Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiaren hitzaldia Isabel Celaáren gosari informatiboan

Bilbo, 2019ko otsailaren 11a

Egunon guztioi. Egun on eta eskerrik asko tribuna honetan ahotsa emateagatik Sozialistok erakunde ezberdinen bidez egitean ari garen horri. Honen gisako foroak gero eta ezinbestekoagoak bihurtzen ari dira politikarako letra larriz. Hau da, aurretik ditugun erronkei konponbideak aurkezteko balio duen politikarako. Alderdien eta gobernuen ekintzak entzun eta alderatzeko, gaur Isabel Celaá Espainiako Gobernuko bozeramaile zein Hezkuntza eta Lan Prestakuntzako ministroak egingo duen moduan.

Eskertuko duzu seguru, Isabel. Izan ere, sarritan, zaratak, zakarkeriak eta nahasteek galarazten dute proposamenak, erantzunak eta ekintzak argi iristea. Eta ia azken zortzi hileetan, aipatutako horiek abian jarri ez ezik, milioika espainiarren etxeetara iristen ari dira, baita milaka euskaldunen etxeetara ere, jendearen artean beren burua nabarmentzen ari dinenak.

Pentsioen errebalorizazioaz ari naiz, milioi erdi euskaldunek egiaztatu dutenaz, ia bederatzi milioi pertsonak Espainia osoan. Milaka langileen diru-sarrerei emandako bultzada horretaz ari naiz, lanbide arteko gutxieneko soldata igoz, lan-iruzurraren aurkako planaren bidez edo emakumeen diskriminazioaren aurkako planaren bidez gauzatu denaz...

Erabaki horiek guztiak, (txalotu daitezkeenak edo erantzun ahal zaienak; kritikak egin ahal zaizkienak edo hobetu ahal direnak) ezkutatzen saiatzen ari dira alderdi batzuk, esaldi hutsekin eta une bakoitzerako sloganekin. Eta horixe egiten dute, batez ere, esaten zigutena egia ez zela frogatu delako. Ez zela egia herrialde desberdinagoa izateko etsi behar genuela.

Horregatik da hain meritu handikoa Isabelek astero betetzen duen lana. Ondo ezagutzen dugunok, berarekin lan egiteko zortea izan dugunok, bagenekien ez zela kikilduko Pedro Sánchez presidenteak proposatu zion erronkaren aurrean.

Izan ere, bozeramaile izatea gobernu bateko aurpegia baino gehiago izatea da. Ondo ezagutzen dut esperientzia hori. Astero kontuak emateko erantzukizuna da, edo komunikabideek eta oposizioko alderdiek eskatzen dizuten bakoitzean.

Baina Isabelek Moncloako prentsa-aretoan jesarri zenerako ibilbide luzea egin zuen. Hain zuzen ere, gure autogobernua eraikitzeko Euskadin borrokatu du. Eta hezkuntza-akordio bat nola eratzen den badaki, horretan ere bide luzea egin baitu. Hark zuhurtziaz egin behar izan zuen moduan, José Ramón Recalderekin lehenik eta Fernando Buesarekin ondoren, Euskal Eskola Publikoaren Legea, dagoeneko mende laurdena indarrean daramana, ahalbidetuz.

Eta ibilbide luze horretan nagikeriari aurre egiten jakin zuen, eta ikasgelak modernizatzeko proposamena egin zuen. Ingelesa sartu zuen, erreferente izan zedin, beldurrik gabe, batzuen arabera euskarari eraso egitea esan nahi bazuen ere. Eta erasorik ez zela frogatu zuen. Duela bi legealdi egin zuen apustu hori ezean, gaur egun alderdi guztiek ez lukete eskatuko ahalegin handiagoa egitea hirueletasunaren alde, etorkizunean lehiakorrak izateko, ikasleek tresna denekin prestatu ditzaten beren buruak (baita hizkuntzalariek ere).

Eta ausartu zen (denaren eta denon kontra) gure gazteen prestakuntzan aukera ezezagun bat gehitzera: herrialde honetan, duela gutxira arte, batzuek beren proiektua inposatzeko hiltzen zutela ezagutzeko aukera, eta familia askori bidegabeko sufrimendua eragitea besterik ez zutela lortu. Biktima hezitzaileen programa zen, gaur egun Adi Adian izenarekin ezaguna dena, bere garaian zernahitzat jo zutena. Eta hemeroteketan «doktrinamendu-saiakera» horren aztarnak oraindik daudenean, denborak akusatzaileek arrazoirik ez zutela frogatu duenean, Espainian beste batzuk zaratatsu ari dira, beste mutur batzuetatik, argudio berdinekin, hezkuntza-erreformaren planen aurka.

Ezer gutxi ezagutzen dute Isabel! Ezer gutxi dakite ministro horretaz, zeinak bere ibilbide politikoan, konpromiso publikoaren bidez defendatu, frogatu eta gauzatu dituen pentsamendu- eta katedra-askatasuna, baina printzipio demokratiko eta etiko irmoekin.

Ezagutzen dugunok haren jarraitutasunaren berri dugu, baita gogatze-gaitasunaren, konbentzitze-gaitasunaren zein elkarrizketarako eta adostasunerako gaitasunaren berri ere. Eta zenbat behar ditugun orain, antzaz, dena kolokan dagoen une honetan, bere mailako eta bere etorkizun-ikuspegia duten politikari arduratsuak!

Igarleak soberan daude eta emakume eta gizon ameslariak behar ditugu. Gauza ezberdinak dira. Hauteskunde-deialdiez haratago ikusten ez dutenak soberan ditugu, eta bizilagunei, herritarrei zein beren arazoei begiratzen dieten emakumeak eta gizonak behar ditugu, gaurko arazoak konpontzeko erantzunak emateko eta bihar datozen arazoei aurre egiteko prestatzeko.

Asteazkenean behin betiko jakingo dugu PPren Gobernuaren ordezko politikak nahi izan zituztenak prest ote dauden lan horretarako. Prest ote dauden Aurrekontu berriak bideratzeko, Pedro Sánchez iragan den ekainean idazten hasi zen agenda politikoa finkatzeko. Edo, bestalde, zazpi urte edo 40 urte arte egin nahi ote duten, igande honetan agerrarazi dutenez.

Heldu da erabakiak hartzeko garaia. Eta denok busti behar gara.

Ekainan ireki genuen aro berri hau mantentzea, alderdi guztien erantzukizuna da, ez bakarrik Sozialistena. Horixe da mahai gainean dagoena, alderdiek erantzun behar duten premia.

Elkarrizketaren eta akordioen alde egin behar dugu irmoki, herritarrentzako eta lurraldeen artean. Gobernuen arteko lankidetza leialaren bitartez, Euskadikoaren bidez egiten ari garen moduan, adostutako arauak errespetatuz autogobernua garatzeko aukera ematen duen apustua.

Horixe da bide erabilgarria, auzitegietara ez garamatzana, baizik eta konponbideak dakarrena. Hemen hasi genuena Sozialistok erabaki genuenean Eusko Jaurlaritzaren parte izatea, Espainiako Gobernuari jarraitasuna ematen diona.

Isabelek azalduko diguna. Berarekin uzten zaituztet.