Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiaren hitzaldia Barakaldoko alkaterako Alfredo Retortilloren hautagaitzaren aurkezpenean

Idoia Mendiaren, PSE-EEren idazkari nagusiaren, hitzaldia Alfredo Retortilloren aurkezpen-ekitaldian, Pedro Sánchez presidentearekin

 

Eguerdi on. Egun on Pedro Sánchez gure presidentearekin ekitaldi sozialista hau partekatzera etorri zareten guztioi. Ongi etorri berriz ere, presidente. Gogo handiak genituen presidente gisa zu hartzeko eta eskerrak emateko herrialde honen agenda aldatzeagatik, milioi erdi euskal pentsiodunek beren diru-sarrerak hobetu ditzaten, milaka euskaldunek etekin atera diezaioten LGSri, aske izan nahi dugun emakumeen alde egiteagatik... Batzuek zarata handia egin nahi badute ere, hemen zure ausardia eskertzen dugu.

 

Esaten ari nintzenez, ekitaldi sozialista batean gaude, bai. Baina, batez ere, lur honenganako konpromiso sozialista berritzeko ekitaldi batean gaude. Euskadirekin, Bizkaiarekin, Ezkerraldearekin. Barakaldorekin. Dugun onena berriz emango baitugu Alfredo Retortillorekin. Erreferente handia da, gaur egun hain beharrezkoak diren horietakoa, pisatzen duten lurraldea ondo ezagutzen duten horietakoa, kudeatu eta akordioak egiten dakiten horietakoa, eta horiek burutzeko ausartzen direnetakoa. Horrelakoa da Alfredo. Eta ondorengo hau egin du. Bere erosotasun-tokia utzi du, menderatzen zuen unibertsitate-tribuna, ospe akademikoa ematen zion tokia. Telebistetan eta irratietan beste batzuentzako errealitatea interpretatzeari utzi dio. Inkestak ulertzen laguntzen zuen, gure gizartean gertatzen ari zena, aldaketak, jendearen premiak. Analisia utzi du ekintzei heltzeko, erosotasuna utzi du zerbitzu publikoari ekiteko. Euskadirentzat lehenik eta Barakaldorentzat orain.

 

Eta ausartu da. Ausartu egin zen duela bi urte baino apur bat gehiago eskatu nionean bere ezagutza eta bokazio publiko osoa erabiltzeko Eusko Jaurlaritzan, ezberdinen arteko itunentzako ateak eta leihoak berriz irekitzeko ideia horri jarraitzeko. Sailburu moduan ausartu egin da merkatariei kontsumitzaileen ohitura berrietara egokitzen laguntzera. Turismo-politika eraldatzera ausartu da. Bisitariak zenbatzea ez da nahikoa izan harentzat. Turismoa industria indartsua bihurtu du, gero eta aberastasun gehiago, kalitatezko enplegu gehiago eta datozenen eta bertan bizi garenon arteko elkarbizitza hobea ekartzen ari dena. Harentzako ez da nahikoa izan kanpotik gure paisaia aberatsak ikustera etortzea, eta langileek ekarritako aberastasuna gehitu du, industria-turismoa. Baina Alfredo bere hiriari begira jarraitzen zuen, Barakaldori. Eta munduko turismoaren mapan kokatu du.

 

Sozialistok Ezkerraldearengan eta industria-eskualde guztiengan sinesten baitugu. Ondo ezagutzen dugu gure langileen gaitasuna, bizi dituzten zailtasunak eta ekin beharreko erronkak. Eta, aurrez egin dugunez, badakigu eskualde horren alde nola jo, baita industria osagarriaren eta bertako ekonomiarentzako ordezko aukeren alde ere, gizarte-kohesioan sakontzeko.  Eta Alfredo horrekin ere bai ausartu nahi da. Horregatik onartu du Batzorde Betearazletik egin diogun proposamena: Barakaldoko alkatetza sozialista berreskuratzea. Hiri hori berriz sortu zen duela zenbait urte zuzendaritza sozialistapean. Eta eraldaketa berrien trena galdu nahi ez badu, Alfredo Retortillo behar du alkate. Hiri honek merezi duen tokia hartuko badu, Alfredo Retortillo alkatearen eskutik izango da.

 

Alkate berri bat Barakaldo berri baterako. Hiri hobeago bat eraikitzeko. Segurua. Modernoagoa. Historikoki, Barakaldoko gauzarik onenak Sozialisten eskutik etorri dira. Aurrerapen guztiak. Eskubide guztiak. Eta orain, etorkizunaren bidea hartzeko, alkate sozialista bat behar dugu berriro. Retortillo alkatea behar dugu. Eta lortuko dugu!

