Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiaren, PSE-EEren idazkari nagusiaren, hitzaldia Forum Europa-Tribuna Euskadi ekitaldian

Idoia Mendiaren, PSE-EEren idazkari nagusiaren, hitzaldia Forum Europa-Tribuna Euskadi ekitaldian

 

 

Bilbo, 2017ko azaroaren 20a

 

Egunon guztioi. Mila esker guztioi gaur hemen izateagatik. Eta bereziki, Fórum Europa-Tribuna Euskadiri ekitaldi hau antolatzeagatik.

 

Pedrori eskerrak bakarrik eman ahal dizkiot goiz honetan Bilbon izateagatik. Gure historiarako une garrantzitsu batean gaude. Hainbat arrazoi daude garrantzia hori azaltzeko, politika egin beharrean, batzuek politikan jolastu nahi badute ere. Eta sozialismoak gogoeta-ibilbide luzea egin du Espainian, bereziki, Euskadin, egonezinerako arrazoi anitz dituen gizarte bati itxaropena eman dion proiektu bat eskaintzeko.

 

Horregatik, dena kolokan dagoela ustearen sentsazioa dugunean, gure seme-alaben etorkizuna zalantzan dagoela uste dugunean, bereziki indargarria da jakitea alderdi politiko bat haratago begira ari dela; beste batzuek harresiak eraiki nahi dituzten bitartean, alderdi hura eztabaidak egin elkarrizketak egin nahi dituela, eta, beste batzuek arazoak sortu nahi dituzten bitartean, alderdi hori konponbideak bilatzeko borrokatzen ari dela.

 

Euskaldunok jakin beharra dugu Espainian tokia dugula, tokia izango dugula. Gure berezitasunekin, gure erabakien erantzule izateko nahi irmoarekin, bai eta nire aburuz gehiengoen uste osoarekin ere, hain zuzen ere, Espainia osoarekin elkarbizitza- eta elkartasun-proiektu bat partekatzearen uste osoarekin.

 

Pedro Sánchezek elkarrizketa hori eskaintzen du, eta euskal sozialistak horren parte gara. Ibilbide luzeko ikuspegiarekin gauzatzen ari gara, euskaldunen egunerokoari eragiten dioten erabakien erantzule izatearen ikuspegiarekin. Beren gaur egunari eta etorkizunari.

 

PSOEren konpromisoa eskertzen diot gure idazkari nagusiari, ibilbide honetan gurekin izateagatik eta akordio handi horiek babesteagatik. Espainiako sozialismoak kontzertuarekin eta kupoarekin onartzen ditugun ardura-, itun- eta solidaritate-ereduarekin beti izan duen konpromisoa berresteagatik. Elkarrizketa-bideak eta akordioak bere bidea egin dezaten Espainian, hemen egin duten moduan.

 

Gaur, Forum-Europak berriz emandako aukera honi esker,  gizarte gisa ditugun erronkez hitz egin nahiko nuke, bai eta horiei aurre egiteko euskal sozialismoa egiten ari den lanaz ere.

 

Duela urtebete egon nintzen azken aldiz tribuna honetan, Madrilen. Hori gogorarazi nahi dut nire hitzaldia EAJ-rekin sinatu genuen Euskadiren gobernagarritasunari buruzko akordioa azaltzera bideratu nuelako. Adierazi nuenez, itun hori ohiko gobernu-koalizio bat baino gehiago zen, kudeaketa-arloen banaketa bat baino gehiago, legealdi bat gainditzeko aurkari politiko batekin partekatutako ideia bat baino gehiago.

 

Begirada luzeko herri-akordio bati buruz hitz egin nuen, indarkeriazko mehatxurik gabe ezberdinen artean akordioak egiteko historian lehen aldiz eman zitzaigun aukera aprobetxatzeari buruz, erabakiak hartzeko irekitzen ari zitzaigun leihoari buruz, hain zuzen ere, hurrengo belaunaldiaren etorkizuna markatuko zuten erabakiak. Izan ere, gure osasunari, hezkuntzari, gizarte-babesari eta ekonomia-bultzadari buruz orain erabakitzen dugunak jarraitzen gaituzten horiei markatuko die. Eta erabakitzen ez dugunak ere bai.

 

Horri guztiari buruz hitz egin nuen, akordio horren garrantzia azaltzeko. Gaur, urtebete beranduago, Kataluniari begira gaude. Eta euskal sozialismoan hori egiten dugun bakoitzean, Euskadin garatzen ari garen akordio hori are gehiago berresten dugu; izan ere, alderdi politikoak herrialdearen pluraltasuna aitortzen hasteak herritarrentzako garrantzia handia du, haren kohesiorako. Eta aitorpen horretatik abiatuta, inoren postulatuak alde batera utzi gabe, guztien aurrerapenari laguntzen dioten akordioak egiteko eta konfiantza eratzeko gai izan behar gara.

