Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiaren hitzaldia Euskal Kontseilu Nagusiaren 40. urteurrenean

Egunon guztioi. Eta mila esker ekitaldi berezi honetan egoteagatik.

 

Sozialistok, berriz ere Ramón Rubial Fundazioaren eskutik, aldarrikatzeko gogoarekin gatoz. Gaurko ekitaldi hau ez da melankoliarako.

 

Itxaropenerako baizik. Ez gatoz iragana, izan ginena, oroitzera. Etorkizuna proiektatzera baizik, izango garen hori. Ideia horrekin gogoratu nahi dugu Euskadiko historiaren lorpen handi bat.

 

Aurrerago esan zuenez, Ramón Rubialen harrotasunik handiena izan zen hori: bost kontzepzio gobernu bakarrean batzeko gaitasuna, herrialde osoaren onurarako proiektuak aurrera eramateko. Auzolana, gure lurran hain errotuta dagoena, euskaldunen mamirik onena, herritar guztien zerbitzura. Salbuespenik gabe.

 

Lorpen hori bete zen minutu bat ere ez galdu gabe, hilabete batzuk lehenago gerrak okertutako autogobernua berreskuratzeko aukera eman zuten lehen hauteskunde demokratikoetatik. Sozialistok 36ko Estatutuaren oinarriak gainerako kultura politikoak osatzeko izan genuen espiritua berreskuratzeko aukera.

 

Eta lorpen hori lortzeko, halaber, ez zen minutu bat ere ez galdu Euskadiko Alderdi Sozialistaren siglak estreinatu zirenetik. Horiek, urte bat lehenago, helburua zein zen gogorarazi zuten: askatasuna. Autogobernua eta askatasuna berreskuratzea.

 

Eta lehen estatutu-akordioaren lekuko zuzen eta errepresioaren biktima zuzen batek aurrea hartu zuen. Baina, batez ere, langile bat zen Ramón Rubial, eta Euskadi burutu zuen. Langile sozialista eta euskaldun petoa, etorkizuna kudeatzen hasteko gaitasuna izan zuena.

 

Gure lehen lehendakaria, mandatua esaldi honekin bere gain hartu zuena: “Eusko Kontseilu Nagusian ordezkatzen ditut nik bezala lan-jantzia jantzi duten guztiak”. Eta gehitu zuen: “Lehen aldiz joan naiz guardia zibil bikote batekin eskuburdinik eraman gabe”. Horrela sentitzen zen lehendakari hura. Langile-klasearen, oprimituen eta errepresaliatuen ordezkaria.

 

Bazekien herrialde bat ez dela askatasunez eraikitzen baldin eta bertako herritarrak aske ez badira, eta duintasunez bizitzeko baldintzarik ez badago. Berak ezin izan zuen askatasunez bizi, eta bere ondorengoei opa zien. Harekin batera, beste 13 gizon. Gizonak denak oraindik ere. Garai horietan ez zegoen Konstituziorik, emakumeen papera eta eskubideak aitortzen zituenik.

 

Baina talde horrek, berengan konfiantzarik ez bazegoen ere, eta Kontseiluaren sorrerak izan zituen oztopoak gorabehera, sentsibilitate politiko ezberdinen nahiak batzen zituen. Agintaldi horren bidez, eskumenak bete ez ezik, baliabide ekonomikoen urritasunari aurre egin behar zitzaion.

 

Talde horrek finkatuko zuen lau hamarkada lehenago sortu zen kultura politikoa, gerrak eta diktadurak hautsi zutena. Esaldi honek ondo laburtzen du egin behar zena. Rubialek esan zuen: “zelaiak odol berdinarekin, okupazioko auzitegi militarretara eta lurrak eta ideiak defendatzeagatik hilerrietara zerga ordaintzera elkarrekin joan izanak asko batzen du”.

 

Sozialistok mami horren ondorengo sentitzen dugu geure burua. Eta Agirreren gobernuak lortu zuen sozialistei eta nazionalistei esker komunistek eta errepublikarrek auzi komunarekin bat egitea. Eta Rubialen eta Patxi Lópezen gobernuek inork baino hobeto ulertu zuten ezberdinen artean elkarrekin bizitzeko nahia.

