Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiaren hitzaldia Euskal Sozialistak legebiltzar-taldearen bileran

Legebiltzar-taldeak egindako bileraren lehen zati hau partekatu nahi izan dugu herritarrek Euskadiko Alderdi Sozialistaren garai berri honetan gure asmoen eta helburuen berri izateko.

Orain dela pare bat aste, prozesu luze eta produktibo bat bukatu genuen, eztabaida sorrarazi duena, bai eta barne-hausnarketa bat ere. Prozesu hori baliagarria izan zaigu egunean jartzeko eta, gure kongresuak erabaki zuenez, euskaldunek dituzten eskaeren zerbitzura jartzeko; izan ere, hori da gure izateko arrazoia. Horrez gain, herriko etxeen eta ezkertokien bitartez kontaktu hori indartzea adostu genuen ere bai: ildo zuzen bat izatea gure herrietako eta auzoetako bizilagunek han jakinarazten dutenaren eta guk hemen egiten dugunaren artean, eta alderantziz. Hori da Miguel Ángel Morales Andolamenduko idazkariaren presentziaren arrazoia.

Sozialisten artean egiten denaren kontuak eman ohi dira, gaur egungo gizartean hori egitea ezinbestekoa baita, eta, aldi berean, gure lana aztertzeko eta indartu beharreko puntuak antzemateko modu egokiena ere bai.

Eta lan nabarmena egin dugu. Talde guztiekin akordioak lortu ditugu. Salbuespenik eta betorik gabe. Hauxe da legealdi hasieran finkatu genuen helburua, baita hurrengo urteetan ibili nahi dugun bidea ere.

Euskal sozialistok uko egiten diogu herritarrak albo batera uzteari, beste leku batzuetan gertatzen den modura. Ez dugu onartzen lan bila dauden gazteek aukerarik ez izatea, eta horiek guztiak ezin ditugu alde batear utzi:bizitza osoan lanaren mende izatearen beldur diren langabetuak, eskubideak osotasunez eta berdintasunez garatzeko haien gizarte-esparrua eta esparru ekonomikoa eskatzen duten emakumeak, arreta eskatzen duten helduak eta iraultza teknologikoarekin bat egin nahi duten langileak.

Behar horietan ardazteko konpromisoa hartu genuen. Gaur egun, ziurta dezakegu erabakiak baldintzatzen ditugula gure eskura dagoen guztia kontuan hartuta. Erabaki horiek, hain zuzen, gure zerbitzu publikoei eragingo diete, enplegu publikoa bermatzea eta lan-iruzurraren kontra borrokatzea lortuko dute, baita kalitatezko enplegu berriak sortuko dituzten ekimen ekonomiko berriak eta hori posible egiteko nahikoa baliabide izatea ahalbidetzea ere, gehiago duenari gehiago ordainaraziz eta guztiek ordainduz. Gobernu honetan egingo genuela esan genuen hori egiten ari gara.

Legealdi honetan egiteko berriak ditugu mahai gainean. Urteko azken hiruhileko honetarako, Jaurlaritzak edo babesten ditugun taldeek sustatutako zazpi lege ditugu zain. Aste bi barru ere aurrekontuen proiektua helduko da. Gainera, DSBEren erreforma aurreratzea gure nahia izan da, babes hori ez duten familia asko baitago, eta, ondorioz, horien egoera ahalik eta azkarren desblokeatu behar dugu.

Proiektu eta lege berriak etorriko dira atzetik, eta horiek adostasun handiak beharko dute. Halaber, irrati-telebistako zerbitzu publikoaren erreforma-proposamenak bideratuko ditugu, guztiona dela senti dezagun, sektakeria behingoz alboratzeko eta haren efizientzia hobetuz finantzaketa bermatu ahal izateko.

Hori dela eta, sozialistok seinalatu dugun bidea mantentzeko konpromisoari sendo eutsi nahi diogu: talde guztien ekarpenak kontuan hartu nahi ditugu hobekuntzak lortu ahal izateko. Era berean, proposamenik baztertuta ez geratzeko erabaki sendoa hartu nahi dugu, beste behin, aberriak herritarrez ahaztu direlako.