 

Hori da, hain zuzen, abenduaren 21ean espero duguna. Hauteskundeak ez dira Kataluniako gatazkaren irtenbide, bai, ordea, gobernu bat baino gehiago izateko aukera bat. Izan ere, katalanek denbora tarte honetan baztertuta geratu den horretaz arduratuko den Gobernu bat behar dute.

 

Gobernu baten beharrean daude, haien osasuna, hezkuntza eta eredu ekonomikoa kudeatuko duena. Baina hauteskundeetatik, batez ere, haien izateko arrazoia eta aurretik dituzten erronkak ulertzen dituzten Parlamentua eta Gobernua atera behar dira. Halaber, horiek biek ulertu behar dute legeak ematen diela kudeatzeko boterea, baina beti ere jakinda legeak berak ematen diela herri-akordio handi bat burutzeko ardura, herrialde horretan herritartasun katalana berriz ere aitortua izan dadin.

 

Sozialismoak hori ondo ulertzen du, eta, bereziki, nire Kataluniako kideek. Asteetan zehar, erakundeen azken segurtasun-babesa izan dira, haien alkateen bitartez. Iraileko saio bikoitz horretan independentismoak autogobernua dinamitatu zuenean, errejidore sozialistek legaltasuna hertsiki jarraitzea erabaki zuten.

 

Hori jarrera bat baino gehiago da, eta jarrera horren bitartez, udaletxe horietako funtzionarioek jakin izan zuten ez zitzaiela behartuko haien etorkizuna konprometituko luketen erabakiak hartzera. Horrez gain, udalerri horietako herritarrek jakin ahal izan zuten haien udaletxeetan leku seguru bat izango zutela.

 

Indar hori sozialista euskaldunok sentsibilitate berezi batekin partekatu dugun harrotasuna da, nahiz eta seinalatuak sentitu izan garen edo gure herrian traidoretzat jo gaituzten. Presio hori sufritzen dugu guk. Nolanahi ere, presio horri gogor egin genion eta gure jokabideen palanka bihurtu genuen.

 

Hauteskunde hauetan hori gertatuko da sozialismo katalanarekin. Eta ez diot hauteskunde-eslogan soil baten moduan. Miquel Icetaren gidaritzapean egon diren kideek erakutsi dute gai direla pluraltasun hori ulertzeko eta kudeatzeko, guztia hondoratzear dagoela dirudienean zubiak eraikitzeko eta zure aurkari handienarekin hitz egiteari inoiz uko ez egiteko, izan herritarrak amildegira daramatzan presindet bat edo izan immobilismorik handiena aurpegiratu ahal diozun presidente bat.

 

Gaitzespenak ez dira aitzakia izan irtenbide bat bilatzen ez jarraitzeko. Miquel Icetak erakutsi du zailtasunaren erdian ezberdinarekin biltzeko lekua zegoela, edo saiatzeko behintzat.

 

Horregatik uste dugu hori dela aukerarik hoberena, barneko pluraltasuna kudeatzeko bokazioa duena, modu horretan, taldeko proiektu bat eskaini ahal izateko. Euskadin lantzen duguna, eta Espainiarentzako lantzen duguna.

Sozialistok ez dugu honakoa ahaztu behar: errealitatearen indar transformatzailea gara. Hala adierazi dugu gure herrialdean dagoen aniztasun horren liderra izateko gai izan garen bakoitzean. PSOE plurala baita, Espainia bezala. Partekatzen dugun proiektu batek batzen ditu sozialista sentitzeko modu ezberdinak. Proiektu hori, hain zuzen ere, justizia sozialen eta berdintasun- eta solidaritate-printzipioei buruzkoa da, eta berezitasunak errespetatzen eta integratzen ditu.

Eskubide eta betebehar berdinekin komunitate bat osatzeko nahia da herritar sentitzeko modu ezberdinak bateratzen dituena.

Guretzako horrek izan behar du progresismoaren indarra; izan ere, ezkertiarrei ez zaie ezagutzen herrialdeak edo harresiak eraikitzeagatik, mugak marrazteagatik. Ezkerrari historikoki ezagutzen zaio guztientzako berdinak diren eskubideak eta betebeharrak dituzten herri-komunitateak sortzeagatik, eskubideak eraikitzeagatik eta guztia galdu dutela pentsatzen dutenei itxaropena emateagatik.

Historiako une honetan badira batzuk ideologiek balio ez dutela diotenak, berdin dela ezkerrekoa ala eskuinekoa izan. Guk aldarrikatu nahi duguna da progresistei ikusgarri egitea, berdintasunaren bandera igota edukitzeagatik, erantzunak emateagatik, irtenbideak proposatzeagatik. Horrek ezberdintzen gaitu arazoak eta aldarrikapenak baino planteatzen ez dituztenengandik.

Euskal sozialismoak ondo barneratu duen lezioa da. Gure azken kongresuan erabaki genuen bazela garaia erresistentzian indartsua izan zen alderdi bat jartzeko, progresistentzako indartsua izango zen proiektu baten buru egongo zena. Izan ere, gero eta indartsuagoa izan sozialismoa, orduan eta indartsuagoak izan dira herritarrak haien eskubideei dagokienez.

