Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   "Caminos de libertad - Askatasun Bideak 1977-2017” erakusketa

Idoia Mendiaren hitzaldia “Caminos de libertad - Askatasun bideak 1997-2017” erakusketaren Vitoria-Gasteizko inaugurazioan

Egun on. Gaur Arabako gizarteari dakarkiogu gure historiarik berriena. Historia horretan zehar ibili ditugun bideek askatasunaren ateak ireki dizkigute. Ondo ezagutzen dugu bidea, bereziki gaur egun, non asko ibili behar dugun oraindik. Egun hau morez markatuta dugu eta egutegian, gure ingurukoei, gure kaleetan, herrietan eta hirietan gogora ekartzeko emakume gehiegi beldur direla.

Horregatik, esan nahi dut euskal sozialistok haiekin izango garela haietako bat ere beldur ez izan arte, sentitu arte emakume izatea ez dela zigorra bizitzan. Emakume denak babestuta sentitu arte. Emakume denak erabakiak hartzeko libre sentitu arte, beldurrik gabe.

Sozialistok haiekin jarraituko dugu. Horrela jarraituko dugu Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Ituna, guk burutu genuena, egi bihurtu arte. Horrez gain, soldata-berdintasunaren aldeko borroka burutuko dugu, desberdintasunaren arrazoiak oinarritik desegiteko. Ez da sufritzen ari direnak babesteko kontu morala bakarrik. Kontu demokratikoa da: gizonek eta emakumeek eskubide berak eta aukera berdinak izan behar dituzte.

Azken urteetan berdintasunaren bidean aurrera egin dugu.

Baina askoz gehiago dugu egiteko oraindik. Emakumeen aurkako biolentzia gure gizarte modernoek jasan ezin dezaketen errealitate gordin bat da.

Ez da giza-arazo bat. Demokrazia-arazo bat da. Emakumeok egunero eta arlo guztietan pairatzen dugun desberdintasunen isla.

Herritarren berdintasunaren inguruan dugun uste sendo horrek eman digu indarra 40 urtez. Erresistentziako lau hamarkada. Eskubideak eraikitzeko lau hamarkada. Euskadi eraikitzeko lau hamarkada. Aurrerapen-indarrak batu ditugu lau hamarkada horietan, gure errealitatea eraldatzeko.

Erakusketa honek historia hori laburtu nahi du.

Baina hor zaudetenek, Euskadiko sozialistak egiten zaituzten txartela poltsikoan 40 urtez eraman duzuenek, eta geroago bat egin duzuenek, hemen dena ez dagoela pentsatuko duzue seguru asko.

Ezin du egon. Inork ezin ditu zuen bizipenak laburtu. Poltsikoan daramazuen txartel horretaz ari naiz. Badakizue zein zaila izan den. Zenbat aldiz esango zizueten familiako kideek edo lagunek: “ez itzazu zure ideiak adierazi”. Eta esan beste alditan erantzungo zenieten aurre egin behar zela, beti.

Lur honetako herritar guztiengatik egin behar zela, norbaitek arreta emango ote ziela jakin nahi zutenengatik, beren kezkak entzungo ote zituzten jakin nahi zutenengatik. Zenbat alditan entzungo zenuten behar hori Gasteizko edo Arabako herritarren ahotan, guk aurrera egiteko beharra.

Eta aurrera egin zenuten. Beti. Kontrakoa baizik.

Baztertzeko saiakera bakoitzak, herrien zerrendatik kentzeko egin zuten saiakera bakoitzak, erantzuna izan zuen: ukabilaren eta arrosaren boto-txartela. Sozialismoak herrialde honetan politika egiteari uzteko saiakera bakoitzari anbulatorio eta eskola gehiagorekin erantzun zitzaion.

Zein ondo ikusi zuen Fernando Buesak. Hil zuten, baina inork ez du ahaztuko haren ekimenari eta lidergoari esker euskal ikastetxe publikoa dagoela, baita ikastolek ghetto bat izateari utzi eta hezkuntza-sisteman normaltasunez txertatu zirela ere; batzuei gustatzen ez bazaie ere. Eta hori lorpen sozialista bat da ere bai.

