Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusiaren hitzaldia ekitaldiaren hasieran

Egun on.

Eskerrik asko Odóni eta María Jesúsi.  Eskerrik asko ministro berriz ere Euskal Sozialistekin batera egoteagatik bidaia honetan. Eskerrik asko egiten dugun lana partekatzeagatik, lan horri esker, euskal herritarrek ahalbidetu dutelako Pedro Sánchezen Gobernutik hasi duzuen proiektuari jarraipena ematea.

Hamar hil horietan lortu duzue euskaldunek berriz sentitzea Espainiako Gobernua haiekin dagoela. Eta Gobernu horrek denon eskubideengan eta askatasunengan sinesten du, edozein lekutan bizi direla, autogobernuan sinesten du, baita herrialde pluralean ere, eta elkarbizitzaren alde jotzen du.

Eta oso argi dugu ez genituela zertan jasan behar murrizketak eta gatazka.  Bereziki argi dute PPren politikak jasan dituztenek. Dakitenez, ostiral beltzak ostiral sozialekin, itxaropenez eta etorkizunez beterikoekin, aldatzea posible zen.

 

  • Badakite euskal pentsiodunek, zeinei pentsioa eguneratu zaien. Badakite jokoan dagoela gobernu sozialistak beren diru-sarrerak bermatzea edo eskuineko gobernu batek berriz murriztea.

 

  • Milaka euskal langilek dakite. Badakite gobernu sozialistarekin gutxieneko soldatak gora egiten jarraituko duela, eskuindarrei gehiegizkoa iruditzen zaiena. Badakite gobernu sozialistarekin lan-eskubideak berreskuratuko direla eta eskuindarrekin, ordea, babesik gabe jarraituko dutela.

 

  • Badakite, halaber, euskal herritarren erdiak, emakumeek, jokoan dutena. Badakite lehian ari direla berdintasun osora aurrera egitea edo gizonen agintepean jarraitzea.

 

  • Euskal gazteek ere badakite. Badakite jokoan daudela hezkuntzarako eskubidea, lan-aukerak izateko eskubidea, ordaindu ahal duten etxebizitza bat edukitzeko eskubidea edo, bestela, atzerrira joan edo gurasoen eraginpean bizitzea.

  

  • Euskaldun guztiok dakigu.  Gobernu sozialistak irekitako bidea esploratuko dugula gure autogobernua sendotzeko, elkarrizketaren eta akordioaren bidez, edo, bestela, atzean utzi nahi genuen gatazkaren arora itzuliko garela.

Agerian geratu dira gezur denak, zeinekin etsipeneko eta gatazkako zazpi urte jantzi nahi zituzten. Eskuinek oso argi utzi dute aurrez pentsatutako plan bat zutela herritarrei eskubideak eta askatasunak kentzeko.  

Eta Gobernu sozialistak oso argi utzi du ordezko aukera bat dagoela, beharrei eta arazoei aurrez begiratu eta konponbideak bilatu zitezkeela. Konponbide horiek onartu dituzuen neurrien baitan zeuden. Eta aurrekontu handi-nahienetan zeuden ere bai, sozialenetan, eta denbora luzean aurkeztu ziren aurrerakoienetan. 

Hor zeuden. Eta atzera bota zituzten. Eskuinek eta independentistek. Bata bestearen eskutik. PP eta Bildu, Ciudadanos eta ERC alderdiek. Lotsarik gabe sozialismoari susmoak leporatu nahi dizkietenek. Lotsa galdu eta senetik ateratzen direnek. Gure hildakoen eta bizirik iraun dutenen oroimena mespretxatzen dutenek. Konstituzioaren eta legearen babeseko lezioak eman nahi dizkiguten lotsagabeek.

Gaur hemen gertu dugu Rivera, Koloneko triunbiratuetako bat. Ez dakit jakingo duzun, María Jesúes, kanpaina-hasiera honetan errelebo-lasterketa bat egin dutela Euskadin.