Eskubide horiek orain arriskuan daude, kapitalismoak aldarrikatzen jakin izan duen bitartean, aurrerapen-indarrak konponbideak ematen egon garelako konponbide zaharrekin. Ondorioz, beste errealitate global batera heldu gara, harriduraz laguntza ematen diogunera: itxaropen-erantzunen faltak zeharo arriskutsua den eszenatoki batera garamatza areagotutako nazionalismoek, fundamentalismo erlijiosoek eta populismoek agintzen duten herrialde askotan. Errezeta sinpleak arazo konplexuentzat.

 

Babes horren bila dabiltza zahartutako, desorientatutako, haserretutako eta salduta sentitutako herritarrak. Talde sozial indartsu hori atzera-egite etniko eta politiko mantso bat egiten hasi da muturrekoagoak diren posizioetara, eta ez da gai orain dela bi hamarkadatik hedatu den bigarren globalizazioaren eskakizunak jasateko. 

 

Kolektibo horien aurrean autoritate morala berreskuratzeko beharra daukagu. Gizarteak behar duena da sozialismoak bere ahots altu eta garbia berreskuratzea, merkatu-ekonomiaren sistema bat onartu ahal dela esateko. Baina sekula ez du merkatu-gizarte bat sortzea ahalbidetuko.

Horregatik, gure gizarteak arriskuei ematen dien aurpegia aipatu nahi ditut, bai eta ezkerretik aldarrikatzeko ditugun aukerei ere. Birsortu egiten dugu, baina gure printzipioak alde batera utzi gabe. Erronka berri horiek erantzun berriak eskatzen dituztelako, beti ere alderdi honetako izateko arrazoia ahaztu gabe: berdintasuna, solidaritatea eta justizia soziala.

Argi dago euskal sozialismotik ezin diegula erantzuna eman munduko sozialdemokraziaren arazoei. Baina badakigu iraganean, eta etorkizunean ere hala izatea espero dugu, lekukotik jakin izan dugula gure inguruan liberalismo erradikalaren erasoak gehien pairatu dituztenen beharrei jaramon egiten.

Nahiz eta sozialismoari kritika asko egin ahal zaion, krisi handi honen ondorioak arintzen saiatu da. Eusko Jaurlaritzatik egin genuen orain dela bi legealdi, eta hori egiten jarraitzen dugu oposizio-etapa berri honetan: berrordainketa farmazeutikoagatiko ordainen neurri ezagunekin, pobrezia energetikoaren kontrako laguntzekin, giza eskubideak hedatuz, adibidez, etxebizitzarena edo babes sozialarena…

 

Ez da gutxiagorako. Milaka pertsonek bizitzeko aterpe bat lortu dute, argia edo gasa ez moztea ere bai, eta milaka pentsiodunek errezetatzen dizkieten medizinak ordaindu ahal izan dituzte. Eta ez du garrantzia gutxiago oposiziotik egun genuen borroka horrek; izan ere, egungo legealdian Jaurlaritzaren konpromisotzat finkatu da. Eta beste zerbait zirudien arren, gure debate instituzionalen ardatz izaten jarraitzen du.

 

Agenda soziala behin betikoz txertatu da agenda instituzionalean, eta uste dugu hori gure ahaleginagatik izan dela. Hori uste dugu gure erabakiekin eta gure ekimenekin frogatu ahal dugulako. Gure kongresuan hausnarketa hori egin dugu, eta ahalegin horiek nahikoak ez direla diogu.

 

Niri honako bi hauen arteko konparaketa egitea gustatzen zait: beharrezko ekintza politikoa eta ibilgailu bateko gidari batetik eskatzen den arreta.

 

Argiak erabiltzen jakin behar da. Posiziokoak, motzak eta luzeak. Zuri ikusteko daudenak, datorren bihurgunera arte ikusteko daudenak, tarte luzeago bat begiratzen dutenak. Alderdi batzuek nahiago dute posiziokoetan gelditu, ikusiak izan baino ez. Beste batzuk haratago begiratzea eta presazkoari arreta jartzea ausartzen dira. Eta badira beste batzuk argi luzeak erabiltzen ditugunak, egin behar dugun bide luzean eta erdian edozein gertakizun saihesteko balioko dutenak.

 

Horretan dihardugu. Hori lantzen ari gara. Horretan ahalegindu gara orain dela urtebete sinatu genuen gobernagarritasun-akordioan: herrialde honek behar dituen erreformentzako oinarriak jartzean, gure eredu ekonomikoei eta sozialei buruzkoetan.

Gure ahalegina da, sozialista, bai. Alderdi honen idazkari nagusia naizenetik nire hitzaldi guztietan etorkizun-debate hau txertatu dut, ez bainago prest inondik inora egunerokotasunaren kudeaketak gure energiak kontsumitu ditzan eta aitzakia gisa balio dezan begirada ez altxatzeko.

