Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Mendia: “Euskaldunoi inoiz baino gehiago interesatzen zaigu Gobernu progresista batek babesturik sentitzea eskuindarren mehatxuen aurrean”

1. argazkia
Patxi López, Carmen Calvo, Idoia Mendia y Mikel Torres en Bilbao | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan du Alderdi Sozialistari botoa emateko arrazoia badela, izan, eskuina erakundeetara heltzen denean bultzatzen eta aplikatzen dituen asmo atzerakoietatik euskaldunek babestuko dituzten Gobernu bat izateko beharra ere.

“Aniztasunarekin akabatu nahi dute. Hori da VOXek lortu nahi duena, eta PPk eta Ciudadanosek normaldu izan dutena. Gobernu sozialista indartsu batekin baino ezin dugu hori geratu, guztiok, are horretan sinesten ez dutenak ere, babesten dituen Konstituzioan sinesten duen, gure Estatutuan sinesten duen Gobernu sozialista batekin. Sozialistok, eta hala ez diren euskaldun guztiok, inoiz ez bezalako interesa dugu eskuinekoek egia bilakatu nahi dituzten mehatxu horien aurrean Gobernu horrek babesturik sentitzeko. Horretarako eskatzen dugu botoa. Horregatik nahi dugu Gobernu egonkor, progresista eta koherente bat”, azaldu du.

Bilbon Carmen Calvo presidenteordearekin eta Kongresurako Bizkaiko zerrendaburu den Pedro Lópezekin batera egindako ekitaldi batean, PSE-EEko idazkari nagusiak berretsi du soilik diputatu sozialistek bermatzen dutela Pedro Sánchez Gobernuko presidente izaten jarraitzea. “Hori da izan dezaketen ziurtasun bakarra. Duintasun demokratikoa, zintzotasuna berreskuratzen jarraitzeko. Berdintasunean eta eskubide sozialak blindatzen pausoak ematen segitzeko. Bestek soilik gatazka ereiten duten horretan bizikidetza lantzen segitzeko”, esan du.