 

Euskal Sozialismoa gure bi estatutuen argia izan zen kulturaren protagonista eta oinordeko sentitzen dela, hain zuzen ere, ideiengatik inor baztertu gabe Euskadik berriz ere herritarrei arreta ematea eragin zuen kulturarena. Askatasun-auziaren protagonistak eta oinordekoak, berdin-berdin, bai eta elkartasuna, justizia soziala, demokrazia eta askatasuna eragin ditugun itun guztienak ere. Guztiontzako gobernuenak. Guztiontzako akordioenak.

 

Horregatik esan dizuet ekitaldi hau aldarrikatzeko eta etorkizunari begiratzeko dela. Gaur aukera baitugu euskal sozialistok herrialde honekin dugun konpromiso historikoa berritzeko. Gure buruari eta gizarteari begiratzen diogun ispilua euskalduna baino ez dela esateko. Ez dugu ezer begiratzeko kanpoan, eredurik ez, formula magikorik ez; gai izan baikara erkidego gisa kontakizun partekatu bat sortzeko.

 

Urteurren honek aukera ematen digu gogorarazteko gure iraganak proiektu partekatu eta solidario batean aurrera egiten duten herritar askeetan duela isla. Eta aurrerapen eta kohesio handiagoko etorkizuna uzteko konpromisoa dugula. Gogora ekartzen dugu kartzeletatik eta iluntasunetik irten eta bere burua hobetu zuen belaunaldi hori; Osakidetza, eskola publikoa, DSBE, Ertzaintza, euskararen berreskurapena eta beste hainbat gauza ahalbidetu zituena.

 

Eta harrotasunez egiten dugu, eta, batez ere, etorkizunerako proposamenik egokiena bezala. Sableen eta bonben zarataren erdian oraindik, haiek beren ezberdintasunak gainditzeko gai izan baziren, guztion ongizaterako, gu ere gai izan behar gara etorkizun hobea eraikitzeko, are gehiago jadanik mehatxurik eta beldurrik ez baitugu.

 

Etorkizuneko erronkak ezagutzen ditut, bai eta aukerak ere. Eta ez ditut horiek alde batera utzi nahi. Ezin dugu aukera galdu eman diguten emari handia gizarte hau etorkizunaren trenean igotzeko.

 

Ezin dugu aukera galdu herrialdearen eraldaketa berrirako oinarriak finkatzeko, Espainiako gainerako lurraldeak, Europa eta mundua kontuan hartzeko eta aurrerapen ekonomikoaren, modernizazioaren eta gizarte eskubideen aitzindari garela esateko

 

Gure seme-alabei ezin diegu esan sentitzen dugula, eta beren aiton-amonek eraiki zutena kudeatzeko bakarrik izan garela gai, ez berriz, bizikidetzaren aldeko akordio handia eguneratzeko.

 

Horregatik aldarrikatzen dugu etorkizuna. Horregatik, euskal sozialistek, gizartea terrorismoaz askatzeko gai izan eta gero, irmoki ekingo diote akordioak handitzeari, duela lau hamarkada beren burua baztertu zutenak txertatzeari eta belaunaldi berriei konpromiso berri bat ekartzeari.

 

Gaur Estatutua modernizatzeko erreformari ekin behar diogu, eta horrek aukera handia dakarkio euskal gizarteari. Gernikako Estatutuak bizikidetza anitzerako markoa sortu zuen duela ia 40 urte, eta hori sendotu nahi dugu. Ez dio ukorik egin nahi gure iragan berrienari, Euskadi orain garena bihurtu duenari. Inoiz ez gara orain baino gehiago izan, hortaz, ezin dugu mendeetan atzera begiratu arrazoirik gabeko tristurarekin.

 

Azken hamarkadetan asko eta ezberdinak izan bagara, eta orain baino askoz baldintza txarragoetan indarrak batzeko gai izan bagara herrialdeak aurrera egin zedin, gaur errazagoa izango da.

 

ETAren mehatxurik ez dagoenez, eta nazionalismoak Kataluniako esperientziarekin eskarmentua hartu duenez, sozialistok euskal gizartearen eskura jarriko dugu bizikidetzaren aldeko apustua, etiketarik eta mitorik gabe, eta existitzen ez den iraganari begiratu gabe.

