Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Europarlamentua

Eider Gardiazabal euskalduna da Espainiako Sozialisten Ordezkaritzako idazkari nagusia Europarlamentuan

Javier Morenok beteko du presidente kargua

1. argazkia

Europako Parlamentuko Espainiako Sozialisten Ordezkaritzak gaur goizean berretsi du PSOEren exekutiboaren proposamena Euroganberan datozen 5 urteetarako espainiar sozialisten zuzendaritzari buruz. Eider Gardiazabal euskal europarlamentaria izango da Espainiako Sozialisten Ordezkaritzako idazkari nagusia, kide gehien dituena izanik, hain zuzen, Sozialisten eta Demokraten Taldean.

Ordezkaritzako presidente Javier Moreno eurodiputatua izango da eta Gardiazabal izango du alboan zuzendaritza eginkizunetan laguntzeko. Euskal sozialista Europako Parlamentuko bere hirugarren agintaldian iritsi da postu horretara, Zientzia Ekonomikoetan lizentziatua da, Gazte Sozialisten idazkari nagusi izan zen Bilbon 1999tik 2000ra, eta Ramon Rubial Fundazioaren presidentea da egun. Aurrekontuen Batzordeko bozeramaile, PSE-EEko ordezkariaren lana azken urteetan estuki zuzendurik egon da EBko kontuak prestatzera. Duela gutxi, 7. postua zuen 751ren artean Europako Parlamentuan eragin handiena zuten diputatuen zerrendan.

Javier Moreno Suitzan jaio zen eta espainiar etorkinen seme da. Nazioarteko Harremanetan lizentziatua, ibilbide luze eta sendoa egina du Europan. Alderdi Sozialistako kide 1992tik, eurodiputatua izan zen 2004-2009 aldian, Ordezkaritzaren idazkari nagusi izan zelarik. Legegintzaldi honetan espainiar ordezkaritzara itzultzen da Euroganberan Sozialisten eta Demokraten idazkari nagusi izan ondoren. Horrez gainera, Global Progressive Forum-en idazkari nagusia izan da eta Europako PSOEren idazkari nagusi zein ohorezko presidente.

Javi López kataluniarra eta Lina Gálvez andaluziarra izango dira ondoko idazkari nagusiak. Javi López Zuzenbidean lizentziaturik dago eta eurodiputatua da 2014tik. Lina Gálvez, berriz, katedraduna da Historia eta Erakunde Ekonomikoetan eta estreinakoz izango da eurodiputatu. Hori baino lehen, Ezagutza, Ikerketa eta Unibertsitateko sailburu izan da Andaluziako Juntan.