Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSOEren gobernamendu-eskola

PSOEren gobernamendu egokiaren eskolan, PSE-EEren ordezkariek, besteak beste, mugikortasunari, herritarren parte-hartzeari eta teknologia berriei helduko diete

1. argazkia

Bihar Madrilen abian jarriko duten Gobernamendu Egokiaren Jaime Vera Eskolan, PSE-EEren ordezkaritzak, besteak beste, honako gai hauei helduko die: gobernamendu egokiaren funtsezko gaiei eta etorkizuneko erronkei, hala nola mugikortasunari eta pertsonentzako espazio publikoa berreskuratzeari, herritarren parte-hartzeari edo teknologia berrien erabilpenari informaziorako sarbidea demokratizatzeko. “Orain Europan gobernatzen dugu” lelopean, martxoaren 15etik 18ra bitartean, PSOEk hainbat aditu eta arduradun organiko eta instituzional bilduko ditu Villaverdeko barrutian, eztabaida-foro bat egiteko xedez. Haren bitartez, ordezkaritzako kargu publikoen eta kargu horietako hautagaien prestakuntza hobetzeari buruz arituko dira, ordezkaritza politikoa era efizientean betetzeko aurreikusi ezin diren zenbait arlori dagokionez.

PSE-EEren aldetik, aurreikusita dago PSOEren lehendakari ohi eta Politika Federaleko idazkaria den Patxi Lópezek parte hartzea. Hilaren 17an, larunbatean, “Espainia autonomikoa” masterclassa emango du, eta, haren bitartez, autonomia-erkidegoetako presidenteek beren esperientzia azalduko dute. Euskaldunen parte-hartzea, berriz, Eider Gardiazabalen eskutik izango dugu. Hilaren 15ean, ostegunean, José Luis Rodríguez Zapatero presidente ohiarekin “Sozialismoa demokrazia da. Negoziazio politikoak” izeneko ekitaldi bat aurkeztuko du.

Ostiralean PSE-EEren toki-arduradunen txanda izango da. Bilboko alkateorde eta udal-bozeramaileak, Alfonso Gilek, hirien etorkizunerako funtsezkoa den gai bati helduko dio: mugikortasuna eta pertsonentzako espazio publikoak berreskuratzea. Bizkaiko hiriburuak hurrengo urteetarako lehentasun bihurtu du hori dagoeneko, sozialisten eraginez.

Ermuako alkatea, Carlos Totorika, “Gobernamendurako tresna digitalak” izeneko lantegiaren parte da. Haren bitartez, udaleko zuntz optikoaren hedapenaren berri emango du. Hedapen horri esker, udalerriak Internet-konexio eta -abiadura onenetakoa du. Bestalde, Irungo zinegotzi nagusiak, José Antonio Santanok, “parte-hartze politikoen teknikei” buruzko ekitaldi batean parte hartuko du. Haren moderatzailea Odón Elorza gipuzkoarra (arduradun federala eta Gardentasun eta Partaidetza Demokrazia arloaren idazkaria), izango da. Halaber, “Sozialdemokrazia berria Espainiarentzat eta Europarentzat” izeneko mahai-ingurua zuzenduko du.