Eta Fernando aipatu dut, Euskadi sozialaren eta Euskadi askearen sortzaileetako bat, hartaz gozatzeko aukerarik izan ez zuena. Baina totalitarismoaren aurka esaten zituen hitz argi eta sendoak oraindik gogoratzen dira Legebiltzarraren, Batzar Nagusien eta Udalen korridoreetan. Xede nagusirako zerbitzu publikoaren bokazioa eman zuen erakundeetan. Eta gaur xede horren emaitzaz goza dezakegu guk.

Baina aurrerakoien baturaren eragileetako bat izan zen ere bai. Beren ingurua eta herrialdea eraldatu nahi zutenak proiektu baten inguruan, proiektu sozialistaren inguruan, jarri zituen aktibistetako bat izan zen. Itun berriak ekarri zituen, eta kohesio sozialak aurrerapen ekonomikoen eskutik joatea lortzeko Euskadiko indar ezberdinek bat egitea lortu zuen. Sindikalismoan aliatuak aurkitu zituen, Txarlik daki ondo.

Kideak aurkitu zituen Euskadiko Ezkerran, hala nola Mario Onaindia eta harekin alderdian zeudenak.

Hori gure historiaren parte da, erakusketa honetan jasotzen den historiarena. Baina, batez ere, gure etorkizunaren parte. Araban, bereziki, Gasteizen, gure siglak entzungo dira norbaitek lehen alderdia aipatzen badu, Euskadin tradiziorik handiena duena. Mende bat baino gehiagoan biziraun duena, antolatuta, ahulenen beharrei arreta emateko.

Araba ere badago Euskadiko Alderdi Sozialistaren siglen jatorrian. Araba ere badago Euskadiko Ezkerraren siglekin bat egin zeneko jatorrian. Eta Araba ere egongo da lurralde honetako erakundeetan lidergo progresista berreskuratzeko motorrean. Gaur hemen azken lau hamarkadetan ibilitako askatasunaren bideen zirkulua itxiko dugu. Baina datorren urtean ospatuko dugun 25. urteurrenaren zikloa irekiko dugu, aurrerapen-indarrak batzearen ondoriozkoa.

Euskadik behar zuen itxaropen-leihoa. Ondo dakit, nik neuk atera bainuen aurpegia orduan etxe sozialistaren leihora.

Bai eta hemendik ere, Arabatik, garai berrietarako zikloak eta leihoak irekiko ditugu, azken Kongresuan aurre egitea erabaki dugun garai berri horietarako. Erabaki dugu guk altxatu nahi dugula gure ideiak ordezkatzen dituen bandera: berdintasuna eta gizarte-eskubideena. Guk egingo dugu, batzuek ezkertiarrak direla esan arren, nazionalismoen banderetan babesten direlako. Gureak pertsona denak hartzen ditu. Siglak gehituz, euskaldunak gehituz.

Besteekin batera eraiki nahi dutenak hartuko dituen etxea izan behar du eta izango da hau. Herrialde anitz batean besteak aitortzeko gai direnak, eta prest daudenak konplexuak alde batera utzi eta hitzarmenak egiteko, betiere printzipioak ahaztu gabe.

Ez da esentzietarako unea. Funtsezkoaz kezkatzeko unea da.

Eta alderdi ezkertiar bat ezagutu behar da erakunde bakoitzetik egunero eragina izateko gaitasunarengatik, herritarren beharrak asetzeko eta hazteko aukera izan dezaten.

Hori da hurrengo asteetan egingo duguna: konbentzitu, hitzartu; udal eta aldundi bakoitzaren zein Jaurlaritzaren aurrekontu-partida bakoitzak gure nagusientzako soluzioak ekartzeko lan egin.

Epe luzerako langabezian daudenek itxaropena izateko, etxerik ordaindu ezin dutenek etxea izateko, anbulatorioak irekita egoteko, haurrek tokia izateko ikastetxeetan, gazteek kalitatezko enplegu-aukera izan ditzaten.

