Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Agenda

partekatu  partekatu

AZA
17

09:30
EUSKO LEGEBILTZARRA

Kontrolerako osoko bilkura

Gaia: Eguneko aztergaien zerrenda:
1. Luis Javier Tellería Orriols jaunak, Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeko kideak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari egindako galdera, Euskadiko agente teknologikoen antolakuntza aldatzeari buruzkoa. (11\10\05\01\0230)
2. Iker Casanova Alonso jaunak, EH Bildu legebiltzar-taldeko legebiltzarkideak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari egindako galdera, Siemens-Gamesa enpresari buruzkoa. (11\10\05\01\0235)
3. Lander Martínez Hierro jaunak, Elkarrekin Podemos legebiltzar-taldeko legebiltzarkideak, lehendakariari egindako galdera, krisian dauden industria-enpresetako langileei buruzkoa. (11\10\05\01\0237)
4. Eneko Andueza Lorenzo jaunak, Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeko legebiltzarkideak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari egindako galdera, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak hiri-lehengoratzeari eta -birgaitzeari dagokionez aurreikusi dituen neurriei buruzkoa. (11\10\05\01\0232)
5. Alfonso Alonso Aranegui jaunak, Euskadiko Popularrak legebiltzar-taldeko legebiltzarkideak, lehendakariari egindako galdera, legegintzako lehen urteari buruzkoa. (11\10\05\01\0228)
6. Pello Urizar Karetxe jaunak, EH Bildu legebiltzar-taldeko legebiltzarkideak, lehendakariari formulatutako interpelazioa, autogobernua garatzeari buruzkoa. (11\10\04\01\0101)
7. Tinixara Guanche Suárez andreak, Elkarrekin Podemos legebiltzar-taldeko legebiltzarkideak, Eusko Jaurlaritzari egindako galdera, diru-sarrerak bermatzeko errentari egindako ehuneko 7ko murrizketari buruzkoa. (11\10\05\01\0224)
8. Miren Larrion Ruiz de Gauna andreak, EH Bildu legebiltzar-taldeko legebiltzarkideak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari egindako galdera, Vitoria-Gasteizko BRT proiektuari buruzkoa. (11\10\04\01\0096)
9. M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain andreak, Euskadiko Popularrak legebiltzar-taldeko legebiltzarkideak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari egindako galdera, 2017-2018 aldirako itsas-arrantzako prestakuntza-ikastaroetarako deialdiari buruzkoa. (11\10\05\01\0208)
10. José Ramón Becerra Carollo jaunak, Elkarrekin Podemos legebiltzar-taldeko kideak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari egindako galdera, Petronorreko instalazioen araudi-kontrolari buruzkoa. (11\10\05\01\0225)
11. Antonio Damborenea Basterrechea jaunak, Euskadiko Popularrak legebiltzar-taldeko legebiltzarkideak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari egindako galdera, Bilboko eta Pasaiako euskal portuak kudeatzeko eskumenari buruzkoa. (11\10\05\01\0231)
12. Nerea Kortajarena Ibañez andreak, EH Bildu legebiltzar-taldeko legebiltzarkideak, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari egindako galdera, "Laguntzak bai, kontrola ere bai" lemapean Bizkaiko Foru Aldundiak abiarazi duen kanpainari buruzkoa. (11\10\05\01\0236)
13. José Ramón Becerra Carollo jaunak, Elkarrekin Podemos legebiltzar-taldeko legebiltzarkideak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari egindako galdera, Petronorreko jardueraren ingurumen-kontrolari buruzkoa. (11\10\04\01\0100)
14. Mikel Otero Gabirondo jaunak, EH Bildu legebiltzar-taldeko legebiltzarkideak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari egindako galdera, EAEko airearen kalitatea kontrolatzeko sarearen gabeziei buruzkoa. (11\10\05\01\0233)
15. Juana de Bengoechea Estrade andreak, Euskadiko Popularrak legebiltzar-taldeko legebiltzarkideak, Hezkuntza sailburuari formulatutako interpelazioa, Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza-politikari buruzkoa. (11\10\04\01\0099)
16. Carmelo Barrio Baroja jaunak, Euskadiko Popularrak legebiltzar-taldeko legebiltzarkideak, Osasun sailburuari formulatutako interpelazioa, euskal osasun-sistemako doitasun-medikuntzari buruzkoa. (11\10\04\01\0098)
17. Juan Luis Uria Serrano jaunak, Elkarrekin Podemos legebiltzar-taldeko legebiltzarkideak, Osasun sailburuari formulatutako interpelazioa, Vitoria-Gasteizko OSIen komunitate-jarduerei buruzkoa. (11\10\04\01\0102)
18. José Ramón Becerra Carollo jaunak, Elkarrekin Podemos legebiltzar-taldeko legebiltzarkideak, Osasun sailburuari egindako galdera, Petronorreko jarduerak herritarren osasunari eragindako arriskuei buruzkoa. (11\10\05\01\0226)
19. Laura Garrido Knörr andreak, Euskadiko Popularrak legebiltzar-taldeko legebiltzarkideak, Osasun sailburuari egindako galdera, lehen mailako arretako pediatrian espezialistarik ezari buruzkoa. (11\10\05\01\0229)
20. Iker Casanova Alonso jaunak, EH Bildu legebiltzar-taldeko legebiltzarkideak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari egindako galdera, Jaurlaritzaren irizpide turistikoei buruzkoa. (11\10\05\01\0234)

Organoa: Kontrolerako osoko bilkura

Dokumentua: 20171117/9353.pdf

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31