Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   HIESaren aurkako borrokaren nazioarteko eguna

Euskadiko Gaztedi Sozialistek GIBaren kutsaduraren aurkako kanpaina bat atera dute, testetan eta preserbatiboaren erabileran oinarrituta

GIB duten pertsonak oro har estigmatizatuak eta diskriminatuak dira, birusaren inguruan ezagutza handirik ez dago eta. Funtsezkoa da testa egitea, kutsatuta egotea ezinezkoa dela uste arren

1. argazkia
Teresa Laespada (PSE-EE) y Iulia Caraseva (JSE-Egaz), durante la presentación de la campaña #RompeLaTendencia contra el contagio del virus del SIDA. Foto | Socialistas Vascos

Euskadiko Gaztedi Sozialistek (JSE-Egaz Ramón Rubial), PSE-EErekin batera, beste urte batez kanpaina bat atera dute prebentzioaren eta kontrolaren garrantziaz kontzientziatzeko.  Hain zuzen ere, kontrolari eman dio arreta gazte-erakunde sozialistak, oraingoan GIBaren testa egitera animatuz, oztopo-metodoak erabiltzeko azpimarratzeaz gain; hala nola preserbatiboa edo aho-latexeko oztopoak transmisioak saihesteko.

Kanpaina gaur goizean aurkeztu dute Teresa Laespadarekin PSE-EEren Gizarte Mugimenduen, Aniztasun Kudeaketaren eta Berdintasunaren Idazkaritzaren arduradunarekin batera. Haren lema da `Hautsi joera´, eta, haren bitartez, preserbatiboak banatuko dira eta sentsibilizazio-ekintzak egingo dira kalean preserbatiboen erabileraren alde eta Euskadiko herri ezberdinetan GIBaren testa egitearen alde.

Abenduaren 1 egun garrantzitsua da gaixotasun hori ondo ezagutzeko; izan ere, jasaten dutenak estigmatizatuak eta diskriminatuak dira oro har, GIBaren birusa eta hura transmititzeko bideak ondo ezagutzen ez direlako.

JSE-Egazen idazkari nagusiak, Azahara Domínguezek gogorarazi duenez, «diagnostiko goiztiarrak lagundu egiten dio birus-karga murrizteko aukerari, eta, gainera, preserbatiboa erabiltzeak transmisio berriak saihesten ditu. Funtsezkoa da testa egitea, kutsatuta egotea ezinezkoa dela uste arren».

ONUSIDAren arabera, diagnostikoen % 46 berandu egiten dira, kutsatutako pertsonen heren batek ez du ezagutzen haren egoera serologikoa eta kalkulatu da Espainian 20.000 eta 30.000 pertsona artean daudela diagnostikatu gabe. «Datu horiek agerian uzten dute ezinbestekoa dela kontzientziazio- eta informazio-lana egitea eta kalitatezko sexu-hezkuntza ematea, haren bidez STGri eta bereziki GIBari buruzko informazio egokia era pedagogikoan emateko» ziurtau du Domínguezek.

Horren harira, gazte sozialistek eskatzen dute Estatuaren hurrengo aurrekontu orokorretan «GIBaren prebentzioaren, kontzientziazioaren, ikerkuntzaren eta tratamenduaren aldeko apustua egitea».  Halaber, neurri espezifikoak eskatu dituzte GIB birusarekin bizi diren pertsonak jasaten duten estigmari eta diskriminazioari kontra egiteko.

Horregatik guztiagatik, Euskadiko Gaztedi Sozialistek kanpaina hedatzera emango dute abenduaren 1ean, ostiralean, Euskadiko hiru probintzietan. Errenterian Morronguilleta kaleko 12. zenbakian izango da 17:30ean, Bilbon Poza kalean 19:30ean eta Gasteizen 19:30ean Loma Jeneralaren plazan, Begirada monumentuan.

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Teresa Laespada