Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiaren hitzaldia JSE-Egazen II. Oroimen Hegoak 2018 sarietan

Idoia Mendiaren hitzaldia Oroimen Hegoak sarien banaketan

Egunon guztioi. Eta mila esker gaur hemen izateagatik.

Ekitaldi hau berezia da eta itxaropenez beterik dago.

Berezia, askatasuna ospatzeko aukera dugulako. Itxaropena, berriz, ematen digu jakiteak gazteria sozialistek konpromisoa dutela ez ahaztearekin eta nondik gatozen eta gaur ekitaldi lasai honetan zergatik gauden gogoratzearekin, txukuntasunean eta duintasunean oinarritutako etorkizuna eraikitzeko.

Ongi etorriak Euskadira, besteak beste, gaur sarituak direnei esker posible den horretara. Euskadi askera. Duela ez hainbeste denbora, kale hauetan hil eta mehatxatzen zen, “gora Euskadi askatuta” aldarrikatuz.

Baina hori egiten zutenek zorigaitza besterik ez zuten sortu; beste bizitza batzuk suntsitu eta bereak zigortu zituzten. Eta hori egin bitartean, beste batzuek, oihurik egin gabe, eutsi egiten eta eraikitzen ari ziren. Beste batzuk, ahotsa altxa gabe, terroristek amore eman zezaten lan egiten ari ziren.

Gure harrotasunik handiena da Espainiako gobernuan presidente sozialista bat eta Euskadin lehendakari sozialista bat egonik armak isilarazi genituela, eta aukera eman genuela Euskadiren historian lehen aldiz askatasunaren bideari ekiteko. Gaur gazteriek ahalegin hori saritzen ari dira.

Atzo bertan gogora ekarri genuen Lasarteko zinegotzi eta alkate sozialistei egin genien omenaldian. Haiek ez zuten inoiz atzerapausorik eman, eta, egunero, beren etxeetan eta osoko bilkuran totalitarismoaren jazarpena jasan zuten.

Baina duintasunez eutsi zieten printzipio sozialistei, udalak zutik mantentzeko, bizilagunei zerbitzatzen jarraitzeko eta beren beharrei arreta ematen jarraitzeko, ideologia alde batera utzita.

Gaur duintasun berdinarekin goraipatu behar ditugu Kristo Erregearen zein ETAren totalitarismoei aurre egin ziotenak. Lagun proiektua aitortzen dugu, liburu-denda bat ez ezik, adimena irekitzeko proiektua zen eta, tolerantziaren eta askatasunaren aldekoa. Ignacio Latierrok eta Teresa Castellsek burututako proiektua, balio izugarriko kide batekin, José Ramón Recalde. Frankismoaren biktimak, terrorismoaren biktimak. Haiek biek aurpegia baino zerbait gehiago jarri zuten. Eta biak garaitu zituzten.

Bizirik iraun zutenek garaitu zuten bezala. Otsaila gorriz tindatuta dago egutegi sozialistan. Bereziki gogorra da guretzat. Herenegun Enrique Casasen erailketa oroitu genuen. Ostegunean Fernando Buesarena. Duela egun batzuk Joseba Pagazarena. Baina lehenago Fernando Múgicarena... Eta martxoari hasiera eman diogu Isaías Carrasco, Froilán Elespe, Juan Priede eta abar oroituz.

A zer negu gogorra, eta zer luzea den guretzako urteko hilerik laburrena. Hil horretan beste kide batzuk zerrendara gehitu ahal ziren, baina saihesteko gai izan ziren. Iñaki Dubreuil, Esther Cabezudo, Edu Madina…

Konpromiso gazte hori, bokazio politiko hori, zure lurraren aurrerapenari laguntzeko pasio hori eta bizitza bat suntsitu nahi duen baina konpromisoa, bokazioa eta pasioa garaitzen ez dituen bonba koldar hori.

Eskerrak eman nahi dizkiot espresuki Eduardo Madinari orduan lubakietan zegoen Euskadiri erakutsi zion garaiera, heldutasuna eta balio demokratikoen lezioagatik.

Bere burua definitu zuen eta esan zuen gorrotoaren aurka blindatuta zegoela. Bada, horrela ekiten diogu euskal sozialistok oraindik eraiki behar den bizikidetzari: gorrotorik gabe, baina oroitzapenarekin, mendekurik gabe baina burua garai mantenduta, ETAri amaiera eman geniola jakinez. Amorerik eman gabe.

Ezin zuela izan esaten baziguten ere. Nahi nazionalistak onartuta soilik egongo zela aukera terrorismoaren amaiera ikusteko esaten zuten. Urte asko zeramatela, babes sozial eta politiko handia zutela, beste edozein talde terroristak inoiz izandakoa baino handiagoa; ondorioz, zuzenbide-estatua deseginez bakarrik egongo zela terrorerik gabeko Euskadi.

