Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Euskadiko Etika Batzordeak Idoia Mendia izendatu du PSE-EEko idazkari nagusi

1. argazkia
Idoia Mendia, Secretaria General de los Socialistas Vascos FOTO | Socialistas Vascos

PSE-EEren Etika Batzordeak gaur arratsaldean Idoia Mendia izendatu du hautagai bakarra, eta, beraz, Euskal Sozialisten idazkari nagusi hautetsia, 3.174 abal baliodun erregistratu direla egiaztatu ondoren.

Barne-hauteskunde hauetan, aurrehautagaitzetan, gutxienez 543 abal jaso behar ziren; hots, errolda osoaren % 10 (5.421). PSE-EEren militantziak eta alderdian afiliatuta ez dauden Euskadiko Gazte Sozialisten (JSE-Egaz) kideek osatzen dute. Unai Ortuzarren aurrehautagaitzak 152 abal baliodun erregistratu ditu haien ordezkariek guztira aurkeztu dituzten 161 abaletatik; beraz, baztertuta geratu da.

Idoia Mendiaren aurrehautagaitza egiaztatu ondoren, luze gainditu du eskatzen zen kopurua, eta, araudi federalarekin bat etorriz, Euskadiko Batzorde Etikoak hautagai bakarra izendatu du egungo Idazkaritza Nagusirako. Hala, ez da beharrezkoa militantziaren botoen bidez prozesuarekin jarraitzea.

Batzorde Etikoak emaitza hauek jaso ditu zenbaketatik:

 

 

Idoia Mendia

Unai Ortuzar

Aurkeztutako abalak

3.213

161

Baliorik gabeko abalak

39

9

Abal baliodunak

3.174

152