 

Eta zeregin horri ekingo diogu honaino nola iritsi garen ahaztu gabe. Honaino iritsi gara batzuk gure bizitza propioarekin defendatzen dugulako aniztasuna preziatua. Balio hori ondo ezagutzen dugu Euskadin osoan, Bizkaian eta Barakaldon. Hiri hori buruzagitza sozialista argiarekin eraiki dugulako, baina milaka euskaldunen eskuekin, jaio ziren tokian jaio zirela, pentsatzen zuten moduan pentsatzen zutela. Eta aniztasuna hori eta proiektu partekatu baterako ezberdinak batzeko gogo eta nahi horiek babestu nahi ditugu. Hainbeste kostatu zaigun aniztasun hori balio handia da, aberastasun ikaragarria, eta ez gaude prest inork arriskuan jartzeko.

 

Batzuek ez dute gogoratu nahi, baina sozialistak ez gara inoiz nekatuko. Euskadin ezberdin pentsatzeagatik hil zuten, Euskadin denon askatasuna arriskuan egon zen, nazionalistena eta ez-nazionalistena, ETAk aniztasun hori desegin nahi zuelako.

 

Ondo dakigu. Bereziki gogoratzen dugu otsail honetan, urteko hil laburrenean, gure oroimenaren bizienean. Otsailean gogora ekartzen ditugu Enrique Casas, Fernando Múgica, Fernando Buesa eta Joseba Pagaza. Ez dezagun ahaztu otsailean Iñaki Dubrieill, Edu Madina eta Esther Cabezudo hiltzeko saiakera egin zutela. Ezin ditugu ahaztu hil zizkiguten pertsonak, ez eta eutsi egin zutenak ere.

Ez ditugu ahaztuko beren herriengatik bizitzako onena eman zuten zinegotziak, jazarpena jasan arren, ideiak eta proiektuak proposatzera joaten zirelako beti osoko bilkuretara. Adibidez, Arrasaten Paco kidearekin egin zuten moduan, otsail honetan ere utzi digunarekin. Ez ditugu ahaztuko beren bizilagunen mespretxua baino indartsuagoak izan zirenak, isolamendua baino indartsuagoak izan zirenak, dena eman zutenak, Euskadiko bazter bakoitzean, hemen denok aukera izan genezan nahi moduan pentsatzeko eta sentitzeko, gure bizitza arriskuan jarri gabe. Horretarako aurpegia eman dugu sozialistok. Horregatik jarraitzen dugu zereginean erne eta tinko.

 

Hori guztia gorabehera, batzuk traidore deitu ziguten. Izan ere, presidente, hori gertatu zen. Hauteskunde batzuen bisperan geratu zen, Isaías Carrascoren erailketa baino lehen. Sozialistok ETak hiltzeari utzi behar ziola eta hori eginda ere Zuzenbide Estatuaren lagapenik egingo ez zela ozen eta argi edonon esatea erabaki genuelako gertatu zen.

 

Traidore deitu ziguten. Traidore deitu ziguten, eta ETA amaitzea lortu genuen Zuzenbide Estatua hautsi gabe. Traidore deitu ziguten, garaitu genuen, eta inoiz ez ziguten barkamenik eskatu. Gaur traizioa leporatzen dizuten berdinak dira, soilik elkarrizketaren eta legearen alde jotzen duzulako arazo politikoak konpontzeko.  Eta Kataluniaren eta Espainiako beste tokien arteko elkarbizitza berregitearen alde egiten duzulako. Usteltzen utzi zutena konpontzearen alde jotzen duzulako. Euskal sozialismoaren laguntza duzu. Aniztasuna gordetzen jakin dugunon laguntza duzu.

 

Eta horregatik ez dugu aniztasuna hauteskundeetarako apeu huts gisa aipatzen. Botoak eskuratze aniztasun hori deitzeak, nazionalistek egiten duten moduan, ez du ezertarako balio baldin eta proposatzen duten etorkizun-proiektuak beren aldekoa baino ez bada. Ez. Gure etorkizun-proiektua betikoa da: Denon askatasuna bermatzea ezberdinon artean gai izan gaitezen proiektu erkide bat eta gizon zein emakume aske eta berdinez osatutako bizikidetza osoa eraikitzeko.

 

Izan ere, ezberdina dena aitortuz bakarrik egongo da aukera nahiak batzeko. Denontzako eskubideak bermatuz bakarrik handitu daiteke gizartearen kohesioa. Bizikidetzatik eta egonkortasunetik soilik batu daiteke herrialdearen aberastasuna.

 

Horixe izan zen sozialismoaren apustua Gobernuen parte izatea erabaki genuenean. Udal- eta foru-gobernuen zein Eusko Jaurlaritzaren parte. Azken bi urteetan, besteak beste, Alfredok osatzen duen Gobernuan gaudenetik, 40.000 euskaldun gehiagok Gizarte Segurantzan kotizatzea lortu dugu, milaka langilek eskubideak berreskuratu dituzte lan-iruzurraren aurka borrokatzeagatik, 10.000 familia gutxiago dira DSBEren mendeko, eskualde ahulentzako plan bat abian jarri da, adibidez, Ezkerraldearentzat, Biogurutzeta, ikerkuntzako erreferentea, abian jarri da hementxe bertan, auzoak osorik birgaitzeko planak garatu dira eta baliabide gehiago eman dizkigun erreforma fiskal aurrerakoiagoa egin da.

