partekatu
• GALDERA
Euskal gizarte-eragileek 2017ko urtarrilaren 17an egindako akordio interprofesionala aurkaratzea
Gloria Sánchez Martínek, Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeko legebiltzarkideak, Ganberaren indarreko Erregelamenduaren babespean, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO 2017ko urtarrilaren 17an euskal gizarte-eragileek egindako akordio interprofesionalari buruzko galdera hau egiten dio Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburuari, Mª Jesús San José andreari.
JUSTIFIKAZIOA
2017Ko urtarrilaren 17an, euskal sindikatu adierazgarrienek eta CONFEBASKek negoziazio kolektiboari buruzko akordio interprofesional bat sinatu zuten, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan adostutako hitzarmen kolektiboen lehentasuna eta beste testuinguru geografiko batzuetan adostutakoei gailenduko zaiela bermatzen duena.
Gizarte Lehengoratzerako Elkarteen Espainiako Federazioaren –FEADRS– patronalak aipatutako akordioa aurkaratu du auzitegietan.
Hurrengo egunetan aurkaratzearen inguruko erabaki judiziala espero da.
Legebiltzar-talde honen kontrol-lana egiteko, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO honako galdera hau egiten zaio Lan eta Justizia sailburuari:
- Zer iritzi du sailburuak FEADRS enpresa-erakundeak akordio interprofesionalari egindako aurkarapenari buruz?