Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Euskal Sozialistek CCOO-Euskadirekin baloratu dute eztabaida sozialaren eta negoziazio kolektiboaren papera

1. argazkia
Reunión de los Socialistas Vascos con CC.OO | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak baloratu duenez, eztabaida soziala eta negoziazio kolektiboa positiboak dira garai berri bat irekitzeko lan-esparruan, lan-prekarizazioari edo soldata-aldeari aurre egiteko. Euskal Sozialistak gaur goizean bildu dira CCOO-Euskadiren ordezkaritza batekin (Loli García idazkari nagusiak eta Garbiñe Espejo Sindikatu eta Enplegu Ekintzako idazkariak osatu dute) sindikatua alderdi politikoekin egiten ari den bileren multzoaren markoan, gai horiek eta beste batzuk aztertzeko, hala nola pentsio-sistemen etorkizuna.

Bileran ere parte hartu dute Miguel Ángel Morales PSE-EEren Antolakuntzako idazkariak eta Sonia Pérez Politika Ekonomikoko idazkariak. Sindikatuaren zuzendaritzak negoziazio kolektiboa desblokeatzeko proposamena publikoki aurkeztu eta ordu batzuk geroago izan da bilera. Bertan, hainbat gairi heldu zaie, hala nola soldata-baldintzen txartzeari, pobreziatik ateratzeko ordainsaririk bermatzen ez duten enpleguen areagotzeari edo sexuarengatiko diskriminazioari. Gai horiek eztabaida sozialeko mahai berreskuratuaren lanetan egon dira ere bai.

Pentsioei dagokienez, PSE-EEk azpimarratu du sistema publikoaren alde jotzen duela, zenbateko duinak eta denboran zehar jasangarria dela bermatu behar duena, pribatizatzaileen edo sistema mistoen aldeko apustuen aurrean, horiek nabariagoak egiten baitituzte erretiratu aberatsen eta txiroen arteko aldea.