 

Sozialistak beharrezkoak gara, eta prest gaude arrakasta-berme gisa Europari begiratzen dion herrialde bat zuzentzeko. Ez dugu Espainiaz hitz egitea saihestuko, erakundeen eraginkortasunaren alde egiten duenaz, konponbideak ematen dituenaz, eta aurrerapen ekonomikoz, kalitatezko enpleguaz, gazteentzako prestakuntzaz zein nagusientzako segurtasunez aurrera egiten duenaz.  Hori dena erabaki nahi dugu, jakina.

 

Baina, batez ere, autogobernua euskal herritarrentzako erabilgarria izan dadila nahi dugu, beren etorkizunari hel diezaioten.

 

Populismorik eta bete ezin diren promesik ez badugu nahi; blokeen borrokarik, batak besteari aurka egiten dion politikarik ez badugu nahi, konfiantza izan behar dugu, banandu beharrean, batzeko gai izango garela, akordioak egiteko. Eta horretan sozialistok esperientzia eta bokazioa dugu.

 

Elkarbizitzarako akordioa berritzeko aukera dugu. Euskal gizartearen modernizazioan aurrerapauso bat emateko aukera. Eskubide sozialak irabazteko, ekonomia indartzeko, Administrazioa berritzeko.

 

Eta gauza bat argi daukagu: iraganeko akordioak, desberdinen artean egin genituela. Eta etorkizunekoak ere bide honetatik etorri beharko direla. Bertan dago gure ereduaren arrakasta.

 

Legea errespetatu. Xede izanik herritar guztien askatasuna, berdintasuna eta ongizatea bermatzea. Hauxe izan zen sozialisten bide-orria orain dela berrogei urte. Hauexek izango dira etorkizuneko akordioak lortzeko mantenduko ditugun printzipioak.

 

Ondo ikasi ditugu lezioak. 36koa, Euskal Kontseilu Nagusiarena eta indarrean den Estatutuarena. Premisa bat beti errepikatzen da, indarrean mantentzen da: akordio handiak, aurrera egiteko nahiak... bakarrik lor daitezke bata besteari aitortuz, ezberdinak garela onartuz, legeria zein askatasun-, berdintasun-, justizia- eta elkartasun-printzipioak errespetatuz. Printzipio sozialistak.

 

Eta ideia bat beti errepikatu da ere bai: nahia. Batzeko gogoak. Sozialistok eta herritar gehienek duten gogoa: elkar-ulertzea, egonkortasuna, aurrerapena eta kohesioa.

 

Euskal Sozialistek ez diote nahi horri inoiz ukorik egingo; eraldaketarako eta herrialde bat elkarrekin eraikitzeko nahi hori ez dute ahaztuko. “Euskal sozialismoak ez dio atzea emango euskal gizartearekin duen erantzukizunari, eta bide segurua eta berritzailea bermatuko dio. Baretasuna eta ausardia, legeria eta handi-nahia eskatzen dituen bidea.

 

Euskal Sozialistek konprometituta jarraituko dute beste alderdiekin dituzten alderdi komunak aztertzeko, desadostasunak kudeatzeko eta aniztasunaren balioa ulertzen jakiteko.

 

Espiritu, kultura eta tradiziorik onena berriz ere aldarrikatzen dugu: ezberdinen artean ados egotea dela aurrera egiteko bidea, inor proiektutik at utzi gabe. Estatutu berria herritarrentzako erabilgarria izateko lan egingo dugu. Eta erabilgarri izateko, bideragarria izan behar du.

 

Gaur oroitzen ditugun horiek ulertu zuten. Eta guk, beren ahaleginaz harro sentitzen garenok eta beren oinordekoak garenok, ere ulertu behar dugu, euskal sozialismoaz bezala.

 

Historia ez da melankoliarako. Ikasteko baizik. Zerk funtzionatzen duen eta zerk ez jakiteko. Akatsak berriz ez egiteko, eta ondo egindakoa errepikatzeko.

 

36ko proiektuari ekin ziotenak zuzen egon ziren. 78an eta 79an egin zutenak ere bai. 2018an hemen gaudenak horretarako gai izan behar gara. Eta sozialistok prest gaude berriz ere.