 

Berriz diot, gure seme-alabei guk jaso genuen oinorde hobeago bat uzteko ardura handia daukagu. Horregatik, kongresuan hartu genuen lehen konpromisoa honakoa izan zen: ardura hori ez saihestea.

 

Arrazoi nagusi horregatik erabaki nuen gaur egungo gobernuaren parte ez izatea: nire kideek alderdi honen buruzagitzan jarraitzeko eman didaten konfiantza Euskadik behar duen eraldaketa berri baten lidergorako prestakuntzan erabiltzeko.

 

Erronka-kopuru baten aurrean gaude: ekonomikoak, demografikoak, sozialak, migratzaileak, kulturalak, teknologikoak. Sozialistontzako horiek guztiak gure berdintasun-proiektuarekin biziki lotuta daude. Are gehiago: gure berdintasun-proiektua lehiakortasun-proiektu bat da, bai eta kohesio sozialeko proiektua ere, estuki lotuta daudenak.

 

Joera liberal bat dago hedatuta, eta haren arabera, herrialde bateko lehiakortasunari buruz hitz egiteak ongizate soziala zalantzan jartzea ekartzen du. Errepikakorra izaten da demografia arazoak planteatzen diren bakoitzean zerbitzu publikoen iraunkortasuna zalantzan jartzea.

 

Nire alderdiaren ustetan, ongizate soziala sare publiko bat da, guk osasunean, hezkuntzan, pentsioetan edo Euskadin hain aipagarria den DSBEn eraikitzen jakin duguna. Hau da, osasunerako, hezkuntzarako, zahartzaro duin baterako edo norbait bizitzan estutasun batean erotzen denean laguntza emateko oinarrizko eskubideak bermatzen dituen guztia.

 

Adierazgarria da gehien aurreratu duten eta lehiakorrenak izan diren gizarteak eskubide horiek gehien asebetetzen dituztenak direla sare publiko batetik.

 

Europako iparraldeko herrialde zehatz batzuen ispiluan begiratzea asko gustatzen zaigu. Begira diezaiogun errealitate hori ere bai. Orain premiazkoa dena da atzean gelditu diren horien erreskate soziala. Jakina da abian dela gure gizarte-babesaren sistemari buruzko debatea. Sistema hori Espainiako aurreratuena da, eta haren bitartez lortu ahal izan da haien enpleguetatik, ongizatetik eta aukeretatik atzean gelditzen ari ziren 65.000 familia baino gehiagori bermatutako diru-sarrerak ematea.

 

Biziki harro gaude koltxoi sozial horren arkitektoak izan garelako. Halere, ez gara pozik sentitzen. Guk nahi duguna da laguntza beti behar duenari iristea, baina, batez ere, laguntzak behar dituen gero eta jende gutxiago egotea nahi dugu. Horregatik, eredu horri buruzko hausnarketa-ziklo bat ireki dugu, Eusko Jaurlaritzan adostu dugun erreformarekiko modu paraleloan doana. Ekonomian, soziologian eta giza baliabideen kudeaketan adituak diren pertsonek haien ikuspuntua ematea nahi izan dugu.

 

Ramón Rubial fundazioak antolatu du ziklo hori. Duela hilabete hasi ginen, etzi jarraituko du eta abenduan emango diogu amaiera. Ziklo horren bitartez, interesatuta daudenei gure hausnarketara alderatzea nahi dugu, baita Legebiltzarrari ondorioak helaraztea ere. Soberan gelditu dena banatzeari buruzko debatea gainditu nahi dugu, eta bete-betean eskubide-hedapenaren debatean sartu.

 

Hori izan da gure kongresuaren ostean hasi dugun lanik berehalakoena, baina ez bakarra. Lau urte hauetarako alderdi gisa izan dugun ponentzia politikoak edo egintza-markoak bide luzea du. Zuzentzen dudan batzorde betearazleak jada abian jarri ditu beste zenbait hausnarketa.

 

Europako herrialde zaharkituenetariko batean gaude. Uste dugu errealitate horri orain arte adabakiekin egin diogula aurre, borondatezko politikekin, jaiotza-tasari laguntzeko saiatu den, saiatu garen, politikekin.

 

Baina egiaztatzen ari gara ez ditugula seme-alabak izaten trukean dirua jasotzeko. Egiaztatu dugu guztiok parte hartu dugun asmo oneko politika hori ez dela ari esperotako emaitzak ematen. Berandu gabiltza erreakzionatzeari dagokionez, epe motz eta erdian planteatzen diren arazoak ez genituelako konponduko, nahiz eta orain guraso izan nahi dutenen beste erabaki batzuei laguntzeko berehalako neurriak hartu diren.

 

Zahartzea ikuspuntu guztietatik aztertu behar dugun zerbait da, politika publiko guztiak zeharkatzen baititu, eta etorkizun hurbil batean ere zeharkatuko ditu: soziosanitarioak, hezkuntzakoak, enplegua sortzekoak, prestakuntzakoak eta ekonomia digitaletik lan-merkatura sartzen direnen lan-eskubidekoak. Iraultza industrial berriak ezin baitu ekarri teknologian aurrerapauso handi bat eta eskubideetan hamarkada bateko atzerapauso bat.

