Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Izaskun Gómez: «Bi aukera baino ez dago: atzera egin eta inposizioaren garaira itzultzea Bildurekin edo PSE-EErekin aurrera egiten jarraitzea»

- «EH Bildu iragana eta desadostasuna da. Guk aurrera egitea eta etorkizuna eskaintzen ditugu. Desadostasunaren aurrean, guk elkarrizketa eskaintzen dugu; protestaren aurrean, elkarrizketa; ezezkoen aurrean, elkarrizketa. Beti elkarrizketa. Ez dut politika ulertzen elkarrizketarik gabe, hitz egin gabe, lankidetzan aritu gabe, elkarrekin lan egin gabe»

- Denis Itxaso: «PSE-EE erakundeetan egon ez balitz, ez litzaioke ekingo Pasaiaren birsorkuntza osoari»

-Idoia Mendiak Pasaiako alkate eta alkategaia babestu du, Udala zuzentzeko eta udalerriari lasaitasuna eta egonkortasuna itzultzeko gaitasuna duela frogatu duelako

1 / 5
1. argazkia

Euskadiko Alderdi Sozialistak gaur goizean aurrekanpainako ekitaldi bat egin du Pasaian, non Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusia, Denis Itxaso Gipuzkoako diputatu nagusia eta Izaskun Gómez herriko alkatea izan diren. Hitzaldian hautagaiak ziurtatu duenez, asko dago jokoan maiatzaren 26an, eta pasaiatarrek erabaki behar dute: «inposizioaren eta ulermenik ezaren arora itzultzea edo, bestalde, sozialisten eskutik aurrera egiten jarraitzea».

«Gaur esan dezakegu beste klima bat, beste giro bat, dagoela, eta Pasaiak etorkizuna duela, baina, garrantzitsuena, Pasaiak oraina duela ere bai. Eta gaur hemen apaltasun osoarekin hitz batzuk esan nahi dizkiet pasaiatarrei:  Nahi al duzue atzera egin eta inposizioaren garaietara itzuli? Elkar ulertzen ez genuen garaira itzuli eta geldialdia bizi nahi duzue berriz? Lau urte hauetan lortutako dena zapuztu nahi al duzue? Edo, bestalde, aurrera egiten jarraitu nahi duzue? Bi aukera horiek baino ez daude. Aurreko legealdian EH Bildurekin bizi genuena edo legealdi honetan Alderdi Sozialistarekin bizitakoa.

Baina, gainera, EH Bilduren kudeaketa oso txarra izan zen udalerrian. Pasaia geldi zegoen ezker abertzale ezgaiaren erruz, pasaiatarrak beren inposizio-politiken aurrean mobilizatuta zeuden bitartean. «Duela lau urte EH Bilduren udal-gobernua protestan murgilduta zegoen, erakundeekin gatazkan, erakunde-geldialdian, eta ez ziren gai gainerako erakundeekin akordioak egiteko; eta, gainera, ez zituzten herritarrak kontuan hartzen. Azken batean, alkatetzatik oposizioa egiten jarraitzen zuen EH Bilduren gobernu bat aurkitu genuen. Egunero agerian uzten zuten protestatik irteten ez zirela, azken finean, gobernatzen ez zekitela».

Gómezek ziurtatu duenez, PSE-EEk udala zuzendu duen azken lau urteetan erakundeen, hala nola Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa eta lankidetza lortu da, eta orain arte Pasaian ezezaguna zen inplikazio-maila eta inbertsio handiak egin dira. «Desadostasunaren aurrean, guk elkarrizketa eskaintzen dugu; protestaren aurrean, elkarrizketa; ezezkoen aurrean, elkarrizketa. Beti elkarrizketa. Ez dut politika ulertzen elkarrizketarik gabe, hitz egin gabe, lankidetzan aritu gabe, elkarrekin lan egin gabe. Hortik kanpo inposizioa dagoelako. Eta euskal sozialiston bereizgarria da eztabaidatzen eta lankidetzan aritzen dakigula.