Baina José Luisek eta Alfredok gertatzen ari zena nazionalismoek baino argitasun handiagoarekin ulertu zuten, eta nola konpondu ikusi zuten. “Bonbak edo botoak”, esan zitzaien. Eta botoak hautatu zituzten azkenean. Eta egiaztatu zuten bonbekin ez zutela ezer lortu, botoekin gehiago lor daitekeela.

Eta, onartuko ez badute ere, terrorez beteriko historiaren porrota berretsi dute. Haiek garailerik eta garaiturik ez dagoela dioten bitartean, guk baietz diogu.

Demokraziak eta ezberdinen arteko akordioek garaitu zuten. Erailketa eta ezberdin pentsatzen duenari egiten zitzaion jazarpena garaituak izan ziren.

Baina historia ez da amaitu. Sozialismoa harro-harro sentitzen da Euskadira bakea ekarri zutelako beren gobernuek. Eta sozialismoak elkarbizitza eraikitzeko erronka burutu behar du orain.

Eta elkarbizitza horren oinarria izan daiteke soilik gertatutakoaren inguruko egia. Elkarbizitza finkatuko da soilik denok onartzen dugunean erailketa batek ere ez zuela justifikaziorik izan. Hori merezi dute biktima guztiek, erresistenteek eta terroreari hitzaren bidez aurka egin zion sozietate zibilak.

Sozialistok izugarrizko lana egin dugu askatasunaren alde. Terroristei aurre egin genien. Demokrazia defendatu genuen. Eta bakea lortu genuen, gobernu sozialistak izanik Espainian eta Euskadin.

Eta orain elkarbizitza eraikitzeko erronka daukagu. Eta elkarbizitza hori, memorian oinarritu behar da. Euskal gizartean benetan gertatu zena aitortuz. Hilketak, mehatxuak, bahiketak… ez zutela inolako zentzurik onartuz.

Sozialistok prest gaude lan hori egitera. Sozialistok prest gaude memoriaren alde borrokatzera, askatasunaren alde borrokatu genuen bezala.

Inolako kalkulu elektoralik gabe. Gure kalkulu bakarra, seme-alabei utzi nahi diegun gizartea baita.

Iragana ez da erosoa. Baina hori onartzea da etorkizunerako txertorik onena. Onartzea zenbait euskal herritar antolatzen hasi zirela beste herritar batzuk hiltzeko, eskubiderik eta duintasunik gabeko etsaitzat jotzen zituztelako. Ez zituzten gizakitzat jotzen, eta beren xede politikoetarako helburu bihurtu zituzten.

Onartzea hainbat pertsona behartu zituztela erbestera joatera, eta beste milaka batzuk jazarpena, mehatxua jasan zituztela eta osotasun fisikoa eta beren familien segurtasuna arriskuan zegoela. Onartzea, erresistentzia horri esker, zein poliziaren eta epaileen lanari esker, Euskadin edozein ideia politiko defendatu daitekeela gaur egun. Egia, amnesiarik gabe.

Sozialistentzako otsaileko egun triste honetan, itxaropenari dei egin nahi diogu, konpromisoaren bitartez, oroitzapenetik abiatuta bizikidetza eraikitzeko. Inor ez dadila harro agertu iragan horretaz; izan ere, sortu, txalotu, suspertu eta defendatu zutenek lotsatuta egon beharko zuten.

Biktimek egia, justizia eta ordainak merezi dituztela aitortzeko. Egiaztatzeko politikak, hitzak, ezberdinarenganako errespetuak, gure gizartearen aniztasuna aitortzeak eta elkartzen gaituena bilatzeko grinari esker egin duela aurrera Euskadik eta horri esker eraikiko dugula etorkizuna.

Pertsonen duintasuna auzi politikoen gainetik dago. Giza eskubideek absolutu etiko bat osatzen dute, zatitu ezin dena.

Sozialistok prest gaude prozesu hori zuzentzeko eta ez dugu erabakirik hartuko hauteskundeei begira. Kalkulatu nahi dugun kontu bakarra da zer utzi gure atzetik datozenei. Ez dugu onartuko memoriarik gabeko herrialde bat oinordetzan uztea, beste behin ere justiziarik gabe arituko litzatekeen herrialde bat izango litzateke eta.

Beraz, alderdiaren parte izatearen harrotasunak gazteriari utzi dio ideiengatik inor hiltzen ez den herrialde bat. Eta, horrez gain, ezberdin pentsatzeagatik herrialde honetan jendea hil zela jakin behar dute.

Eta orain giza eskubideen urraketen aurkako txertoa jaso du herrialde honek, oinarri horrek zein berdintasunaren eta elkartasunaren printzipioek ematen baitute aukera gizarte txukuna eraikitzeko.

 

Donostian, 2018ko otsailaren 25ean