 

Gogoraraziko dut hori guztia bazegoela gure agendan, Patxi López lehendakariarekin gobernatzeko ardura izan genuenean. Espainian, osasunaren arloan kroniko-estrategia bat abian jarri genuen lehenak izan ginen.

Betearazleak batzorde kontseilari bat sortu zuen, aditu independenteek osatzen zutena, eta batzorde horrek zahartzearen kontu hori aztertu zuen. Hala, diagnostiko bat egin zuten, baita errealitate horri aurre egiteko beharrezko politiken proiekzio osoa ere.

 

Krisiak gogorren jotzen zuenean, gure gobernutik politika antiziklikoak aplikatu genituen, berrikuntza eta ikerkuntza kontuetan. Politika horiek Europako buru jarri gintuzten, eta gaur egun oraindik mantendu egiten ditugu auzi horri dagozkion partidak urtero handitzeko konpromisoz. Baina orain arte egin duguna ez zaigu nahikoa iruditzen. Ez zaizkigu nahikoa iruditzen ranking-ak eta BPGaren igoerak, baldin eta berreskuratze ekonomikoa ez badoa hamarkada honetan atzean gelditzen joan direnen berreskuratzearen eskutik.

 

Behingoz emakumea berreskuratzeko, ekonomian eta gizartean dagokion lekua hartzeko. Haien desberdintasuna gure arazo askoren atzean dago, guztien arazoen atzean. Ama izanaren kasuan, soldata-etenaldietatik abiatuta, etorkizun profesionalak mugatzera arte, berdinkatzearen mugetatik pasatuz.

 

PSOEk Soldata Berdintasunerako Legea eskatu du kongresuan. Lege hori beste zenbait desberdintasun mozteko oinarria izango litzateke. Horretarako, neurriak behar dira negoziazio kolektiboaren alorrean, baina, aldi berean, gizarte agenteei eragiten diete: adiskidetzeak akordioen erdian egon behar du enpresen eta langileen ordezkarien artean, lan-berdintasunaren egitura-ardatzetako bat izango balitz bezala.

 

Laburbilduz, gizarte bateratu bat honako hauen araberakoa da: pertsonen bizi-kalitatearena, haien ongizatearena eta osasunerako, hezkuntzarako, pentsio duin baterako eta gauzak okertzen direnean babesa izateko haien eskubideak bermatzearen araberakoa. Egintzek adierazten digute aurrerapen ekonomikoa eta aurrerapen soziala egokitzeak gure historiaren une hoberenak eman dizkigula.

 

Ideia horiek inbertsio sozial handia eskatzen dute, baliabide publikoak herritarrek ematea eskatzen dute, eraginkortasun, progresibitate eta justizia sozialaren irizpideekin. Eta horrez gain, ezer baino lehen, eskatzen dute egonkortasun instituzionala eta lasaitasun soziala errazten dituen sare publiko bat, non herritar guztien beharrei arreta ematen zaien.

 

Hori guztia Euskadiren erakargarritasunaren eta potentzialtasun ekonomikoaren parte da. Hori guztia etorkizunean mantentzen jarraitu nahi dugun ongizate-mailaren parte da.

Horretarako guztirako aldarrikatzen dugu akordioa. Egiazko akordioa. Akordio zabala eta zeharkakoa. Betorik gabe, bazterketarik gabe.

 

Sozialistok prest gaude beharrezkoak diren aurrekontuei buruz guztiekin hitz egiteko, guztiekin bilguneak bilatzeko, batik bat egonkortasun hori mantentzeko eta herrialde honek behar dituen erreformetan aurrera egiteko. Alderdi Sozialista prest dago erabaki bat hartzeko akordio hori ahalbidetzeko. Beharrezkoak diren ahalegin guztiak egiteko prest gaude, behar den lekuan, betiere herritarren onurarako bada.

 

Izan ere, uste dugu ezin dugula onartu zenbait gauza alferrik galtzea. Zalantza politikoko uneak dira, guregan eraikitzen diren arrisku globalenak, inguruan sekulako soinua izatearenak. Hori guztia gertatzen denean, ezin gara arriskatu Euskadik gaur egun dituen dinamismo ekonomikoa eta indar instituzionala galtzera.

 

Euskal Sozialistok espero bezala jardungo dugu. Baina ardura berdina eskatzen diegu gainerako indarrei, EHBilduri, Podemosi eta PPri.

 

Hiruak aipatu ditut, Bildu oraindik garaiz dabilelako euskaldunen beharrei arreta emango dieten aurrekontuetan pentsatzeko, independentista katalanek dituzten beharretan pentsatu beharrean.

 

Pasa den astean, Kataluniarekin konparatzean, Borrell kidea oasi euskaldunari buruz aritu zen. Leku baketsu hori mantentzea indar guztiei dagokie eta ez bakarrik Alderdi Sozialistari.