Denis Itxaso, Gipuzkoako diputatugai nagusia

Denis Itxaso Gipuzkoako diputatugai nagusiak ziurtatu duenez, PSE-EE erakundeetan egon ez balitz, ez litzaioke ekingo Pasaiaren birsorkuntza osoari, azken urteetan egin denez. Horrez gain, sozialistek Pasaiaren eraldaketan bete duten papera goraipatu du, foru-kudeaketa balioztatu du eta, diputatu nagusi bada, esku-hartzeen erritmoa handituko duela esan du. «Oraina eskaini dugu, hautagai askok hainbat gauza promes egin dituzte, baina gobernura iristean, udalaz ahazten ziren». Lehen hau zen «Donostiako atzeko patioa», baina hemen zegoen kudeaketarik onenak egiteko aukera. Eta Pasaia administrazio ezberdinen agendan egon da Izaskun Gómezi esker, erakartzeko gai izan delako.

«Asko dago egiteke oraindik, badakigu, baina Alderdi Sozialistak zuzendu behar izan du udalerria Pasaia zulotik ateratzeko beharrezkoak ziren hiri- eta gizarte-birsorkuntzarako inbertsioei eta proiektuei ekiteko injekzio ekonomikoa eragiteko. Guk bortxatu dugu Aldundia udalerri honetara begiratu diezaion, laguntzarik handiena behar duen udalerriari. Eta ez da kasualitatez izan azken urteetako kultura-ekimenik garrantzitsuenak hemen, Pasaian, egin izana. Justizia eta ekitate historikoko jarduera izan da».

Itxasok nabarmendu duenez, «ordezkatzen dugun ezker soziala inoiz baino beharrezkoagoa da legealdi honetan hasitako lanari jarraipena emateko. Horren froga dira orain amaitzen den agintaldi honetan zehar eginiko agerraldi anitzak. Kultur etxeen, kirol-ekipamenduen, gazte egoitzaren eta Ondartxoko pasealekuaren berrikuntza; kultura-proiektu handiak abian jartzea, hala nola nazioarteko itsas festibala edo duela gutxiko Terracotako Gudarien erakusketa; herritarrentzako arretako zerbitzua abian jartzea Udala eta udal-zerbitzuak udalerriko distritu ezberdinetara hurbiltzeko. Ekimen horiek denak eta beste hainbatek Alderdi Sozialistaren zigilua izan dute, eta tokiko erakundeek erritmoa are gehiago handitzea behar dugu». Autoestimu-bultzada izan da. 

«Aurreko kanpainan promes egin genuen etxez etxeko hondakin-bilketaren sistema zaharkitua, atzeratua eta zikina kenduko genuela, eta, gainera, gure gobernu-ekintzak Pasaiari aukera eman dio iraganari begiratzeari uzteko eta etorkizunari itxaropenez begiratzeko.  Zenbait urtez porrotari luzapena eman eta gero, autoestimua berreskuratu behar zen, etorkizunerako konfiantza».

Idoia Mendia, PSE-EEren (PSOE) idazkari nagusia

Bestalde, Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ziurtatu duenez, maiatzaren 26rako helburua da euskaldunek PSOEri emandako «babes sendoa» finkatzea. «Hauteskunde orokorretan Pedro Sánchezen garaipena ahalbidetu duten nahi eta handi-nahi berdinek mugitzen dituzte sozialista guztiak bazter, kale eta herri bakoitzean.

Esan duenez, konfiantza du emaitza onak aterako direla, konfiantzazko indarra garelako eta herritarren arazoei arreta ematen diogulako, printzipioei helduta, eta, gainera, justizia soziala, berdintasuna eta askatasuna defendatzen ibilbide luzea egin dugulako. Horregatik, herritarrek gure lana aitortu zuten azken hauteskundeetan. Gainera, gai asko zeuden jokoan, eta herritarrek ulertu zuten zer zegoen jokoan, eta gure alderdiarengan konfiantza izan dute».

Pasaiako Udalean sozialisten buruzagitza nabarmendu du, zeinak, alkatearen eta orain alkategaia denaren eskutik, herriari lasaitasuna eta egonkortasuna itzuli dion. «Gaur Pasaia, Izaskunen eskutik, bere buruari harro begiratzen dio berriz. Bizitzeko toki gisa aldarrikatu du bere burua gaur, bai eta turismorako eta kulturarako toki erakargarri gisa ere, iragan den urtean Itsas Festibalarekin agerian utzi zuenez. Gainera, Albaola Museoari esker, Euskadiko mapan kokatzen da herria».

Azkenik, ziurtatu duenez, «egonkortasuna, proiektuak, etorkizuna, ituntzea eta elkarrizketa lortu nahi ditugu. Udala ez dadila berriz ere batzuentzako banderak edo zaborrak botatzeko erakusleiho izan», pankartaren atzean jartzen direnen, EH Bilduren, inguruan.