Eta horretarako baliabideak behar dira. Bada: bermatuko ditugu. Denek ordaintzea lortuko dugu, baita gehiago duenak gehiago ordaintzea ere. Enpresek ematen duten beren etekin errealen araberakoa izatea lortuko dugu.

Asko kostatu zaigu, baina azkenean fiskalitateari buruzko eztabaida sozialistok nahi dugun lekuan dago: zerbitzu publikoak mantentzeko eta jarduera ekonomikoa efikaziaren, aurrerapenaren eta gizarte-zuzentasunaren irizpideen araberakoa izateko nahikoa baliabide dago.

Beti esan dugu kontua ez zela tasa nominala igo edo jaistea. Hori da PPk, Bilduk eta Podemosek gustuko dutena, bakoitzak noranzko batean. Gure interesekoa da baliabide-nahikotasuna lortzea mundu guztiak ordaindu duelako eta benetan diru-sarrera handiagoak dituenak gehiago ordaintzearen ondorioz.

Eta, horregatik, sozialistok egin berri dugun akordioan ziurtatu dugu diru-bilketari kalterik egingo ez zaiola (puntu bat gora puntu bat behera gatazkaren gainetik). Diru-kutxa publikoei ez zaie eragingo. Ez eta zerbitzu publikoei ere. Denek ordainduko dituzte dagozkien zergak eta euskal ekonomiak kanpoaldean lehiatzeko indar gehiago izango du.

Sozialistok ez gara beldur edonorekin hitzarmenak egiteko, bi premisaren arabera: zerbitzu publikoak bermatzea eta gizarte-eskubideak handitzea; eta, gure parte-hartzeari esker, gobernuetan lortu den egonkortasun-markoa bermatzea. Hori egin nahi dugu eta guztiekin negoziatzeko eta hitzartzeko prest gaude.

Legealdiaren hasieran esan nuen, inbestidurako osoko bilkuran, eta behar beste aldiz errepikatuko dut. Aurrekontuen akordioak handitzeko itxaron dezakegu, baina beste alderdi batzuek ez dute horien gain eragiteko aukera erabiltzen. Guk ez dugu etsiko Legebiltzarrean ditugun gauza ugariak alde batera ez uzteko: DSBEren erreforma, Lanbiderena, alde behartsuetako planak, LHko legeak, gardentasunaren edo sektore publikoaren legeak. Euskadik ezin du onartu.

Gakoa ez da tipo nominala puntu bat gora edo behera egitea.

Gakoa da behar adina baliabide izatea, zerbitzu publikoak mantentzeko. Enplegua sortzeko.

Gure nagusien bizitza hobetzeko. Euskal ekonomia sustatzeko.

Bakoitzak dagokiona ordaindu dezan, Aurrekontu publikoak tinko mantentzeko. Murrizketarik egon ez dadin.

Eta horixe da lortu duguna. Horixe da Sozialistak bermatu duguna. Eta horregatik gaude pozik.

Horretaz ari gara. Eta lortuko dugu. Ez dugu onartuko Euskadi alde batera uztea katalanengan soilik pentsatzen ari direnek. Ez dugu onartuko gure herritarren beharrak ahaztea independentisten beharrengatik.

Guk ez diogu ukorik egingo gure ardurei, ez diogu politikari ukorik egingo.

Denek parte hartzea nahi dugu, salbuespenik gabe. Ez dugu inorentzako betorik onartuko, are gutxiago, gu alde batera utzi nahi gaituztenena. Eta, batez ere, beste edozein gogoetaren gainetik, herrialde honetan denontzako tokia egotea nahi dugu. Horregatik, bertako gobernuek denei erantzun behar diete. Eta gure ekintza politikoak xede hori izango du.

Erakusketa honen bidez gogoratu nahi dugun historia beste estimulu bat baino ez da. Badakigu iraganean zer egin dugun. Eta hori da etorkizunerako bermerik onena. Sozialiston bermea.

 

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 25a