Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   2019ko primarioak

PSE-EEren Batzorde Betearazleak Lehendakarigaia izendatzeko prozesua hasi du

1. argazkia
Imagen de la Comisión Ejecutiva del PSE-EE reunida esta tarde en la sede del PSE-EE en Bilbao | Foto: Socialistas Vascos.

Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak (PSE-EE) abian jarri du Lehendakarigaia izendatzeko ohiko bilera, Euskadiko Batzorde Betearazleak gaur arratsaldean egin duena.

Batzordeak –kide guztiek aho batez– hauteskunde primarioetarako egutegia erabaki du, eta PSOEren Batzorde Betearazle Federalari helarazi zaio, onar dezan.

Prozesua berehala jarriko da abian, beraz, abalen bilketa ekainaren 26tik 28ra bitartean egingo da. Lehendakarigai bat baino gehiago egotekotan, hauteskunde primarioen bozketa uztailaren 13an, larunbatean, izango da, eta bigarren txanda uztailaren 20an, larunbatean, beharrezkoa balitz (bi hautagaitza baino gehiago badago eta batek ere ez badu botoen % 50 lortzen lehen txandan).

Batzorde Betearazleak hauteskunde autonomikoen programa eratzeko lanak agindu dizkie Begoña Bilbao Politika Instituzionaleko idazkariari eta Alfredo Retortillo Ikerketa eta Programetako idazkariari, foru-hauteskunde egin beharrien programaren idazleak izan direnei.

Datozen hauteskunde autonomikoak oso garrantzitsuak izango dira PSE-EErentzat, eta, horregatik, Batzorde Betearazleak uste du funtsezkoa dela denbora-tarterako plangintza egokia egitea, hauteskundeetan jasotako babesaren joera –hauteskunde orokorretan, udal- eta foru-hauteskundeetan eta Europakoetan konfirmatu dena– mantentzeko aukera izateko.