Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

Europaren Eguneko Manifestua

1. argazkia

Nahi duzun Europa

Europako Eguna ospatzen da gaur, duela 69 urte, maiatzaren 9an Robert Schuman Frantziako Kanpo-arazoetako ministroak, gerraren aurkako antidoto gisa, Europa bateratzea proposatu zuen eguna oroitzeko. 69 urte horietan zehar Europar Batasuna sortzeko balio izan duten balioak goraipatu nahi ditugu. Imajinatzeko gai izan ginen erantzunik sofistikatuena eman genion gatazka politikoari, eta, maiatzaren 26ko Europako Parlamenturako hauteskundeak direla medio, irekiko den ziklo honetan bultzatu nahi dugun Europa azalduko dugu.

Maiatzeko hauteskundeekin aro berri bat hasiko da kontinentearentzat. Muturreko eskuineko mugimenduen eta mugimendu populisten, nazionalisten zein eurofoboen hazkundeari kontra egin behar diogu, nortasunarekin lotuta atzera egitea eta muga zaharrak eta berriak sortzea proposatzen dutelako propagandaren bidez eta gizarteko multzo handien itxaropenik eza erabiliz; izan ere, multzo horientzako krisia ez da oroitzapen bat bihurtu, beren eguneroko errealitatea izaten jarraitzen du.

Testuinguru horretan, PSOEk Europaren ideia zainduko du, Europak bere herritarrak zain ditzan, bakea eta segurtasuna eskaintzen jarrai dezan eta ekonomiaren oparotasuna, gizarte-ongizatea eta ingurumen-jasangarritasuna berma ditzan berriz ere. Munduko erronka handiak –biodibertsitatearen galera eta klima-aldaketa, pobrezia desegitea, garapen jasangarria sustatzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, giza migrazioak kudeatzea, iraultza teknologikoa, munduko merkataritza arautzea edo mehatxu hibrido berriak eta munduko terrorismoa– bakarrik konpon daitezke indarrak batuz, eta hori eskaintzen digu Europar Batasunak, pertsonak eta planeta bidezko globalizazio arautuaren ardatz izateko helburuz.

Europa sozialagoa nahi dugu, zeinaren lehentasunetako bat enplegua sortzea den. Desberdintasunari aurka egiten dion Europa, eta zerga-bateraketari eta zerga-ihesaren aurkako borrokari garrantzia ematen diena. Gizarte- eta ingurumen-lehia desleialari aurka egiteko tresnak dituen Europa. Europa feminista, zeinaren lehentasunetako bat genero-indarkeriaren aurkako borroka den. Europa irekia eta anitza. Europa solidarioa, Agenda 2030, giza eskubideak eta globalizazio arautua bultzatzeko eragile global gisa duen erantzukizunari heltzen diona. Europa arduratsua, gure artean bizitza hobea bilatzen dutenengan dituen betebeharrak betetzen dituena.

Europa berdea, datozen belaunaldiengan pentsatu eta klima-aldaketaren, biodibertsitate-galeraren eta ingurumen-narriaduraren aurkako borrokaren buruzagitza globala bere gain hartzen duena.

Europeismoa balio sozialisten hondoan dago. 2018ko ekainean PSOE nazioko Gobernura itzuli zenez, Pedro Sánchezen zuzendaritzapean, Europa eraikitzea lehentasunezkoa da berriz ere Espainiarentzat, bereziki, bere dimentsio politikoan. Gure balioak eta interesak munduan defendatzeko tresnarik onena Europar Batasun indartsu eta bateratua dela dakigu, eta, horregatik, Espainiaren papera bultzatu dugu –eta jarraituko dugu– Alemaniarekin, Frantziarekin eta beste herrialde batzuekin batera, hala nola Portugalekin batera, Europa eraikitzeko eragile gisa, ekimen handiak zuzenduz, adibidez, langabeziako aseguru europarra edo Genero Indarkeriarako Europako Estrategia loteslea. EBaren bihotzean bultzada aurrerakoi hori osatzeko, halaber, sendoak izan beharra dugu Europako Parlamentuan, Frans Timmermans Europako sozialdemokraten hautagai erkidea Europako Batzordeko presidentea izan dadin. Asko dugu jokoan ziklo berri honetan, eta kemenez borrokatuko dugu nahi dugun Europaren alde.

 

Sozialistak garelako, europeistak garelako.

 

Europaren Egun zoriontsua izan!