Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   GALDERAK

Laneko arriskuen prebentzioan genero-ikuspegia txertazeko Osalaneko ekimenak

Gloria Sánchez Martínek, Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeko legebiltzarkideak, Ganberaren indarreko Erregelamenduaren babespean, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO laneko arriskuen prebentzioan genero-ikuspegia txertazeko Osalaneko ekimenei buruzko galdera hau egiten dio Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburuari, Mª Jesús San José andreari.

JUSTIFIKAZIOA

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 36. artikuluak honako hau adierazten du: “Euskal herri-administrazioek, beren eskumen-eremuan, emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasuna erreala eta benetakoa izateko behar diren baldintzak sustatu behar dituzte, hala norbere konturako zein inoren konturako lana lortzean, nola lan-, prestakuntza-, sustapen-, ordainketa- eta kontratuen amaiera-baldintzetan”. Halaber, 44. artikuluak ere honako hau dio: “Euskal herri-administrazioek emakumeei osasuna hobetzen lagundu behar diete beren bizitza osoan; arreta berezia eskainiko diete, orobat, emakumeengan eragin handiena duten osasun-arazoei”.

Pasa den otsailaren 14an, Osalanen parte-hartze handia izan zuen jardunaldi bat antolatu zen. Bertan, lanean segurtasunari eta osasunari genero-ikuspegia txertatzeko beharraz aritu ziren.

Ekimen horiek garrantzitsuak iruditzen zaizkigu, eta, gainera, Berdintasunerako Legeak seinalatzen duen norabidean doaz, bai eta europar esparrutik datozen beste gomendio batzuen norabidean ere.

Legebiltzar-talde honen kontrol-lana egiteko, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO honako galdera hau egiten zaio Lan eta Justizia sailburuari:

  • Laneko arriskuen prebenitzioan genero-ikuspegia txertatzeari dagokionez, zer beste ekimen hartu ditu beregain Osalanek?

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Gloria Sánchez