Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSEren 40. urteurrena

Mendia: "77ko belaunaldia gidatu zuten printzipioek mugiarazten gaituzte Euskadin irekitzen ari den garai honetan"

1. argazkia
Es la primera vez en nuestra historia que las bombas y los tiros no distraen la acción de un Gobierno acordado por diferentes para dar respuestas a un país plural

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak Euskadiko Alderdi Sozialistaren sortzaileek duela 40 urte bultzatu zituzten printzipioak aldarrikatu dituzte gaur. “Euskadin irekitzen ari den etapa berri honetan, Euskal Sozialistak mugiarazten dituzten printzipio berberak daudela” esan du.

Idoia Mendiak ekitaldi batean parte hartu du Ramón Jáuregui, Nicolás Redondo eta Patxi López PSE-EEren idazkari nagusi ohiekin eta Euskadiko Ezkerraren azken idazkari ohi Jon Larrinagarekin. Ekitaldi horretan, Euskadiko Alderdi Sozialisten lau hamarkadak ekarri dira gogora.

Kursaal Jauregiak 650 pertsona inguru bildu ditu ospakizun honetan. Elkarrizketen ardatz nagusiak hauek izan dira: Euskal Sozialistek herri hau eraikitzen, bakea lortzen eta terrorismoari aurre egiten izan duten eginkizuna.

Euskal sozialismoan historikoak izan diren hainbat erreferentzia aipatu dituzte behin eta berriz; besteak beste, Txiki Benegas, PSE-PSOEren lehen idazkari nagusia (2015ean hil zen) eta Euskal Sozialisten presidente ohia, Jesús Eguiguren. Entzuleak zutik jarri dira terroristek eraildako 12 biktimak gogorarazteko bideoa txalotzeko.