Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Euskal Sozialistok espero dugu Elkarrizketa Sozialaren Mahaiko akordioek enpleguaren kalitatea hobetzea

PSE-EEko eta CCOO-Euskadiko zuzendarien bilera, sindikatuaren kongresua egin ondoren

1. argazkia
Reunión de las delegaciones del PSE-EE y CCOO-Euskadi. Foto| Socialistas Vascos

Elkarrizketa Sozialaren Mahaia suspertzea berri ona da Euskal Sozialistentzat, egungo egoera ekonomikoa eta lan egoera aintzat hartuta. Negoziaketa kolektiboa desblokeatzen eta enpleguaren kalitatea hobetzen lagundu behar du. PSE-EEren ordezkariek, Idoia Mendia idazkari nagusia buru izanik, gai hori jorratu dute, besteak beste, CCOO-Euskadiren zuzendaritzarekin gaur izan duen topaketan.

Loli García, Sindikatuko idazkari nagusi berria, egunotan, bilerak egiten ari da euskal erakunde politikoekin Zuzendaritzako kide berriak ezagutzeko. Hitzordu horrekin bat eginez, Lan eta Justiziako sailburu sozialista María Jesús San Josék eginiko deialdia egin da, eta bertara joango dira UGT eta CCOO sindikatuak, baita enpresetako ordezkariak eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ere.

Lan prekarietatea eta enpleguaren kalitatea bereziki kezkagarria da Euskal Sozialistentzat, eta hala jasotzen du PSEren eta EAJren artean azaroan sinatutako gobernu akordioak. Legegintzaldi honetan langabeziaren tasa % 10etik behera jaisteko apustua egitearekin batera, helburu gisa ezarri da esparru horretan aurrerapausoak ematea, eta Elkarrizketa Mahaian organo iraunkorra sortzea, eragile sozialen partaidetza bultzatzeko.

 Euskadiko enpresa batzuk zailtasun egoeran daude, eta horiek ere izan dira aztergai. Gainera, bi ordezkaritzek euren iritziak elkar trukatu dituzte gai hauen inguruan, besteak beste: industrializazio plana (gaur aurkeztu da), etorkizuneko Enplegu Plana edo DSBEren erreforma.