Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

PSE-EEren idazkari nagusia Idoia Mendiaren hitzaldia “Politika Fiskalak eta Politika Sozialak” jardunaldietan

PSE-EEren idazkari nagusia Idoia Mendiaren hitzaldia “Politika Fiskalak eta Politika Sozialak- Nahikotasuna eta integrazioa” jardunaldiaren irekieran

 

Donostia, 2018ko urtarrilaren 27a

 

Egun on. Eskerrak eman nahi dizkiot Ramón Rubial Fundazioari gogoetarako ziklo hau egiteagatik. Hain zuzen ere, gogoeta gure gizartean premiazkoa den horri buruzkoa da: gizarte-susperraldia bermatzea azken krisi sakon honek astindu dienei. Euskal Sozialistoi asko kezkatzen gaitu horrek; izan ere, etorkizunerako erantzunak diseinatzean jarri dugu arreta, baina gaur egun baztertuta sentitzen den inor ez dugu ahaztu nahi.

 

Eta gaur amaituko den ziklo hau gehitu zaio azken hileetan hedatu dugun agenda sozioekonomikoari, gizarte-susperraldiarekin lotuta dagoenari: gizarte-babesaren eredua, soldaten berreskurapena, enpleguen prekarietateari aurka egitea, kalitatezko prestakuntza, adiskidetzea eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna. Euskadiko Alderdi Sozialistak horretan guztian erabiltzen du denbora.

 

Eta, bereziki, eskerrak eman nahi dizkiot Fernando Fantovari, gogoeta honi ekarpena egiteko haren esperientzia eta ezagutzak partekatu dituelako. Izan ere, horretarako, zenbait pertsona garrantzitsu bilatu ditu, hain zuzen ere, gure babes-sarea eta gure eskubide sozialen sarea eraikitzeko prozesua zein gure gabeziak eta aukerak ondo ezagutzen dituztenak. Eta haiek adierazi dizkigute finkatu behar ditugun alderdiak, zehazki, gizarte gisa egin dugun inbertsiorik onenetako bat finkatzeko: kohesio soziala. Sektore batzuek arriskua dagoela adierazi eta zalantzan jarri dute.

 

Bada, arriskua dago, sistema honen ontasunak azpimarratu bakarrik egin genezakeen eta. 1980ko hamarkadaren amaieran hasi zen sistema handi horren balioa nabarmendu dezakegu bakarrik. Pobreziari aurka egiteko lehen planarekin hasi zen, eta diru-sarrerak nahikoak ez direnean prestazio bat jasotzeko eskubide subjektiboa aitortuz amaitu zen.

 

Baina euskal sozialistak ez gaude prest autokonplazentzian erortzeko. Ezin dugu hori onartu. Hainbat erronka ditugu: ekonomikoak, demografikoak, sozialak, migraziokoak, ingurumenekoak, teknologikoak. Horien guztien inguruan analisi- eta eztabaida-prozesuak ditugu irekita, horiek guztiek lotura sakona baitute gure berdintasun-proiektuarekin.

 

Eta gehitu nahi dugu: gure berdintasun-proiektua lehiakortasuneko eta kohesio sozialeko proiektu bat da, eta horiek biek lotura dute. Gure autogobernua baliatuz eraiki dugun sare publiko hori da oinarrizko eskubideak bermatzen dituena.

 

Eta kohesioaren eta berdintasunaren sare publiko horrek finkatu behar ditu gure erronkei buruzko gogoetak. Gizarte lehiakorrak ez baitira hobekien egokitzen abian diren iraultza berrietara, kohesiorik handiena dutenak baizik. Orain 60.000 familia daude DSBEren eraginpean. Eta badakigu, gainera, beste hainbatek ezin dutela eskubide hori erabili, zenbait arrazoi direla eta.

 

Gure hauteskunde-programan islatu genuen kezka hori, eta orain Gobernuaren konpromiso bihurtu diren proposamenak egin genituen. Sozialistentzako ez baitira nahikoak Espainiaren batez besteko errentaren buruan kokatzen gaituzten estatistikak. Ezin da nahikoa izan, oraindik egin behar dugun guztia dakigulako eta: aukerak ematea lanik ez duten 128.00 pertsonei, langabezian bi urte daramatenei zein lanik txarrenak dituzten eta soldata-desberdintasuna (hori da desberdintasunaren adierazle argienetako bat) jasaten duten gazteei eta emakumeei.

