Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiaren hitzaldia “Caminos de libertad - Askatasun bideak 1997-2017” erakusketaren Donostiako inaugurazioan

Egun on. Egun on. Hona bidean nintzela, gogora etorri zait Gipuzkoako militanteekin euskal sozialismoaren azken lau hamarkada hauetako harrotasuna partekatu nuen azken eguna. Apirilean Kursaalean izan genuen bilera horretaz gogoratzen ari nintzen, Igeldoko topaketa handia oroitu zuena. Zorroztasunik, gaurkotasunik eta konpromisorik galdu ez duen lemaz gogoratzen ari nintzen: “Sozialismoa askatasuna da”. Bai eta, alderdiak inprimatu zituen lehenengo txartel horiek jaso zituztenekin dugun zor handi eta ordainezin horretaz ere. Horien bidez, nola sentitzen ziren esan zioten munduari: Euskadiko sozialistak.

 

Gaur omentzen dugun lehen militantzia horretaz. Eta haren parte dira ez daudenak. Emozio hori partekatu ezin dutenak, baina gure gogoan daudenak. Hala nola Germán González eta Isaías Carrasco, Enrique Casas, Fernando Múgica, Juan Mari Jáuregui, Joseba Pagazaurtundua, Froilán Elespe, Juan Priede... Baita Ernest Lluch ere. Hemen garen guztiontzako sozialista gipuzkoarra zen, eta duela 17 urte hil zuten jadanik. Denborak aurrera egingo du, baina oraindik berri sentitzen ditugu Konstituzioaren plazan esan zituen hitz horiek, erradikalen jazarpenaren erdian, ahotsa altxatu, eta honako hau esan zuen uneko hitzak: “A zer nolako poztasuna plaza honetara iritsi eta ikustea lehen hiltzen zutenek orain oihu egin eta hiltzen ez dutela. Ez dakite bake-garaia eta demokrazia iritsi direla herrialde honetara, ez dira enteratzen”.

 

Hori neukan buruan hona etorri bitartean, hilko ez gaituzteneko poztasun horretan, hainbeste ahok demokrazia eta askatasuna aipatzen duten une honetan. Baina bozeramaile horiek ez dakite, ez dute ideiarik, komunikabideak zarataz betetzen jarraitzeko zenbat lan egin behar izan den. Besteen borroka, gurea, mespretxatzen duten hainbeste aho, haiek nahi dutena esateko.


Emadazue baimena hitzaldi honi hasiera hemen emateko. Izan ere, ekitaldi hau belaunaldi baten omenaldia da, aitorpena. Hain zuzen ere, Francori eta ETAri aurre egin ziotenen lekukotza hartu zuen belaunaldiarena. Horregatik, ez dut aukera galdu nahi libertario-ikasle horiek salatzeko. Beren biktimismoa askatasunaren izenean borrokatu zutenentzako laidoa dela esateko. Gogoratzeko, gaur bizitza normala egin dezaketela gure herrian. Beren nahi independentista adierazi ahal dutela nahi badute, aukera dutela mespretxatzen dituzten erakundeak gobernatzeko.

 

Demokrazia hain da handia gure herrialdean, non haren akats eta zuzentzeko guztiekin ere, aukera eman duen batzuek haren etekina ateratzeko hura leku txarrean uzteko. Bada: sozialismoa izan da haiek ere gozatzen duten askatasunaren arkitektoa. Zuek izan zarete. Sozialismoa aterpe segurua da berdintasuna, elkarrizketa, aniztasuna eta elkartasuna eskatzen jarraitzen dutenentzat.

 

Horregatik, ibilitako askatasunaren bideak estimulu bat besterik ez direla diogu, oraindik ibili beharreko bidexketan aurrera egiteko. Gipuzkoako eta Euskadiko txoko guztietan. Gure lagun katalanekin izango gara bide horietan. Ahalegin handia egingo dugu bide horietan, Espainia berriz izan dadin elkartasun-proiektu partekatu bat. Bertan jarraitu nahi dugu eta.

 

Beste batzuek temati jarraitzen dute esanez proiektu hori ez dela existitzen. Ezkertiarrak direla diote, baina, berriek bezala, beren denbora independentziari eskaintzen diote. Ez dute beste hizkuntzarik ezagutzen, ez eta beste lehentasunik ere. Denbora asko daramate gure osoko bilkurak kutsatzen Legebiltzarrean, Batzarretan eta udaletan independentismoarenganako atsegia erakutsiz, ustezko eskubideak aitortuz; baita ustezko independentziak eta beren imajinazioan bakarrik existitzen diren errepublikak ere.

 

Ezertarako balio ez duten garaipenak biltzen dituzte. Ez diete katalanei balio, ez eta euskaldunoi ere. Bakarrik balio die Europa osoko ultraeskuin xenofoboari, eta ez dira konturatzen. Eskuin horrek bere estremismoa elikatzen jarraitzen du independentismo erradikalaren argudioekin.

 

Hori ez da ezkerra. Gure bandera, aurrerakoiak batzen gaituena, edozein herrialdetan identifikatzen gaituena, berdintasunaren bandera da. Nazionalismoak, eskuinekoak edo ezkerrekoak, batzen dituen bandera da bazterketarena.

 

Ez gaitezen nahastu. Sozialistok irmoki aurrera egingo dugu ezberdinon arteko akordioak finkatzeko, indartzeko eta hedatzeko. Horiek herritarren eguneroko bizitzari eragiten dioten erabakietara zabaltzeko. Gai garen tokiraino eramateko, dela aurrekontuetan, dela autogobernuan, metodo batekin: aniztasuna, elkarrizketa, akordioa eta legeria aitortzea. Bide ziurra. Eskubide eta askatasun gehiago lortzeko bidea.

