Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Euskadiko Gaztela eta Leongo Zentroen Aste Kulturala

Mendia: “Sozialistok beti egingo diogu kontra herritar-kategoria ezberdinetan klasifikatuak izateari”

PSE-EEko idazkari nagusiak alderdi politikoei eskatu die ea Mariano Rajoyren aurka jarritako PSOEren zentsura-mozioa babesten duten; izan ere, “karta guztiak mahai gainean daude” eta alderdi politiko guztiek “badakite PSOEk zentsura-mozio honekin bilatzen duena: Espainian gobernu duin bat egotea”

1. argazkia
Idoia Mendia y Mikel Torres, acompañados de militantes y resonsables del PSE-EE en Basauri | Foto: Socialistas Vascos.

Euskal Sozialisten idazkari nagusia den Idoia Mendiak adierazi du bere alderdi politikoak beti egingo diola kontra euskaldunak haien “partaide izateko sentimenduen” arabera “klasifikatuak” izateari, “guztiak berdinak baikara, eskubide berdinak ditugulako”.

Basaurin ospatutako Euskadiko Gaztela eta Leongo Zentroen Aste Kulturalean, Mendiak Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusiarekin parte hartu du, eta adierazi du “oso argi” duela Sozialistek “beti egingo diotela kontra herritar gisa klasifikatuak izateari” eta euskaldunak “dituzten partaide izateko sentimenduen arabera klasifikatuak izateari”.

“PSE-rengan konfiantza izan duten herritarrek argi izan behar dute hori beti defendatzen jarraituko dugula. Beste ezeren aurretik, berdintasuna. Guztiok gara berdinak eta guztiok ditugu eskubide berdinak” adierazi du.

Gobernu duin bat

Gürtel kasuaren sententziaren ostean, zeinak PP ustelkeriagatik kondenatzen duen, Pedro Sánchezek, PSOEren idazkari nagusiak, Gobernuko presidentearen aurka zentsura-mozioa aurkeztu du, eta Mendiari horri buruz galdetu zaio. Mendiak baieztatu du “kartak mahai gainean daudela” eta espero du formazio politikoak “egunak pasa ahala manifestatzen” joango direla.

Mendiak azaldu du Pedro Sánchezek “oso argi” esan duela zein diren zentsura-mozioa aurkezteko arrazoiak. Horien artean “lehenik eta  behin, herrialde baten duintasuna berreskuratzea eta marko konstituzionalaren barruan giza eskubideak defendatzeko” beharra nabarmendu du.

Mendiaren ustetan, kartak “mahai gainean daude” eta, horregatik, Estatuko formazio guztiek “badakite PSOEk zentsura-mozio honekin bilatu nahi duena”. “Espero dut egunak pasa ahala manifestatzen joango direla, baina PSOEk talde politiko guztiekin kontaktua mantentzen jarraituko du”, esan du.