Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #M8 greba feminista

Sozialistok protekzionismoaren bazterretik atera nahi dugu emakumea, bai eta susperraldi ekonomikoaren makina-gelara eraman ere

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak salatu duenez, “lanaldi partzialeko kontratu gehienak emakumeei egiten zaizkie” eta “gaur egun emakumeek gizonek baino % 25 gutxiago kobratzen dute Euskadin”

Mendiak ohartarazi du “sozialismoa ez dagoela etsitzeko prest”, eta horregatik, autogobernua eguneratzen ari garen garai honetan, “beste batzuk existitzen ez diren eskubideen eta emakumeek aitorpenik ez zuten garaien nostalgia duten bitartean, sozialismoak proposatu du gai nuklearretako bat gaur heldu dioguna izatea”

Buruzagi sozialistak dei egin du erakunde biek martxoaren 8rako deitutako lan-geldialdietan eta kontzentrazioetan parte hartzeko

1. argazkia
Idoia Mendia, junto a Raúl Arza (UGT) y Loli García (CCOO), en el debate sobre la igualdad salarial que se ha celebrado esta tarde en el Bizkaia Aretoa de la UPV-EHU en Bilbao | Foto: Socialistas Vascos.

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak baieztatu duenez, haren proiektu politikoak “emakumea protekzionismoaren bazterretik atera nahi du Euskadin, herrialdearen susperraldi ekonomikoaren eta sozialaren makina-gelara pasa dadin”.

“Justizia-ekintza bat baino gehiago egin nahi dugu. Gure gizarteak behar duen eraldaketa berri horretarako erabiltzen ari ez garen potentzial handi hori baliatu nahi dugu. Biztanleriaren erdiak osatzen duen giza kapital hori, haren gaitasuna, ahalegina, prestakuntza eta abilezia frogatu duena”, adierazi du.

“Soldata-berdintasuna. Benetako berdintasuna” ekitaldia ospatu da gaur arratsaldean UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, eta bertan parte hartu dute Raúl Arza UGT-Euskadiren idazkari nagusiak, Loli García CCOO-Euskadiren idazkari nagusiak eta Teresa Laespada Berdintasun diputatuak. Mendia ere bertan izan da eta gogorarazi du “lanaldi partzialeko kontratu gehienak emakumeei egiten zaizkiela”, eta “gaur egun emakumeek gizonek baino % 25 gutxiago kobratzen dutela Euskadin”.

Horregatik, “Estatutu berriaren hitzaurrean eta artikuluetan, emakumeen askatasuna aldarrikatzeko, familia-errealitate berriak aitortzea eskatu du, bai eta horrek isla izatea ere ekonomia-, lan- eta gizarte-harremanak osatzerakoan”.

Hala ere, esan du berdintasunaren aldeko bultzada publikoak “ezin duela dualitaterik sortu sektore publikoaren eta pribatuaren artean”. “Legeak eginez jarraitu behar dugu, orain arte bezala, teoriako berdintasuna egi bihur dadin”. Sektore pribatuan esku hartzeko modu bat da, gizarte osoari eragiten dion gai batez ari gara eta”, azaldu du.

   Negoziazio kolektiboan esku hartu ezin dutela eta nahi ez dutela esan eta gero, adierazi du gizarte-eragileen esparruan ez dutela eraginik izan nahi, haien papera funtsezkoa baita langileen eskubideak eraikitzeko. “Hori bai –zehaztu du–, akordioak egin behar ditugu, eta Lan Saila gizarte-eragileen ahaleginak batzen ari da, neurri horiek enpresa pribatuetara hedatzeko”.

   Adierazi duenez, diru-sarreren alde handi hori azaltzen duten soldata-aldea eta lan-iruzurra “desberdintasun guztiaren isla dira, eta sozialismoa prest dago borroka hori burutzeko kezka berdina dutenekin batera, eta horretarako, eskura dituen baliabide eta eskumen guztiak erabiliko ditu, auziari laguntzeko prest daudenen bultzadarekin”.