Baina kezkatzen gaitu lan hori guztia bertan behera uzteko arriskuak. Kezkatzen gaitu orain arte ireki ditugun ate guztiak ixteko saiakerak. Kezkatzen gaitu euskal herritarren benetako arazoak albo batean uzteak, beste lekuetan konpondu ezin izan dituzten proiektuak aurrera ateratzeko.

Larria da Katalunian gertatzen ari dena. Bai. Elkarbizitza zapuzten ari delako. Gobernuek beren erantzukizunei uko egin dietelako. Politika alde batera utzi dutelako, beren interes eta kalkulu elektoralak lehenesteko.

Eta onartezina da. Katalunian arazo politiko bat daukagu. Eta soilik politikaren bitartez konpondu ahal izango dugu.

Badirudi, behingoz, akordio bat lortzeko aukera ireki dela. Eta ezin dugu alferrik galdu. Sozialistok luze daramagu paktuaren aldeko aldarria egiten. Eta ez dugu etsiko. Pluraltasuna, elkarbizitza eta legalitatea defendatu ditugu Katalunian (baita Euskadin ere). Eta hauxe da aurrerantzean mantenduko dugun jarrera.

Gobernu batek arau guztiak, salbuespenik gabe, hausten baditu, sozialistok ez dugu axolagabetasunez jokatzen, arau horiek herritarrei segurtasuna eta ziurtasuna ematen baitiete. Ez dugu axolagabetasunez jokatzen gobernu batek arazoak usteltzen uzten dituenean, horrek, azken buruan, demokrazia, askatasuna, aniztasuna eta bizikidetza usteltzea ekartzen baitu.

Baina, zerikusirik izan gabe eta axola zaigularik, sozialistok uko egiten diogu Ganbera hau esteladapean estalduta geratzeari. Uko egiten diogu demokraziaren orri ilunenak tindatu zituzten desadostasunak gainditzen jakin izan dugulako. Hautsi ziren zubiak berreraikitzen jakin dugu hemen. Ezberdinen arteko elkarrizketa eta adostasuna lortu ditugu egokiena den aukeratzat, herrialde hau elkarrekin eraikitzen joateko. Horrez gain, geldirik dauden kontuak desblokeatuko dituzten instituzio-harremanak berreskuratzen ari ginen.

Gobernua bost urtez haren gehiengo osoaz baliatu da axolagabetasunez, eta gu hortaz kexatzen gara. Asko kostatu zitzaigun Rajoyk erabili zituen aitzakia guztiak desegitea, hain zuzen, gure autogobernuaren garapena blokeatzeko erabili zituenak. Hori dela eta, egiteke zeuden transferentziak amaitzeko agenda bat edukitzeko konpromisoa hartu genuen, bideratuta zegoena, eta inork hura gelditzea utziko ez duguna. Ez dugu inoren aldetik aitzakia gehiagorik nahi, legea ez betetzeari dagokionez.

Horregatik, Estatutua bere osotasunean betetzea eskatzen dugu, baita Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean aurreikusitako elkarrizketak bazterrean ez geratzea ere, alderdien ezbeharrengatik. Sozialistok Estatutua eta Konstituzioa betetzea eskatzen dugu, haren aldaketei kalterik eragin gabe.

Bihar, autogobernuari buruzko hitzaldiak ibilbide-orria finkatu beharra du. Haren bitartez, aipatu ditudan kontu guztiei heltzeko aukera ematen diguten baliabide guztiak hobetu nahi ditugu. Sozialistok badakigu Katalunian gertatzen ari dena hemen gertatzerik ez dugula nahi.

Baina, horrez gain, gure Konstituzioa berrikusteari eta Espainiako erkidego ezberdinen arteko bizikidetza-itunari buruzko hizketaldi sakon bati hasiera emateko aukera sumatu daiteke. Uste dugu Legebiltzar honek ezin duela aukera hori alde batera utzi. Deigarria litzateke aldi oro Kataluniari buruz hitz egiten ari den Ganbera batek, betiere irtenbiderik eman gabe, gure autogobernua indartsuagoa egiteko aukera galtzea (blindatutako eskumenekin eta bermatutako giza eskubideekin, Europan presentzia handiagoarekin...).