 

Ez, batzuk ezin dute ezkerreko leziorik inori eman. Ezin dute leziorik eman asko harrotu baina orain, diru-bilketako datuak ezagutzen ditugunean, isilik geratzen direnek, eta beren titular azti eta faltsu lotsagarriak ezkutatzen dituztenek. Ezin dute leziorik eman aste hauetan zehar egoera txarrenean dauden familien diru-sarrerekin edo funtzionarioen soldatekin jolastu dutenek. Guk ez dugu leziorik ematen. Egitateak baizik.

 

Eta egitateak dira euskal sozialismoari esker Gobernuaren agendaren ardatza enplegua sortzea izatea. Horregatik, langabezia-tasa % 10 baino txikiagoa da jadanik. Egitateak dira Gobernu honek ez duela erabikirik hartzen, egonkortasunik eza eragin eta baztertzailea denik. Egitateak dira herrialdearekin erantzule den ezkerra dagoela, hain beharrezkoa zaigun baretasuna ekartzen ari dena, herritarrentzako onurak dakarrena, eta gurea bezain lur anitzak behar duen pluralitatea bermatzen duen gobernua, denon aldekoa, eragin duena.

 

Hori da Euskadiko bazter guztietan dugun konpromisoa, udal bakoitzetik, Aldundi bakoitzetik eta Eusko Jaurlaritzatik. Herritar bakoitzaren onurarako eskumen bakoitzari etekin ateratzeko konpromisoa. Horrela ulertzen dugu autogobernua. Betetzen duguna eta garatzen jarraituko duguna. Eta eskerrak eman nahi dizkizut, Pedro, euskal sozialista denon izenean, eta herrialde honetako jende anitzenean ere bai, presidente zaren heinean aurreko bisitetan aurreratutakoa berretsi duzulako. Autonomiengan sinesten duzula berresteagatik, gure Estatutuarengan sinesten duzulako, gure artean eta Espainiako gainerakoakin elkarbizitzeko euskaldunok duela ia 40 urte egin genuen akordio handi horretan. Euskaditik planteatu genuena entzun eta hari arreta emateagatik eta, Estatutua osatze aldera, elkarrizketarako eta elkar-ulermenerako bide bat bilatzeagatik.

 

Bide horren alde egin genuen xehetasunik gabe: ezberdina denarekin elkarrizketatzea, leialtasunez eta legeari helduta, denontzako, nazionalistentzako zein ez-nazionalistentzako, tokia duen autogobernua hobetzeko, Espainiako aniztasuna eta erkidego bakoitzaren barnekoa aitortzen duen autogobernua, Euskadin dugun aniztasun handia ere bai, itundutako arauak errespetatzen duen autogobernua eta herritarrentzako gauza erabilgarriak egiten dituena. Horixe egiten dugu sozialistok mahaiaren bi aldeetan, Espainiako Gobernuan eta Eusko Jaurlaritzan, jesartzen garenean. Eta hori gertatu denean, orain bezala, joan zaigu hoberen, gure autonomia garai horietan garatu da gehien, eta garai horietan egin ditugu aliantzak, zeinei esker, Ezkerraldea, Bizkaia eta Euskadi eraldatu ditugun.

 

Sozialistak Gobernuetan gaudenean, gizartea aurrera doa. Euskadi aurrera doa. Sozialistak Gobernuetan gaudenean, enplegu politikak sustatzen dira, zerbitzu publikoak indartzen dira, berdintasuna defendatzen da. Horixe da gure eskaintza. Horixe da Ezkerraldeak behar duen politika.

 

Eskerrik asko, presidente, lehen aldiz urte askotan gure Espainiako Gobernuaren laguntza jaso dugulako. Lehen aldiz azken bi hamarkadetan baino gehiagoan gobernu bien parte gara, eta euskaldunen bizitzak hobetzen dituzten erabakiak hartzen ari gara. Eta horregatik da hain garrantzitsua abian jarri dugun proiektu hau sendotzea. Eta, horretarako, Alfredo behar dugu Barakaldon, eta Mikel Portugaleten. Bai eta Teresa, Cristina eta Denis ere Aldundietan. Eta lortuko dugu. Lortuko dugu ezker arduratsu eta eraldatzailea espero zuten guztien eskutik, Euskadiko aurrerakoi guztien eskutik. Horixe da gure erronka. Pedro Sánchez gure presidentearen erronka. Eskerrik asko.

 

 

 

Barakaldo, 2019ko otsailaren 9a