 

Baina oraindik erronkarik garrantzitsuenari aurre egin behar diogu. Lortu behar dugu pertsonek laguntzak behar ez izatea, enplegua dutelako. Testuinguru horretan ekingo diogu gure babes sozialaren sistema erreformatzeari. Eta hiru helburu ditugu: beharra duen inor ez dadila laguntzarik gabe geratu, beharra ez duen inor ez dadila geratu hari egokitzen ez zaion diruarekin, eta, batez ere, gero eta jende gutxiagok behar izatea.

 

Ideia horrekin egin genuen jadanik Legebiltzarrean dagoen proposamena.

Abiapuntu horretan jarri nahi izan dugu arreta sozialistok, gaur egungo legeak barne hartzen ez dituen elkarbizitza-errealitate berrietara iristeko, beren bilobak zaintzen dituzten aitona-amonengana, dibortziatu eta bizitza berri bat hasi nahi dutenengana, emantzipatu nahi diren eta gastuak ordaindu ahal izateko pisuak partekatzen dituzten gazteengana...

 

Baina, diru-laguntzen hartzaileek mendekotasun hori izan dezaten, tresnak bilatu nahi ditugu. Gizarteratzeko eta laneratzeko politikak indartu nahi ditugu, bai eta gizarte-zerbitzuen kolaborazioa eta enplegu-sustapena ere, hartzaileak egoera horretatik atera daitezen.

Batez ere, Gobernuari igorri behar zaion testu artikulatua eztabaidatuko dugu. Sozialistok ahalik eta azkarren heldu nahi diogu zeregin horri. Baina, batez ere, ahalik eta adostasun handiena izan nahi dugu, egingo dugunak indar handiagoa izango du eta. Sozialistok uste dugu soldata duina duen enplegu duin bat dela bizitza oso baten oinarria, eta ez dela beharrik egon behar laguntzarik eskatzeko.

 

Soldatak igotzeko nahi horrek lotura handia du DSBErekin, diru-sarrera txikiak dituzten milaka langilek eskatu behar baitute prestazio hori. Negoziazio kolektiboaren ardatza izan behar da lan-bizitza bateratzea adingabeen eta mendekoen arretarekin, eta horrek lotura handia du DSBErekin; izan ere, gaur egun emakumeak arduratzen dira horietaz, eta, ondorioz, enpleguaren prekarizazioa jasaten dute.

 

Lanbide Heziketako Lege berriari (izapide-fasean dago jada) buruzko eztabaidak lotura handia du DSBErekin, prestakuntzarik ezak milaka pertsona behartzen ditu eta diru-laguntzak eskatzera. Etxebizitzari buruzko eztabaidak lotura handia du DSBErekin, etxebizitzarako sarbidea prestazio osagarriaren aurretik bermatzera behartzen du eta. Ekonomia berriak lotura handia du DSBErekin, iraultza digitala lanpostuak sortzen ari delako, eta, ondorioz, langile horiek ezin dute prestazio hori eskatu.

 

Egun hauetan interes handia dago gure autogobernuaren etorkizunari buruzko informazioa jasotzeko. Bada, sozialistok azpimarratzen dugu gure kezkarik handiena dela lortutako gizarte-eskubideak sendotzea. Eta gure gain har ditzakegun erantzukizun berriek, legearen barrukoek, euskal herritarren eskaerak bete behar dituzte: Euskadi XXI. mendeko trenera igotzea, proiektu lehiakor batekin, zeinaren bidez kohesio sozialerako etorkizun-proiektuaren erronkei helduko diogun. Gure ahaleginak lan horretan ardaztuko dira, eta gainerako taldeak konbentzitzen saiatuko gara hori dela apusturik onena, inor bazterrean geratu ez dadin, elkarrekin eraiki dezagun.

 

Une horretara iritsi bitartean, beharra dutenek DSBE jasotzen jarraitu behar dute. Horregatik, Ramón Rubial Fundazioaren ziklo honetan egindako gogoeta guztiak gehituko ditugu; izan ere, legearen erreformari ekarpena egingo diote, eta Euskadi sozialagoa, inklusiboagoa eta berdinagoa eraikitzen lagunduko digute.

 

Eskerrik asko