Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

JSE-EGAZek eta PSE-EEk #EzJarraituNiriEztaSareetanEre kanpaina abiatu dute azaroaren 25ean, sareko indarkeriari buruz gizartea kontzientziatzeko

“Ez dugu onartuko eskuin muturrak genero-indarkeria ukatu edo zerrenda beltzak egin nahi izatea”, dio Idoia Mendiak

“Sareak indarkeriaren kultura eta ideologia matxistak borrokatzeko eta emakume eta nesken ahalduntzea sustatzeko erabili behar ditugu”, azaldu du Azahara Domínguezek

1. argazkia
Campaña de JSE-Egaz y PSE-EE para concicenciar sobre la violencia en red | foto: JSE-Egaz

Euskadiko Ezkerraren Gazteak (PSE-EE) eta Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak (PSE-EE) sare sozialen eta gailu elektroniko eta mugikorren etorrerak beste indarkeria eta abusu psikologiko mota batzuk nola sustatu dituela emakumeen kontra nabarmendu nahi dute. “Funtsezkoa da indarkeria mota horiek ezagutu eta identifikatzea, eta #EzNiriJarraituEztaSareetanEre kanpaina abiatu dugu gizarte kontzientziatzeko sareko indarkeria ere genero-indarkeria denaz”, azaldu du JSE-Egazeko idazkari nagusiak, Azahara Domínguezek. Fenomeno horiek, egiaz, offline indarkeriaren jarraipena dira, klikatze huts batekin kalteak sortzeko gauza dira, maila globaleko inpaktu duen sarearen bitartez, zeinak sarritan kriminalen anonimotasuna laguntzen baitu.

Indarkeria hori era askotara gauzatu daiteke: iruzkin desegokiak sareetan, e-postak, testu-mezuak; indarkeria fisiko edo sexualaren mehatxuekin; xantaia; datu pertsonalak edo albiste faltsuak zabaltzea; argazki intimoak argitara ematea edo argitaratzeko mehatxu egitea, emakumea bere baimenik gabe sexualizatuz; edo emakumea kontrolatzeko eta zelatatzeko jokabideak, stalking izenez ezagutzen dena. “Genero-indarkeria gauzaerraz baten aurrean gaude, berehalakotasunagatik eta egilea badaitekeelako ez ezagutzea, eta beraz, zailagoa detektatzen eta kontrolatzen”, azaldu du JSE-Egazeko idazkari nagusiak, Azahara Domínguezek. 

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, gogoratu da emakumeen aurkako indarkeria, bere aldagai guztietan, “giza eskubideen bortxaketa zabalduen, iraunkorren eta suntsitzaileenetako bat” dela gaur egungo munduan, eta halaxe jasotzen du A25aren harira ateratako sozialisten manifestuak. Eta azpimarratu du sare sozialen errealitateari ez zaiola arrotz “genero-indarkeriak eta horren adierazpen dramatikoenak dakarren dramarekin, hau da, Espainian bikotekideek edo bikotekide ohiek 1.000 emakume baino gehiago hil izanarekin 2003an erregistro ofizialak egin zirenetik". Indarkeria horrek, gainera, 34 haur hil ditu ordutik, eta 275 adingabe umezurtz utzi ditu.

Mendiak, gainera, azaldu du genero-indarkeriaren eta bere adierazpide berrien aurrean –sare sozialek jasotzen dutena, kasu– soilik gizarte osoaren eta erakundeen ahaleginak nagusitu behar direla pauso bat atzera ez emateko, indarkeria matxistaren aurkako Estatuko Ituna bezalako ekimenekin, eta eskuin muturraren nahiez ohartarazi du. “Doilorkeria da genero-indarkeria denik ukatzea, biktimekin lan egiten duten pertsona eta kolektiboekin zerrenda beltzak osatzea edo biktimei arreta ematen dien programei baliabiderik ez ematea, eta ez dugu onartuko”, esan du. 

Azahara Domínguezek azpimarratu du informazioaren eta ezagutzaren gizartean bizi garela, teknologia berrien garaian, jada horren berriak ez izan arrean, eta gure gazteek komunikatzeko, harremanak izateko, maitatzeko eta euren emozioak partekatzeko ezinbesteko bitarteko gisa ikusten dituztela sareak, baina ziberjazarpen jokabideak ere jasotzen dituela, askotan gazteak, neskak eta nerabeak dituztelarik protagonista. Ildo horretan, ikerketa batzuk ohartarazi dutena gogorarazi du, hots, 15 urte azpiko emakumezkoen %18k jada jazarpena pairatu izan duela, behin behintzat, sareen bidez”.

 “Zorionez, bitarteko horietarako sarbidea duen edozein pertsonak du aukera ezagutza bilatu eta horren aurrean aritzeko; horregatik, sareak berak erabili behar ditugu indarkeriaren kulturaren eta offline eta online ideologia matxisten aurka egiteko eta heziketa digitala berdintasunean eta emakume eta neskak ahaldunduz zabaltzeko, gure #EzJarraituNiriEztaSareetanEre kanpainak egin nahi duen bezala", azaldu du Domínguezek.

JSE-Egazeko eta PSE-EEko ordezkariak gaur A25a denez Euskadin deitutako kontzentrazioetan izango dira, arreta berezia jarriz hiru euskal hiriburuetan, non #EzJarraituNiriEztaSareetanEre kanpainaren liburuxkak banatuko baitira.