Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ETAko presoak

Idoia Mendia: “ETAko presoen hurbilketak birgizarteratzeko eta eragindako min bidegabea aitortzeko banakako borondatearen erantzuna izan behar dira”

1. argazkia
Idoia Mendia atiende a los medios de comunicación | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak espetxe-politika bizikidetza eraikitzeko tresna bat izan behar duela esan du gaur, eta azaldu du Jonan Fernández Bizikidetzako idazkariaren ETAko presoak Euskadiko edo inguruko espetxeetara hurbiltzeko proposamena ez dela izan Euskal Sozialistekin adostua. Mendiak baztertu egin du hurbilketa neurri orokor moduan hartzea.


“Espetxe-politika adimenenarekin eta zuhurtziaz jokatuz egikaritu behar da, biktimekin kontrastatuz eta kasuei banan-banan helduz birgizarteratzea laguntzeko. Plan orokorra banakako planaren aurkakoa da. Delitu terroristengatik zigortutako presoen esku dago bide horri ekitea, legearekin bat eginez eta banakako eta gainbegiratutako tratamenduarekin. Eta hori aurrera eramateko eskumena Espainiako Gobernuak du”, esan du.