Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

EAJrekin udaletarako zein aldundietarako eginiko aurreakordioaren oinarriak bozkatuko dituzte PSE-EEren militanteek ekainaren 13an

1. argazkia

PSE-EEren militante denei dei egin zaie  ekainaren 13an, ostegunean, PSE-EEk eta EAJk euskal udalak eta aldundiak gobernatzeko egin duten aurreakordioaren oinarriei buruzko galdeketan parte har dezaten.

PSE-EEren zuzendaritzak honako galdera hau bota die:

«PSE-EEk gobernagarritasun-aurreakordio bat egin du EAJ-PNVrekin Euskadiko udalak eta foru-aldundiak gobernatzeko, eta horrek aukera emango du erakundeen politikak bideratzeko hazkuntzara, enplegu duinera eta zerbitzu publikoa, gizarte-kohesioa eta euskal herritarren ongizatea babestera. Akordio horren alde zaude? Bai/Ez».

Udalen eta foru-aldundien gobernagarritasunerako PSE-EEren eta EAJ-PNVren arteko aurreakordiorako oinarriak, orrialde honen oinean kontsultatu ahal dira.