Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #EsAutogobierno

Euskal Sozialistok autogobernua aldarrikatu dugu «kalean» sare sozialetako kanpaina baten bidez

PSE-EEk, #AutogobernuaDa etiketarekin, bideo bat hedatzera eman du Estatutuaren 39. urteurrenean, eguneroko bizitzan izan duen isla gogora ekartzeko

1. argazkia

Euskal Sozialistok aldarrikatzen dugu autogobernua tresna bat dela, Euskadin eskubideak eta gizarte-kohesioa bermatzeko. Horretarako, kalean bideo bat grabatu dugu, Estatutuak eguneroko bizitzan izan dituen ondorio positiboak nabarmendu dituena, eta, gaur, urriaren 25ean, hedatzera emango dena sare sozialen bidez, Gernikako Estatutuaren onarpenaren 39. urteurrena baita.

Autogobernua goraipatzeko ekimen honetan, Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiarekin izan dira: Iñaki Arriola, Alfredo Retortillo eta María Jesús San José euskal kontseilari eta erakundeetako arduradun sozialistak, Denis Itxaso Gipuzkoako diputatuordea, Cristina González eta Teresa Laespada Arabako eta Bizkaiko foru-diputatuak; Mikel Torres Portugaleteko alkatea; Maider Etxebarria Turismoko zuzendaria; Alfonso Gil eta Ernesto Gasco Bilboko eta Donostiako alkateordeak eta José Antonio Pastor eta Eneko Andueza Legebiltzarreko bozeramaileak.

Ekintza honen helburu nagusia da gogora ekartzea autogobernuaren erabilera eguneroko bizitzan islatzen dela, eta, #AutogobernuaDa etiketarekin, hainbat gairi helduko die, hala nola: etxebizitzarako eskubidea, sektore turistikoaren garapena, lan-iruzurraren aurkako borroka, berdintasuna babestea, kultura-askatasuna edo hiru euskal hiriburuen eraldaketa. Urteurren honetan, PSE-EEren arreta hartu dute beste gai batzuek ere, adibidez: gizarte-kohesioaren alde lan egitea eta Estatutuak bermatzen duen nortasun askea bermatzea.

Gernikako Estatutuaren 39. urteurrena euskal autogobernuari buruzko eztabaida pil-pilean dagoela etorri da, eta, horregatik, Euskal Sozialiston ustez, egokia da goraipatzea hura euskaldunon arteko ituna dela, bai eta euskaldunen eta Espainiako gainerako tokien artekoa ere. Horrez gain, haren bitartez adostasun-maila handiagoa ekarriko duen akordio baten alde egin behar da. Azken batean, iragan eta orain partekatuak goraipatu behar dira etorkizunean elkarrekin jarrai dezagun.

«Euskaldunok ez gara inoiz autogobernuarekin baino gehiago izan. Eta etorkizunean ere ez gara izango, autogobernuarekin ez bada. Eta haren ahalmenak aprobetxatuko ditugu, jendearen zerbitzura egon dadin. Urriaren 25ean horixe ari gara ospatzen. Herrialde egiten gaituena. Bermeak eta ongizatea dakarzkiguna. 39 urte horietan bat egin gaituena eta etorkizuna elkarrekin eraikitzen jarraitu nahi dugu, #AutogobernuaDa», azaldu du Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak, sozialisten jarrera laburbiltzeko.