Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Otsaila 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

José Antonio Pastorren esanetan, PSE-EEk defendatzen dituen pluraltasuna errespetatzeko formula zein akordioak berretsiko ditu 2020ak

Euskal Sozialistek erakundeetako gobernuetan egindako lana azpimarratu du legebiltzar bozeramaleak

1. argazkia
Balance de fin de año de Josean Pastor | Foto: Socialistas Vascos

Legebiltzarreko PSE-EEren bozeramaleak, José Antonio Pastorrek, esan du 2020. urteak aniztasuna errespetatzeko Euskal Sozialistek defendatzen duten formula eta mundura zabalik den herri-ikuspegi batez, inor bazterrean utzi gabe, akordioak lortzeko ildoa berretsiko duela. Eta gaineratu du amaitzera doan urte hau berrestera etorri dela PSE-EEk euskal erakundeetako gobernuetan egindako lana, horren eragina eta kudeaketa bide onetik doalarik.

“Baina ez gara konformatzen. 2020. urte honetan oraindik argiago utziko dugu badela herri hau ulertzeko modu bat, pluraltasunarekiko begirunea aurretik jartzen duena, akordioak defendatzen dituena eta herritarrei erantzunak ematea lehenesten duena. Hauteskunde urtea da aurtengoa, eta geure onena emango dugu Euskadiren buru den Alderdi Sozialista indartsu batek euskaldun guztientzat hoberena lortzeko. Horixe da datorren urterako gure konpromisoa”, adierazi du.

Pastorrek gogorarazi du PSE-EE dela euskaldunek beren eskubide sozialak bermaturik izateko “segurtasun sarea”, elkartasuna eta gizarte kohesioa arriskuan ez daitezen egon, eta erakundeak eztabaida antzuetan gal ez daitezen.

“Garrantzitsua iruditzen zaigu azpimarratzea gu Eusko Jaurlaritzan eta beste erakunde batzuetan egonez jarri izan direla abian herritarrentzat garrantzitsuak diren politikak, sozialistok erantzunak emateko gai izan garelako, hainbat gauza bermatzeko segurtasun sare bat eraikita, hala nola Euskadik aurrera egitea, pentsioak bermaturik egotea, akordioetarako abaguneak sortzea, kalitatezko enplegua bermatzea eta berdintasunerako politikak eta klima aldaketaren kontrako borrokak aurrera eramatea”, zehaztu du.

Pastorren iritziz, “lan askoko eta poz ugariko urtea izan da aurtengoa Euskal Sozialistentzat; izan ere, guretzat oso garrantzitsua da gizarte honek hautetsontzietan erakutsi izan duen konfiantza". “Bide onetik goaz”, gaineratu du, Espainian datorren Gobernua eratzearen eta euskal erakundeetan sozialistak egiten ari diren lana gogoan.

“Bide onetik goaz Espainian, abian jarri ahal den Gobernu bakarraren atarian, Gobernu aurrerakoi bat alegia, Pedro Sánchez buruan delarik. Eta bide onetik goaz Euskadin, Eusko Jaurlaritzan, aldundietan eta udal ugaritan sozialistek duten eragin zein kudeaketarekin”, esan du.