PSE EUSKADI: Berriak: Euskal Sozialistek Andaluziako Memoria Historikoaren Legearen onarpena baloratu dute
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Euskal Sozialistek Andaluziako Memoria Historikoaren Legearen onarpena baloratu dute

PSE-EE Andaluziako sozialistekin egon da jardunaldi batean. Legearen txostengilea, María Márquez, eta Andaluziako Junta Demokratikoaren presidentea, Francisco Javier Giráldez, buru izan dira

1. argazkia
Las delegaciones del PSE-EE y del PSOE-A se han reunido, esta mañana, en la sede de los Socialistas Vascos en Bilbao | Foto: Socialistas Vascos.

Euskal Sozialistek oso balorazio positiboa egin dute Andaluziako Memoria Historikoaren Legearen onarpenaren inguruan, Andaluziako PSOEren Gizarte Mugimenduen idazkari eta legearen txostengilearekin, María Márquezekin, eta Andaluziako Juntaren Memoria Demokratikoaren zuzendariarekin, Francisco Javier Giráldez Díazekin, bilera bat egin eta gero Bilbon.

PSE-EE, lan-jardunaldi horren bidez, 2017an onartutako erregulazio horretara gerturatu nahi izan da; izan ere, funtsezko pauso bat da autonomia-erkidegoetako parlamentu eta gobernuen legegintza sustatzeko; duela hamarkada bat, ekimen sozialista bati esker, 52/2007 Memoria Historikoaren Legea onartu ondoren. Eusko Legebiltzarrak PSE-EEren eta EAJren ekimen bat eztabaidatuko du. Aurreikusi duenez, Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuari (ordezkari andaluziarrek astelehenean bisitatu zuten) eskatuko dio txosten bat egiteko. Haren bitartez, politika publikoek izan ditzaketen beharrak identifikatu nahi dira, etorkizunean Euskadin Memoria Historikoaren Lege bat egitearen egokitasuna barne.

Ordezkaritza andaluziarrak (Virginia Muñiz, Andaluziako PSOEren Memoria Historikoaren idazkaria haren parte izan da) legearen edukiak zehaztu dizkie, PSE-EEren beste arduradun batzuen artean, Askatasun Publikoen, Memoriaren eta Elkarbizitzaren idazkariari, Rafaela Romerori, Memoriaren eta Elkarbizitzaren idazkaritzari, Inés Ibáñez de Maezturi eta legebiltzarreko bozeramaileari, José Antonio Pastori.

María Márquezek eta Francisco Javier Giráldezek legerian jasotako zenbait alderdi nabarmendu dituzte, hala nola hezkuntza-jarduerak, familiako kideak biktima gisa aitortzea, hain ezagunak ez diren errealitateetara gerturatzea (esaterako, haurtxo lapurtuen kasuak), LGTBI kolektiboenganako errepresioa, masoien jazarpena edo erbesteratzearen ondorioak. Horrez gain, instrumentuak sortzea aurreikusi dute, adibidez, aditu-talde bat, informazioa bildu eta aztertuko duena, etorkizunean egingo den Egiaren Batzordeari helarazteko; bai eta zehapen-araubide bat onartzea edo administrazioak hobietan ofizioz egin beharreko jarduketak ere.