 

Kontziente gara gobernuak numerikoki gehitzeko beharra duela. Baina, batez ere, beste zenbaitetan ere esan dudan moduan, akordio horien beharra duena herrialdea bera da, bertako herritarrak. Adostasun zabalak datorren belaunaldi osoari sistema publiko bat eta eskubideak bermatzen dituen sistema bat eskaintzeko.

 

Parlamentuko egunerokotasuna, osoko bilkuretan eta komisioetan, gobernuari eginiko mandatu-kontakizun bat da, eta mandatu horiek, hain zuzen ere, talde guztiekin itunduta daude. Publikoki beste hainbat gauzek ihes egiten duten arren, erabaki asko guztien adostasunean hartzen dira, edo batzuekin eta besteekin bereizi gabe. Hori dela eta, laguntza handi hori lortzen duten mandatu horiek haien aurrekontu-isla izan behar dute.

 

Beraz, espero dugu taldeek aurrekontu-proiektuari ekarpenak egin ahal izatea, talde horiek eskatzen dutena egin ahal izateko. Sozialistok guztiei emango diegu laguntza zalantzarik gabe.

 

Halaber, oso konbentzituta gaudenez formula hori egokiena dela, adierazi nahi dizuet Euskadiko erakunde guztietan aurrekontuak egongo direla, sozialistok hori posible egiteko ahaleginak egingo ditugulako.

 

Aurrekontuak ezinbesteko tresna dira, euskal gizarteak dituen helburuak aurrera eramateko. Eta Sozialistok gure esku dagoen guztia egingo dugu akordio zabal bat lortzeko. Uste dugulako funtsezkoa dela momentu honetan egonkortasuna mantentzea euskal politikan.

 

Egoerak eskatzen duen mailan izango gara. Eta espero dugu denok berdin jokatzea. Bildu, Podemos, Alderdi Popularrari dei egiten diet. Denon erantzukizuna baita ekonomia sustatzea, enplegua sortzea eta Euskadiko zerbitzu publikoak mantentzea.

 

Hitz egiteko garaia da. Baina gauza bat argi utzi nahi dut: aurrekontuak izango ditugula euskal erakunde guztietan. Ziur nago. Sozialistok hala izatea posible egingo baitugu.

 

Gizarte honetan eman nahi dugu laguntza hori, gizarte hura hausteko ikara erabili zutenen erruz asko sufritu delako. Jakinarazi nahi dugu ezberdinak garenoi Gernikako Estatutuak batzen gaituela. Berresteko aukera izan dugun elkarbizitza-itun handi bakarra da. Guztiaren gainetik, hori egin genuen, aspaldiko ohitura txarreko susmoak egon arren, bonba, tiro eta mehatxu berrien menpe une berriei harrera egin zieten horiek gorabehera. Gudu hori irabaztea lortu genuen beste behin.

 

Orain akordio hori berritzeko aukera berri bat daukagu, bere garaian egon nahi ez zutenak barne hartuz, bere garaian bozkatu ezin zutenak eta haien parte hartzeko eskubidea eskatzen dutenak barne hartuz. Horregatik guztiagatik, proposatu dugu hori egitea zentzu federalean erreforma konstituzional batetik abiatuta. Berme gehien ematen dizkiguna da, baita aukera eta segurtasun gehien ere. Gure proposamena ezaguna denez, bai eta ganberaren gehiengoak itxaronaldi hori ukatu duela ere, ez ditut azalpen gehiago emango. Gaur egungo markoan proposatzen dugunarekin geldituko naiz: gure elkarbizitza-ituna hobetzea hobeto bizitzeko. Horretarako, gure berariazkotasunen aitorpen bat egin behar dugu, oraindik gaur egun existitzen ez dena: gure hizkuntza, gure sentimendu-pluraltasuna, ikara erabili zutenenganako garaipen demokratikoa eta herritartasunezko komunitate politiko bat osatzeko gure nahi bateratua.

Bertatik blindatu behar ditugu giza eskubideak, jada bilduta daudenak eta transferentziarik gabe lortu ditugunak, esate baterako, etxebizitza, DSBE, gardentasuna eta parte-hartzea, inguruneak, eta abar. Argitasunez definitu behar ditugu euskaldunen eta erakundeen eskubideak eta betebeharrak, autonomikoak eta lurralde historikoetan eta udaletxetan banatzen direnak. Bestalde, egungo marko juridikoak eman digun formula ikusten saiatu behar gara, gure iritzia kontuan har dadin eragingo dizkiguten erabakiak hartzen diren lekuan, bereziki, Europan.

 

Ganberaren erregistroan zehaztuta daukagu gure posizioa ia duela bi urtetatik. Une honetan, estatutu berria egiteko taldeek partekatu ahal ditugun oinarriak definitu behar ditugu.