 

Sozialistok akordioaren aldeko deia berretsi nahi dugu gaur. Denekin paktatzea saiatuko gara. Betorik gabe. Konplexurik gabe. Baina ez dugu Euskadi etsipenera eramango.

Euskal independentistek badute zer ikasteko Kataluniatik: ezinezkoa dena, ezin dela hitzeman.

 

Eta Sozialistok ez gara nazionalisten tranpan jausiko. Akordioaren bidea jarraituko dugu. Euskal gizartea plurala delako, eta ezberdinen artean eraiki behar dugulako.

 

Ibilbide luzeaz aritu naiz, bertan topatu ditugun zailtasunez, aldapez eta zenbait unetan sentitutako nekeaz. Baina gero eta gutxiago nekatzen gara. Izan ere, begirada altxatzean ikusi dugun herrialdean herritarrek dakite anbulatorio bat dutela txarto sentitzen direnerako, beren iritziak alde batera utzita. Halaber, ikastetxe bat dute beren seme-alabek ikas dezaten, eta gauzak txarto doazenean lasai daude diru-sarrera bat bermatuta dutelako. Garai berrietara egokitzeko saiakera egiten ari den industria dute, eta bizi diren herrialdean ez dituzte gizon-emakumeak mehatxatzen beren pentsatzeko eragatik. Hori ikustean, argi dugu guk eraiki dugula. Beste batzuekin, baina gure lanik gabe ez litzateke lortuko. Eta pentsatzen dugu asko dugula egiteko.

 

Beraz, oinarri hartu dugu berriz ere. Ahulezia-uneak gainditu ditugu, gure burua berriz sortzeko. Herrialdeari itxaropena eskaintzeko, egonezin honen erdian. Beste batzuek inposizioa eskaintzen duten bitartean, aniztasuna eskaintzeko. Elkarrizketa eskaintzeko hainbeste zarata eta hainbeste txioren erdian. Animo osoz bilatzeko akordioa, besteek frustrazioa planteatzen duten bitartean.

 

Hori da askatasunaren bideetan aurrera egitea. Hori da hartu behar dugun lekukotza, ez baitugu ahazten gure aurrekoei zor dizkiegun eskerrak.

 

Duela egun batzuk Enekok eta Rodolfok Los Resistentes izeneko liburua aurkeztu zuten. Irakurtzeko gomendatzen dizuet. Sozialisten kontakizuna da, zuena, zuen bizitza, sigla horien bidez Euskadin politika egitea zer izan den kontatzen duena. Izan ere, lan politikoa hain erraz mespretxatzen denean, burua altxatu eta nork bere aldarrikapenak egin behar ditu.

 

Eta Euskadin egiteke ditugun gauza ugarien artean, aldarrikatu behar da politikaren munduan onenak izan direla askatasuna ahalbidetu duten kargu publikoena. Langileek, merkatariek, irakasleek, abokatuek, medikuek, lorazainek, itsasgizonek, gizarte-aktibistek, nekazariek aurrerapausoa eman eta zuen izena zerrendan jarri zenuten. Herritar guztiek hautatzeko aske izan zitezen egin zenuten, eta horren truke zuen askatasun pertsonala eman zenuten, zuen bizitza pribatua. Soldatarik gabe, konpromiso politikoarekin, printzipioekin eta etikarekin aritzen diren pertsonek beren kontzientzian sentitzen duten pribilegioarekin baino ez.

Eta horrela jarraitzen dugu txokorik urrunetaraino, ukabila eta arrosaren boto-txartela hautetsontzian utzi nahi duenaren nahia betetzeko. Deialdi guztietan gaude. Beti. Konstituzioaren erreferendumean oinarriturik, gu izan gara herritarrenganako konpromiso hori beti bete dugun bakarrak. Eta asko saiatu ziren horrela izan ez zedin. Iritsiko da eguna, non norbaitek herrialde honetan aitortuko duen, inoiz bozkatu ez bagaitu ere, etorkizunean inoiz bozkatu nahi izango ez badu ere, bozkatzeko aske dela eutsi egin zioten horiei esker. Zuei esker.

 

Sozialismoak ez zuen amore eman. Gaur dugun askatasuna lortzeko ezinbestekoak izan ginen. Ezinbestekoak izan zineten.

 

Hauteskunde guztietan parte hartu duen alderdi bakarra gara. Herriaren alde gehien egin dugunak.

 

Eta noizbait aitortu behar izango digute. Baina lehenengo guk geuk aitortu behar dugu. Aldarrikatu dezagun gure historia. Aldarrikatu dezagun askatasuna lortzeko egin dugun lana.

 

Herri honen historiaren funtsezko partea gara. Ezin dugu ahaztu. Eta gure eginkizuna da guzti hori gogoratzea.

 

Eutsi egiten diotenei esker, demokraziak frankismoa garaitu zuen lehenik, eta ETA bigarrenik. Eta bizirik irauten duzuen bitartean, eraiki egingo duzue. Militantzia sozialistak agerian utzi du gaitasuna duela norbere erresistentzia guztiontzako garaipen bihurtzeko. Zerbitzu publikoak, askatasunak eta eskubideak berriz konkistatzeko.

 

Hori da ibilitako bideetan utzi dugun aztarna, bai eta oraindik hasi ez ditugun bideetan utzi nahi duguna ere. Eskubide- eta askatasun-espazioak uzteko. Horretan ari gara.