Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   2018ko aurrekontuak

Euskal Sozialistek eskua luzatu diote oposizioari aurrekontuak “hobetzeko”

José Antonio Pastorek EH Bilduri, Podemosi eta PPri eskatu die “estelada baten azpian ez gordetzeko euskal herritarren arazoak”José Antonio Pastorek EH Bilduri, Podemosi eta PPri eskatu die “estelada baten azpian ez gordetzeko euskal herritarren arazoak”

1. argazkia

“Euskal Sozialistok talde guztiei eskatu nahi diegu, salbuespenik eta betorik gabe, aurrekontu-proiektua hobetzeko parte hartzeko”. Bozeramaile legebiltzarkideak, José Antonio Pastorek, eskua luzatu die oposizioko legebiltzar-taldeei, euskal herritarren arazoei erantzuna emateko. “Ez dugu onartuko euskaldunen arazoak eta arazo horiek behar dituzten erantzunak estelada baten azpian geratzea”, ziurtatu du.

Pastor konbentzituta dago euskal herritarrak “akordioak eta egonkortasuna eskatzen ari direla, bazterketarik gabeko elkarrizketa”. Horregatik, EH Bilduri eskatu dio “ez ditzala aurrekontuak erabili Kataluniako auzia dela medio gobernuari zentsura-mozio bat egiteko”. “Konfort-zonatik irteteko aukera du; eta, legealdi hasieran hori egiteko prest agertu zen antzaz, baina geroago, gelditu egin zen, eta aurkariak zeharretik begiratu zituen”, gogorarazi du.

Bozeramaile legebiltzarkideak Elkarrekin Podemosi eskatu dio “aktiboki parte har dezala kontu publikoen eraginean”, bai eta bere jarrera ez dadila baldintzatuta egon ere sozialistei egiten dien oposizioagatik.

PPri gomendatu dio “koherentea” izatea duela hil gutxi batzuk egindako diskurtsoarekin, eta negozioazioa ez dezala baldintzatu bere kontuak onartzeko Madrilen duen babesik ezara.

Azken batean, Pastorek oposizioko hiru taldeei, duela hil batzuk gobernuaren proiektuari egindako ekarpenen % 75 babestu zutenei, eskatu die “jarrera arduratsua izateko eta hurrengo urtean gure gain hartu ditugun erreformei ekiteko aukera alferrik ez galtzeko”.