 

Egiaztatu dugu jarduera instituzionalera gehitu den azken alderdia herritarrentzako sozialagoa eta erabilgarriagoa den autogobernu baten tesien antzekoa dela. Elkarrekin Podemosek sozialisten planteamendu antzeko bat egiten du. Halaber, ikusi dugu haren asmoa dela sozialki aurreratuagoa den autogobernuaren aldeko apustua gure gizarteko alderdi nazionalista gehienek ez geldiaraztea.

 

Horrez gain, eskertzen dugu, orain dela gutxi arte zituzten hitzaldiak gorabehera, jada ez dituztela iraganeko itunak birrintzen. Hortaz, ulertzen dugu oinarriak solidoak direla aitortuko dutela, dagoena material-higadura bat dela autogobernuan egin dugun erabilera trinkoarengatik, eta hori dela aztertu behar duguna. Hori eskatu dugu orain arte, eta bilgune honetara heldu gara.

 

Jakina da guk ez dugula onartzen sezesioa erabakitzeko eskubidea, hau da, nazionalistek planteatzen duten erabakitzeko eskubidearen azken esanahia, nahiz eta hori mozorrotu egin nahi duten. Ez dugu legaltasuna albo batera uzten duen proposamenetan parte hartuko, ezta herritarren arteko liskarra bultzatzen dutenetan ere. Hori jada bizi izan dugu. Sufritu dugu. Ez dugu hori gehiago nahi.

 

Baina argi dago kontu hori beste batzuek eztabaidatu nahi dutela. Zentzu horretan, egokia iruditzen zaigu gure autogobernuaren eguneraketaren debate hori ateratzeko proposamena: momentu batean eta aparteko alor batean utzi, eta horri heldu interesa duten taldeek ontzat hartzen duten ekimen baten bitartez, ondoren, Gorte Nagusiei helarazteko, kontu horri bertan baino ezin baitzaio heldu.

 

Posizio horrek honaino ekarri gaitu, eta uste dugu lantzen ari garen lanak desblokeatuko lituzkeela.

Aurreratu nahi dizuet sozialistok egiaztatu dugula bateragarritasun-puntu posible asko ditugula beste talde batzuekin, gehienekin, iritzi berekoak batzuk. Kointzidentzia horiek gure autogobernua eguneratzea ahalbidetuko lukete.

 

Podemosek bere desblokeo-proposamena mantentzen jarraitzen badu, tribuna honetan honako beste konpromiso berri hau helarazten dizuet: planteamendu hori babestuko dugu. Guk ez dugu babesten erabakitzeko eskubide bat onartzea nahi duen ekimen baten edukia; izan ere, horrek ez du lekurik gure ordenamenduan. Babesten duguna da debate infinitu honetan murgiltzen diren pertsonek konpromiso hori zabaldu daitekeen leku bakarrera eramatea, hala, estatuaren debateaz kanpo, aparte, landu ahal izateko.

 

Gure autogobernuaren beharrezko indartzea desblokeatuko dugu. Nolanahi ere, batzuk uko egiten diote Konstituzioaren erreforma federalari itxaroteko gure ahaleginari. Guretzat garrantzitsua da tresna seguruago bat izatea, gure erakundeetatik herritarren eguneroko beharrei eta gure gizarteak aurre egiten dieten erronkei erantzun ahal izateko.

 

Sozialistok ez gaude erabakitzeko eskubidearen alde. Ezaguna da. Legearen aurka doalako eta gizartea bitan zatitzen duelako. Baina Podemosen proposamena aintzat hartzen dugu. Gai hori, Estatutuaren erreformaren eztabaidatik kanpo utzi. Eta gaur dugun foroa erabili gure autogobernuan sakontzeko.

 

Desadostasunak alde batera utzi behar ditugu, bat gatozen horretan aurrera egiteko; alegia, erakundeak herritarren zerbitzura ipini. Politika publikoak jendearen arazoen konponketara bideratu. Horixe da gure xedea.

 

Munduak zer erronkei egiten dien aurre eta zer erronkek eragiten diguten hitz egin dut. Horrez gain, autogobernu-bokazioarekin lurraldeak sartzeko erronkei buruz hitz egin dut, euskaldunok Espainiako eta munduko beste leku batzuekin partekatzen baititugu erronka horiek. Eta erronka horiez gain, honakoa da gure egintza bereizgarria: ETAk urratutako elkarbizitza eraikitzea.

 

Bakoitzak dituen ideiengatik erailtzen ez duen herrialde bat lortu dugu. Ondare handi bat utziko diegu gure seme-alabei. Hala eta guztiz ere, herrialde honetan ezberdin pentsatzeagatik hil egin zela oinordetzea ere geratzen zaigu.

 

Azaroaren 20ak oroitzapen asko dakarzkie José Benito Sánchezen eta  Benjamín Sanchoren familiartekoei, baita Santi Brouard eta Josu Muguruza politikarien familiei. Sánchez eta Sancho poliziak Konstituzioa onartu bezperan ETAk hil zituen, eta Brouard eta Muguruza, berriz, guztien ideiak libreki defenditzea bermatuko zuen eskubide-estatu bat martxan jarri eta urte batzuk beranduago hil zituzten.