Casado ostiralean, atzo Abascal eta gaur Rivera. Funtsean, gauza berdina esateko: pluralitatea soberan dagoela, Estatutua soberan dagoela eta eskubide sozialak soberan daudela.

Aznarren hiru semebitxien lekukotzaren baitan dagoen mezua hori da, eta egunotan Euskaditik hedatzen ari dira, beren Korrika partikularrean.

Hirukotearen gaurko txanda hemen ondoan da, Errenterian. Riveraren txanda da gaur. Eta ongi-etorria ematen diogu. 

Erresistentzia sozialistaren sinboloetako bat ezagutu ahal du. Herri hori bere kabuz ezagutzeko aukera du. Gure Herriaren Etxea, 25 urtetan, 27 aldiz eraso zutela ezagutzeko aukera du. Eta inoiz ez genuen hura utzi.  

Bertan hil zuten Vicente Gajate gure kidea. Bertan jazarri zituzten gure zerrenden parte izaten ausartu zirenak.  Eta, halere, inoiz ez genion gure burua aurkezteari utzi, eta Udala hiru hamarkadez zuzentzea lortu genuen.

Zerrenda sozialistetan sartzeko modua ez zen dirua ordaintzea, Ciudadanosen ez bezala. Zerrenda sozialistetan sartzeko, askatasuna ordaintzen zen, denona irabazteko.

Hori da Konstituzioa defendatzea. Hori da askatasuna defendatzea. Ez da paseatzea sozialistok herri askea izatea lortu dugunean. Guri libre izatea uzten ez zigutenean bertan egotea zen.

Baina ez da hemen Errenterian, hemen Donostian Odónekin edo Euskadi osoan demokrazia babesteagatik, zeinarengatik osasun-kordoi bat jarri digun. Baizik eta Riverak Koloneko aliantza finkatu nahi duelako. Casadoren eta Abascalen helburu berdinak dituelako.

Elkarrizketaren, itunen eta gizarte-kohesioaren bideari amaiera eman nahi diotelako, hain zuzen ere, Gobernu sozialistak bere egin duena, eta datorren lau urteetarako proposatzen duguna.

Casadok, Riverak eta Abascalek helburu berdinak dituzte. Proiektu berbera dute: pluraltasunarekin amaitzea, autogobernuarekin amaitzea, eskubide sozialekin amaitzea. 

Mezu hori daramate hirurek asteburu honetan Euskadin egin duten Korrika berezian. Eskuz-eskuz pasa duten lekukoa. Inposizioarena. Bazterketarena. Eta hemen gaude Sozialistak, beti bezala, tinko eta duin, demokrazia, tolerantzia eta gizarte irekiak defendatzen.

Horixe da gure proiektua. Horixe euskal gizartearentzat dugun mezua.

Euskadin bikain ulertu dute mezu hori. Horregatik, Pedro Sánchezek Gobernuaren presidente izaten jarraitzea nahi dutela adierazi dute. Erabat esan dute eskuinen itzulera nahi ez dutela. Baina beharbada itzuliko dira. 

Horregatik, boto bat ere ezin dela galdu esan nahi dugu. Boto sozialista bat ere ez dadila etxean geratu, ez baitago nagitasunerako edo zalantzarako aukerarik.

Izan ere, eskuindarrek ez gobernatzeko modu bakarra da Pedro Sánchezek gobernatzea. Iraganera ez itzultzeko modu bakarra da etorkizunari begiratzen dioten boto sozialistak batzea. Gatazka ez itzultzeko modu bakarra da elkarrizketaren alde egiten duten boto sozialistak batzea. Minari heltzen diotenek ez batzeko modu bakarra da aniztasunaren eta elkarbizitzaren aldeko boto sozialistak batzea.

Soilik boto sozialistak egin dezake posible. Alderdi Sozialistari bozkatuz gero bakarrik izango da posible. Gerta dadila behar dugu. Euskadik behar du. Eta Euskadik posible egingo du hautagai horiekin eta, besteak beste, María Jesús Montoro ministroarekin.