Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Errepublikaren babesleak oroimenera ekarri dituzte Euskal Sozialistek

1. argazkia
Los Socialistas Vascos recuerdan a los defensores de la República | Foto: Socialistas Vascos

Aterpe 1936 monumentuan –Bilboko Artxanda mendian– omenaldia egin zaie, beste urte batez, besteak beste, Gerra Zibilean eta diktadura frankistan zehar Errepublika defendatu zuten miliziano sozialistei. Topaketa horretan izan dira PSE-EE, EAJ-PNV, EAE-ANV, PCE-EPK alderdien zein  UGT, ELA-STV eta CNT sindikatuen ordezkariak, bai eta Ramón Rubial, Sabino Arana zein Eusko Lurra fundazioak, Manu Robles-Arangiz Institutua, Ikerkuntza Marxisten Fundazioa eta Anselmo Lorenzo Ikasketa Libertarioen Fundazioa ere, atzealdetik –askatasuna eta demokrazia defendatzeko– erresistentziari lagundu zioten gudariak aitortzeko.

Ekitaldian izan dira, halaber, Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusia eta beste kargu sozialista batzuk, hala nola Patxi López lehendakaria, Iñaki Arriola, María Jesús San José eta Sonia Pérez Eusko Jaurlaritzako sailburuak eta Alfonso Gil, Teresa Laespada, Begoña Gil, José Antonio Pastor edo Vicente Reyes, Ramón Rubial Fundazioaren arduradunez gain.

Aterpe 1936 monumentua, Aztarna izenarekin ezaguna, Juanjo Novella portugaletetar eskulturagilearen obra da, zortzi tonako pisua du eta karbono-altzairuarekin eraikita dago. 2016an jarri zuten izen berdineko oroimen-elkartearen ekimenez.