Hori izan zen orain dela 21 hilabete idatziz proposatu genuena, eta erregistratuta dagoena. Sozialistok ez daukagu herrialdearentzako ideia bat egunero. Herrialdearentzako ideia hori daukagu hurrengo hamarkadetan aniztasuna eta bizikidetza bermatzeko.

Ekainean hitzladian bertan aipatu nuen. Politika orokorreko osoko bilkuran berretsi nuen, eta, bihartik aurrera ditugun egitekoak kontuan hartuta, berriz planteatzen dut: aurretiazko erreforma konstituzionalak (mugatutako epeekin) gure eskumenak, ditugunak eta edukiko ditugunak, etengabeko bitartekoen eraginpean egoteari uztea lortu behar du. Bestalde, erreforma horrek segurtasun juridikoko, solidaritateko eta leialtasuneko arau argiak zehaztu behar ditu ere bai.

Sozialistok proposatuko dugu legealdi honetan eta aurrekoan egindako lan guztiak helaraztea Diputatuen Kongresuan dagoen Elkarrizketa Batzordeari, baita agerraldietan egin diren txosten eta transkripzio guztiak ere. Agintari garrantzitsuei entzun baitiegu Konstituzioak eta haren erreformak eskaintzen dituen mugei eta aukerei buruz hitz egiten, autogobernu handiago baterako eskaerei, berezitasunei eta giza eskubideei buruz ere bai. Eusko Jaurlaritzak ekarpena egin behar dio ezinbesteko eztabaida horri Espainian.

Hori bai, Ganbera honen gehiengoak itxaron nahi ez badu, guztiok hasieratik onartu beharko ditugu darabilzkigun muga legalak. Blinda ditzagun giza eskubideak eta atera dezagun politika auzitegietatik, betiere legezkotasuna gaindikatu gabe. Izan ere, hori egitean hobetzeko aukera blokeatuko genuke, eta, horrez gain, euskaldunei etengabeko melankoliara eramango genieke eta konponezinak suertatzen diren arazoak sortzeari uztea eragingo genieke.

Era berean, ez gaude prest bizikidetasunerako tren hori galtzeko. Hiru egun barru, sei urte igaroko dira Euskadin askatasuna arnastu zenetik lehen aldiz. Sei urte horietan inork ez du erailda izateko mehatxurik sentitu pentsatzeko zuen moduagatik. Sei urte horietan gizarteak onura nagusitzat jo du bizikidetasun-nahia. Sei urte horietan, nahiz eta ETA talde terroristak ez duen bere behin-betiko desegitea adierazi, pertsonen bizitzan eragina izateko gaitasuna galdu du. Sozialistok harro gaude Espainiako Gobernutik eta Eusko Jaurlaritzatik bakea oinordetzan hartu dugulako. Eta sozialistok harro sentitu nahi dugu bizikidetza jarraitzen digutenei elkarbizitza uzteaz.

Horrenbestez, honako hau da gure helburua: arazoak usteltzen ez uztea eta legezkotasuna ez gaindikatzea. Hortik aurrera, legeetan eta planetan zerbait gehitu nahi duten guztiei laguntza emateko nahia adierazten dugu, baita aurrekontuetan parte hartu nahi dutenei (horietarako baliabide gehiago edukiko ditugu) edo Euskadi modernizatzeko eta XXI. mendean kokatzeko aukera galdu ezin denaren ustea dutenei ere.

Horregatik, legebiltzar-talde honek alderdiaren zortzigarren kongresuan jasotako mandatua jarraituko du: nagusiki baliagarriak izatea, ezkerretik herrialde honetako politikak markatzen joatea agenda sozial garbi batekin, eta gure saio guztietan kontuan izanik, edozein nortasun nazionalaren gainetik, Euskadi gehien batzen duen sentimendua dela ezberdina dena aitortuz aurrera egiten duen herrialde bat izatearena, harekin itunak eginez eta haren zerbitzu publikoez, lortutako eskubideez eta solidaritateaz harro egonda.

Sozialistok ez gara nahasiko beste kontu batzuekin. Euskadik ezin ditu oharkabeak onartu. Eztabaidarik saihestu gabe eta gure inguruaren berri izanik, eskura daukagun aukera hori aprobetxatu behar dugulakoan gaude. Eta zalantzarik gabe, guk aukera hori aprobetxatuko dugu.