Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Fracking

Euskal Sozialistek konfiantza dute Euskadik frackingik gabeko lurraldea izaten jarraitu duela

1. argazkia
Reunión del Grupo parlamentario de los Socialistas Vascos | Foto: Socialistas Vascos.

Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) alderdiak deitoratu du Konstituzio Auzitegiak erabaki duela Espainiako Gobernuak 6/2015 Legearen aurka jarritako errekurtsoa partzialki onartzea. Aipatutako Lege hori 2015eko ekainaren 30ekoa da, hidrokarburo ez-konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidraulikoan ingurumena babesteko neurri osagarriei buruzkoa.

Konstituzio Auzitegiak hartutako erbakia errespetatzea, edonola ere, bateragarria da Euskal Sozialistek, gizartearen adostasun-maila handia dela medio, frackingaren aurka hartutako konpromisoarekin. Konpromiso hori agerian utzi zuen Eusko Legebiltzarrean ordezkatutako taldeen multzoak hartutako jarrerak; izan ere, Legebiltzarrak lege hori onartu zuen kontrako botorik gabe, eta, ondorioz, gaia Ganberara ekarri zuen legegintzako herri-ekimena babestu zen.

PSE-EEk konfiantza du gai horren inguruan etorkizunean beharbada ekingo zaion edozein ekimenek, instituzioen eremuarekin lotuta daduenak barne, jarrera horrrekin bat egiten jarraituko duela, Euskadik frackingik gabeko lurraldea izan jarrai dezan.