Egutegian ia ez da gelditzen data librerik; izan ere, herrialde honetan, Euskadin eta Espainiako beste hainbat lekutan badago norbait sekula asasinatuta hil behar ez lukeen pertsona hori gogoratzen. Oroitzapen hori, biktima horiek, iraganean politika publikoen eragile izan dira, zeinak aitorpenean eta ordainean aurrerapauso bat egin duten. Eta hala izaten jarraitu behar dute.

 

Eusko Jaurlaritzan martxan jarri dugun ponentzia horretan aurrera egiteko saiatzen ari gara. Kontziente naiz lan hauek sortzen dituzten mesfidantzez. Baina sozialistok proposatu dugu zintzilik dauden kontu guztiei buruz entzungo dugun lehen ahotsa biktimena izatea.

 

Emakumeak ere pluralak dira. Hori ere ulertu beharra daukagu. Parekatzerik gabe, distantziakidetasunik gabe, sekula biktimak eta eraileak nahastu gabe. Haien alde egiten dugun gauza oro inoiz ez da nahikoa izango haiek konpentsatzeko. Baina beste edozein ekimen ezin da traiziotzat hartu, esate baterako, zigor-politikan aldaketa posible batzuk egitea.

 

Pedagogia ezinbestekoa izango da, enpatiatik haiengana iristeko, haien inplikazioa lortu ahal izateko. Eta hori da, hain zuzen, ponentziaren lan-formatuak ahalbidetu digun diskrezioan bilatu duguna.

 

Egiteke dauden kontuei buruzko beren iritzia eskatu diegu, guztiei buruz; izan ere, beren ahotsa entzunarazi egin behar da biktima egin dietenei eragiten dieten kontuei buruz hitz egiten denean. Eta gainera, egiteke dagoen zerbait behar dute: eragindako minaren aitortzea ez ezik, terrorismoaren legitimitate osoa kentzea ere bai. Guztiek asasinatuta edo mehatxatuta egoteko arrazoirik, ez politikorik ezta estatukorik ere, ez zegoela aitortzea behar dute. ETAri bere disoluzioaren iragarkia baino ez zaio geratzen, guri, aldiz, zeharkako eta iritzi bereko akordio hori lortzea.

Beste kontu bati ere egin nahi diot erreferentzia, hain zuzen, azken kongresuan ere aipatu genuena: gure erakundearen funtzioa. Aurten Euskadiko Alderdi Sozialistaren 40 urteak ari gara gogora ekartzen. Datorren urtean, 25 ospatuko ditugu Euskadiko Ezkerrarekin gehitu ginenetik. Ezkerraren etxe komun honetako bi urtemuga, gaur biharko balioko duen erantzun bat eman behar dela dakiten horiek barne hartzen dituena.

 

Gogoratu aurreko belaunaldi oso bati ziurtasunak eta segurtasuna eskaintzen jakin izan genuela, eta datorren belaunaldiari ziurtasunak eta segurtasuna eskaintzeko gure bermea dela.

Herriko etxeak eta ezkertokiak irekitzeko eta berreskuratzeko prozesuan gaude, justizia sozialaren, berdintasunaren, solidaritatearen, pluraltasunaren eta askatasunaren irrika bera dutenei gehitzen jarraitzeko balioko duen gune horren lider izateko. Printzipio horiek Espainiarekin eta Europarekin partekatzeko, beti ere errespetutik eta elkarrenganako aitortzatik. Konplexurik eta beldurrik gabe.

 

Aurrerapauso garai handienak sozialistok politika publikoak progresismoz bete ditugunean sortu dira, eta anbizio hori dutenei gehitu nahi diegu.

Amaitzera noa. Eskaintzen zaidan tarte hau aprobetxatu nahi izan dut datozen uneetarako gure apustu sozialista aurkezteko. Honekin guztiarekin azaldu nahi izan dizkizuet, nahiz eta laburki izan, etorkizuneko erronkei ekiteko darabiltzagun hausnarketak. Dena den, ez dugu begi bistatik galtzen premiazkoa dena.

 

Euskal Sozialistok konbentzituta gaude legealdi hau erabakigarria izan daitekeela. Aukera handi baten aurrean gaude aurrerapauso erabakigarri bat emateko herrialdearen modernizazioari, gure ekonomiari bizi-kalitatea hobetzeari eta giza eskubideak eta herritartasun-eskubideak sendotzeari dagokienez. Eta Ramón Rubial maisuak erakutsi zigun moduan, gai izan behar dugu orainaldia kudeatzeko  eta etorkizuna sortzeko.

Behin eta berriz errepikatuko dut indarkeriarik eta mehatxurik gabe gai izan behar garela gure helduek sable-soinuen eta bonba terroristen artean egin zituzten akordio handi horiek hedatzeko. Itunari inoiz baino balio handiagoa ematen diogu. Horiek zabalduko ditugula konjuratu nahi dugu. Eta azken hitz horiek dira hitzaldi hau markatu nahi izan duten konpromisoen laburpena.

 

Eskerrik asko.