Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSOEren Batzorde Federala

Idoia Mendiaren ustez ez dago “arrazoi berririk” aldatzeko PSOEren Batzorde Federalaren aho bateko erabakia, Rajoyri abenduan ezetz esatekoa

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, uste du igandeko PSOEren Batzorde Federalak jarraitu beharko duela abenduan aho batez erabakitakoarekin: Rajoyri eta Alderdi Popularrari inbestidurarako saioan ezetz esatea.

1. argazkia
Idoia Mendia atiende a los medios de comunicación en el Parlamento Vasco | FOTO : Socialistas Vascos

Mendiak dio igandeko hitzordua oso garrantzitsua dela Espainiako sozialismoarentzat, oro har, eta Batzorde Federalaren aho bateko jarrera aldatzeko “arrazoi berririk” ez dagoela uste du. Abstentzioaren aldekoek zer argudio dituzten ezagutzeko irrikan dagoela dio.  “Batzorde Federaletik kanpo entzun dugu zerbait, batzuek abstentzioaren alde agertu dira, baina modu ez zuzenean.  Batzorde Federalean zer arrazoi dituzten entzun nahiko nuke”, azaldu du.

EAJrekiko negoziaketa

Idoia Mendiak azaldu du PSE-EE eta EAJren arteko lehen bilera “positiboa eta emankorra izan dela”; legegintzaldiaren gobernagarritasuna aztertzeko bilera izan da.  Mendia zuhurra izan da, eta lehen bilera bat baino ez dela izan dio.