Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Emakumeen aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna

Euskadiko Gaztedi Sozialistek bat egin dute #25NYoVoy mugimenduarekin

Gazte sozialistek jendea animatu dute Euskadiko herrietan azaroaren 25erako deitutako mobilizazioekin bat egiteko

1. argazkia

Beste urte batez, Azahara Domínguez Urtizbereak EGS-Egazeko idazkari nagusiak eta Mikel Vivas López Feminismo eta Berdintasuneko idazkariak Euskadiko Alderdi Sozialistarekin batera egindako erakundearen kanpainia aurkeztu dute. Horren xedea da Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatu eta oroitzea.

Indarkeria matxisten erroa kultura patriarkala da, gure gizartearen eta gure bizimoduaren berezko ezaugarri bat dena. Hori onartu behar da patriarkatuak osatzen duen gaitzarekin eta horrek eragiten dituen indarkeria-egoerekin amaitzeko.

Espainiako Gobernuko Osasun, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasun Ministerioaren arabera, 2017 hasi zenetik 2017ko azaroaren 10era bitartean 44 emakume hil zituzten Espainia osoan. Euskadin, gainera, 2017. urtean momentuz 4.519 emakumek tratu txarreko salaketa egin dute. Salaketa horietako % 85ek jasotako ebazpenek tratu txarren emailea kondenatu eta biktima babestu dute, eta gainerakoak artxibatu egin dira arrazoi ezberdinak direla medio. Domínguezen aburuz, "datu horiek kezkateko modukoak dira, eta larunbat honetan Euskadiko kaleak betetzeko nahikoa arrazoi izan beharko lukete. Beharrezkoa baita, eta, isiltasunaren bidez, inork ezin baitu indarkeria horren sopikun izan".

Vivasek azpimarratu nahi izan du Espainian legeri sorta handia dugula, bai eta Euskadin berriki onartu den Genero-Indarkeriaren aurkako Estatu-Ituna ere, herrialde honetako historia demokratikoan lorpen handia izan da eta. "Oso garrantzitsua da Genero-Indarkeriaren aurkako Estatu-Itunak eskumenak eta aurrekontu-partidak transferitzea udalei; izan ere, horiek dira herritarrengandik gertuen dauden erakundeak, eta, ondorioz, indarkeria matxistarekin amaitzeko neurriak eta planak ezartzeko egoera onenean daude".

Gaztedi Sozialistek adierazi nahi izan dute harro daudela Alderdi Sozialista parlamentuko taldeak Diputatuen Kongresuan eragindako lorpen horrekin. Ekimen horri esker, 2018ko aurrekontuko partida 200 milioi eurotan handitu behar izan du gobernuak.

Amaitzeko, euskal gazteak bultzatu nahi izan dituzte gizartean eta komunikabideetan nagusi diren diskurtsoak aztertzera; San Ferminetan bost gizonek bortxatu zuten biktimaren lekukotza zalantzan jartzen zituzten mezuak etorkizunean errepika ez daitezen.