Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Bisita Matia Fundazioari

Euskal Sozialistak ados daude Matia Fundazioarekin ikerkuntza soziosanitarioaren aldeko apustua handitzeko beharraren inguruan

Donostiako instalazioetara bisita egin duen PSE-EEren ordezkaritza burutu du Idoia Mendiak

1. argazkia
Eneko Andueza e Idoia Mendia visitan las instalaciones de la fundación Matia | Foto: Socialistas Vascos

Euskal Sozialisten ordezkaritza batek, Idoia Mendia idazkari nagusiak eta Ernesto Gasco Donostiako alkateordeak burututakoak, Matia Fundazioarekin egindako lan-jardunaldian aztertu egin du gaur arreta soziosanitarioaren ikerkuntzatik eratortzen den inpaktu ekonomikoa eta enpleguaren gain duena. Bileran, ordezkari sozialista ados agertu da erakundearteko funts bat sortzearekin, arlo horretan aurrera egiteko aukera dakarten berrikuntza- eta ikerkuntza-jarduerak eta programak finantzatze aldera.

PSE-EEren aldetik, Idoia Mendiaz eta Ernesto Gascoz gain, honako hauek parte hartu dute ekitaldian: Miguel Ángel Morales Antolakuntzako idazkariak, Eneko Andueza Gipuzkoako idazkari nagusiak eta Susana García Chueca foru-bozeramaileak. Fundazioaren instalazioak bisitatu dituzte, eta bertan, Gerardo Amunarriz idazkari nagusiak eta Mari Carmen Garmendia patronatuaren presidenteak egin diete harrera.

Matia Instituto Gerontológico Institutuaren zuzendariak, Mayte Sanchok, bestalde, erakundean dituen lankidetza- eta ikerkuntza-proiektuen garapena azaldu du. Fundazioa pribatua eta irabazi asmorik gabekoa da, eta 130 urte baino gehiagoko esperientzia du zerbitzu soziosanitarioak emanez. Zaintza-zentroak eta pertsona zaharrentzako arreta-zentroak kudeatzeaz gain, Matia Fundazioak ikerkuntza-lan handia egiten du, arreta pertsonalizatuari eta erabiltzaileen autonomiari laguntzeko.

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaiak Sailak, Patxi López lehendakariaren legealdian, hitzarmen bat sinatu zuen Matia Fundazioarekin, gaur abian diren herritarren zaharkitzeari buruzko zenbait ikerkuntza-proiektu bultzatzeko. Besteak beste, nabarmengarria da Etxean Ondo programa, desgaitasun motaren bat duten pertsona zaharrek etxean bizitzen eta beren ingurunearekin parte hartzen jarraitzekoa.

Proiektua Euskal Sozialisten politika estrategiko baten barruan dago, pertsona zaharrei arreta hobeagoa emateko bideratua, bai eta Euskadi nazioarteko erreferente bihurtzeko ere arreta soziosanitarioaren arloan. 

Ekimen horren eta antzeko beste batzuen, erakundearteko funtsa abiaraziz indartu behar direnen, helburua da Euskadiri bultzada ematea produktuen eta zerbitzuen negozio-nitxoan, baliabideetan eta arretan berrikuntza handia ekarriz. Horrek guztiak eragin zuzena du ekonomian, enpresen lehiakortasuna handituko lukeelako; enpleguan, espezialista soziosanitarioen eta prestakuntza-beharren demanda areagotuko litzakeelako eta pertsona nagusien eta dependentzia dutenen bizi-kalitatean ere bai.

Ikuspegi horren barruan legealdi horretako beste proiektu batzuk daude, hala nola Ermuako Berrikuntza Soziosanitarioko Fundazioaren Etorbizi proiektua (eragile publiko eta pribatuen lana koordinatzeko) edo Kronikotasunari buruzko Ikerkuntzako Nazioarteko Bikaintasun Zentroaren Kronikgune proiektua.