partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Eusko Jaurlaritzak komunitateko farmaziari buruzko komunikazio bat egitearen gainean. Horretarako indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0194]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Eusko Jaurlaritzak komunitateko farmaziari buruzko komunikazio bat egitearen gainean. Horretarako indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0194]
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatzen dio jarrai dezala farmazia aziztentzialaren inguruko ildo estrategikoak garatzen. Horretarako, farmazia-bulegoak batu ditzala, osasun-eragile gisa, gainontzeko maila asistentzialekin eta gizarte zerbitzuekin. Halaber, aldian-aldian, Eusko Legebiltzarrari jakinarazi diezaiola zein egoeratan dauden hiru Farmazialarien Elkargo Ofizialekin eta euskal farmazia-bulegoekin egindako Farmazia Arretarako Programen egoera.