Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   25º aniversario Bilbao Ría 2000

Josep Borrellek, Mikel Torresek eta Alfonso Gilek parte hartu dute Bilbao Ría 2000ren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldian

1. argazkia
Josep Borrell, en un momento de su intervención, en el acto celebrado en el muelle de Uribitarte | Foto: Socialistas Vascos.

Josep Borrell ministro sozialista ohiak baieztatu du gaur “orain bai hitz egin dezakegula euskal oasiari buruz”; izan ere, Euskadik, “bakeaz gain, industria-dinamismo aparta berreskuratu du”, eta “Alemania txiki bat da ekonomiaren eta teknologiaren ikuspegitik”.

Borrellek parte hartu du gaur, astelehena, Bilbon sozialistek antolatu duten ekitaldian. Ekitaldi hori Bilbao Ría 2000 erakundearteko sozietatearen 25. urteurrena ospatzeko antolatu da, eta Borrellekin batera Mikel Torres Bizkaiko PSE-EEren idazkari nagusia eta Alfonso Gil Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun ordezkaria egon dira. Halaber, kargu eta zuzendari sozialista asko bertaratu dira.

Borrellek eskerrak eman ditu urteurren “zoriontsu” honetara gonbidatu diotelako. 1992. urtean “hainbat gertakizun egon ziren”, hala nola “Sevillako Expoa eta Bartzelonako Olinpiadak. Horiekin alderatuta, Bilbao Ría 2000 bigarren mailako gertakizuna dela esan liteke, baina ez da horrela; izan ere, hiri-ehunaren eraldaketa sakonaren ikuspegitik, Bilbon egin zena Bartzelonak eta Sevillak ordezkatu zituzten gertakizunen markoak baino garrantzitsuagoak dira”, esan du.

Guggenheim Museoa da “azken ukitua, eta oso pozik egon gaitezke egin genuenarekin, elkar ulertu ginen eta hori egiteko”. Borrellek gogorarazi du orduan Bilboko alkatea zenari, Iñaki Azkunari, Bilbao Ría 2000ren presidentea izaten “utzi” ziotela, Estatuak kapital gehiena eman bazuen ere. “Baina ez dago zertan politikaren jeinu bat izan behar konturatzeko hiria benetan inbolukratzeko, hiriak proiektu hori bere egiteko eta bilbotarrek ulertzeko hori haientzat egin zela hiriaren irudi bizia, hiriaren ordezkaria izan behar zela, alegia, alkatea”.

“Eztabaida ugari izan genituen kostua xedatzeko, nola eragingo zuen adosteko; ez zen hain erraza izan. Bakoitzak zer ekarriko zuen eztabaidatu genuen, eta gure aldeak genituen. Azken finean, nik Estatuaren interesen alde jokatu behar nuen, Estatuaren portuen, aireportuen eta trenbide-azpiegituren alde”, azaldu du Uribitarteko kaian, hain zuzen, Bilbao Ría 2000 Sozietateak eraberritutako gune batean.

GOBERNU SOZIALISTA

Mikel Torresek gogora ekarri du “gaur duela mende laurden bat Felipe Gonzálezek burututako gobernu sozialistaren eskutik, erakundearteko lankidetzari esker, Bilbao Ría 2000 Sozietatea sortu zela”.

Torresek adierazi duenez, 1992 “oso urte garrantzitsua izan zen”: Bartzelonako Olinpiadak eta Sevillako Erakusketa Unibertsala egin ziren, eta Madril Europako Kultur Hiriburua izan zen. Halere, azpimarratu du Bilbo Metropolitanoaren “Olinpiada partikularra, eraldatzekoa, modernizatzekoa eta etorkizunerakoa, sozietate horren sormenarekin hasi zela”.

Horren harira, nabarmendu du Bilbao Ría 2000 Sozietateak ondorio onak izan dituela “hiria eraberritzeari dagokionez, narriatutako espazioak kendu eta herritarrentzat berreskuratu direlako”. Horrez gain, “bultzada eman dio ekonomiari, enplegua eragin duten jarduera berriak erakarri ditu eta”; eta, “bereziki,  Bilbo Metropolitanoko herritarrei bizi-kalitatea aldatu die eta”. “Horrek guztiak agerian uzten du Bilbao Ría 2000 Sozietateak 25 urte hauen buruan izan duen arrakasta”.

Torresek baieztatu du Euskadi “gaur herrialde indartsua eta lehiakorra dela, krisiari aurre egin diona eta aurrerapena eta ongizatea bideratu dituena, ez bakarrik sozialistok hori guztia egoki bideratzen jakin izan dugulako autogobernuak ematen dituen aukerak aprobetxatuz”, baizik eta “unerik txarrenetan denok elkarrekin aurrera egiten jakin izan dugulako, herritarren onurarako”.

Gainera, esan du Bilboren eta Euskadiren eraldaketa “ez dela bakarrik estetikoa izan”, “ekonomikoa, soziala eta politikoa ere izan dela”. “Hain zuzen ere orain, Katalunian hamarkadetan zehar ahalegin handiz eraiki dugun elkarbizitza eta gizarte-eredua suntsitu nahi duten unean, Bilbo eta Euskadiri, bai eta itsasadar honi ere begiratuz gero, gogoratuko dugu egin dezakegun onena dela elkarrekin lan egitea, ahaleginak batuz, elkarrenganako fidelak izanez, fideltasun politikoa gordez eta herritarrenganako fidelak izanez”, adierazi du.

Torresen hitzetan, Bilbao Ría 2000 eredu da “ezberdinen ahaleginak batzeari dagokionez, Bilbo Metropolitanoko herritarrek ahalik eta etorkizunik onena izate aldera”.

Alfonso Gilek, bestalde, nabarmendu du “sozietate horren % 70 Espainiako Gobernuak jarri zuela”. Gobernuak, halaber, erabaki zuen Bilbao Ría 2000 Sozietatearen presidentea Bilboko alkatea izatea, “lehentasuna eman baitzion hiriaren hiri- eta gizarte-eraberritzeari ekarpenik handiena egin dion erakundearen interes logiko eta zilegiei”.