Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiaren hitzaldia Tribuna Euskadiko gosari informatiboan, Jesús Lozari aurkezpena egiteko

Idoia Mendiaren hitzaldia Tribuna Euskadiko gosari informatiboan, Jesús Lozari aurkezpena egiteko

Bilbo, 2018ko urriaren 31a

Egunon guztioi. Egun on.

Jesus Loza aurkeztu behar dut, eta ez da erraza. Ez da erraza Euskadiko hainbat arlo sozialetan eta politikotan hain ezaguna den pertsona bat aurkeztea.

Oso ondo ezagutzen dute beren paziente ugariek, medikuko etenik gabeko karrera profesional luzean artatu dituen guztiek. Ondo ezagutzen dute herritarren eskubideetarako hain funtsezkoa den zerbaiten kudeaketan, alegia, ospitale batenean. Kasu honetan, Txagorritxuko ospitalean, Lluch Legea onartu zen unean. Osasun unibertsala bermatu zuena. Arlo hori Euskadira transferitzen hasi zenean, euskaldunok erabaki genuenean sistema publiko berritzaile eta bermatzaile bat antolatu nahi genuela.

Oso ondo ezagutzen dute Gasteizko eta Arabako bizilagunek, erakundeetatik zerbitzu publikoari eman dion denboraren artean, hamarkada luze bat eskaini baitzien.

Oso ondo ezagutzen dute bere arreta jasotzen duten kolektiboek, bizitzan zailtasun handiak dituztenek. Izan ere, udal- eta foru-esparruetan, zein Eusko Jaurlaritzan, denbora ugari eskaini dielako zerbitzu sozialei.

Oso ondo ezagutzen dute eskubiderik funtsezkoena, bizitzekoa, osotasun fisikokoa, hautsita ikusi dutenek: terrorismoaren biktimek, haienganako konpromisoa izan duelako, bai eta oroimenaren, duintasunaren, konponketaren eta aniztasunarenganakoa ere. Lehen komisario bihurtu zion konpromiso horrek, maila gorena, eta, horrela, terrorea gailenduta, bizikidetza ekarriko zuen garaia antolatzeko aukera izan zuen.

Eta oso ondo ezagutzen dugu Legebiltzarrean. Ez bakarrik talde sozialistaren barruan. Gainerako alderdiek ezagutzen dute, Ganbera horretan eman zituen hamar urteetan zehar eztabaidarako eta akordiorako espazio hori berarekin partekatu zutenek. Alderdi denek ezagutu dute topaguneak irekitzeko haren gaitasuna, edozein arlotan.

Horregatik, aurreko ekainaren 1ean Espainian eztabaidarako eta akordiorako aroa ireki zenean, Pedro Sánchez presidenteari proposatu nion gobernuaren ordezkaritzan Administrazioaren ezagutza behar genuela maila denetan, bai eta konpromisoa gure autogobernua garatzearekin, konplizitatea terrorismoaren biktimekin, eta euskaldunaren gisako gizarte anitz baten jarrerak bateratzeko malgutasun politikoa ere. Jesús Loza behar genuela esan nion.

Oraindik ere batzuk ez baitira konturatu Euskadin, Espainian eta Europan bizi dugun momentuaz. Batzuek nahi dute zaratak lokaztea eztabaida politikoa.

Horiek ez dute ulertu nahi gu mugitzen garen esparru denetan eta jendearen egunerokotasunari eragiten dieten neurriak hartzen diren erakunde-mila denetan espektro handiko itunak beharko direla.

Oinarrizko itunak, gizartea kohesionatzen duen ongizate-sistema finkatzeko, eta ekonomiaren aurrerapenak behar duen egonkortasuna dakarrena.

Erronka demografikoari, herritarren zaharkitzeari zein eskulan prestatuaren eta enplegu berrietara egokitutako eskulanaren beharrari heltzeko itunak. Migrazio-mugimenduei heltzeko beharra, bizitza oparoagoa bilatzeko datozenentzako eta enpresetan profil berriak bilatzen dituztenentzako probetxuzko elementu gisa.

Erronka teknologikoei aurre egiteko itunak, gure industrien, enpleguen eta abarren etengabeko eguneraketari heltzeko...

Azken batean, interesak eta eskubideak bateratzeko oinarrizko itunak. Euskadi, Espainia eta Europa mestizoan eta anitzean elkarrekin bizitzeko, lankidetza handiagoarekin eta oztopo gutxiagorekin.

Euskaltasunaren edo sentimenduen txartelik eskatzen ez den gizartea. Honako hau aitortu behar dizuet: duela egun gutxi batzuk entzun dudanez, elkarbizitzako eredu jakin baten alde egiten duen berrehun pertsonak egindako proposamen bat espainiar federalistek Euskadirako aukeratzat jo dute, eta horrek asko kezkatzen nau.

Hori esateak herritarren arteko kategoriak ezartzen ditu. Tesi nazionalistara atxiki edo ez atxikitzearen arabera euskalduna nor den esatea da. Onartezina da, baina, esan bezala, kezkagarria da erabat.

Nik ez diot inori galdetzen espainiarra edo ez hain espainiarra sentitzen duen bere burua. Baina ez dut onartzen Alberto López Basaguren, Bernardo Atxaga, Lurdes Auzmendi, Ramón Saizarbitoria, Jesús Prieto edo Adela Asúa baino euskaldunagotzat jotzea Gure Esku Dago adierazpenarekin bat egin duen norbait, ez eta nazionalismoaren jokabide ezberdin bat babesten duen edonor baino ere

Eta hori aurreikusten da EAJk eta EH Bilduk izenpetutako estatutu-erreforman, herritarrak eta nazionalak bereiziko dituen lege bat egongo dela diotenean. Era horretako adierazpenekin ulertzen dugu uste genituen kontuak lortu nahi dituztela.

Eta sozialistok ez dugu bide hori egin nahi Euskadin. Ez dugu nahi gizarteak ibilbide hori egitea, bizikidetzarako, aniztasunerako, pluralitaterako, elkarrizketarako eta akordiorako eskubideak irabazi dituelako, eta horiek direlako elkarrekin bizitzeko eta gizartearen ongizaterako apusturik onena.

Horregatik proposatu nuen Loza Gobernuaren ordezkaria izatea, eta horregatik onartu zuen Sánchez presidenteak, bere agintaldirako proiektuarekin eta sozialismoak euskal gizartearentzako zein Espainiarako duen ideiarekin bat egiten duelako erabat: eztabaida iraunkorra ezartzea eragile sozial eta ekonomiko guztiekin, eta herrialdeko lurralde guztiekin, eskubideak berreskuratzeko, zerbitzu publikoak finkatzeko eta bizikidetzako proiektu partekatuan oinarrituta aniztasuna kudeatzeko.

Proiektu eta apustu horri buruz hitz egingo dizue Jesús Lozak. Berarekin uzten zaituztet.