Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak #25S

Idoia Mendiak PSE-EErako botoa eskatu du “bizikidetza demokratikorako botoa delako”

PSE-EEko hautagaiak “berdintasunaren lehendakaria izan nahi du, kalitate oneko osasuna, pentsio duinak eta seme-alabek ingelesa ikasteko aukera aberats gutxi batzuen pribilejioa izan ez dadin”

1. argazkia
Idoia Mendia acompañada de Susana Corcuera, Rafaela Romero, Iñaki Arriola y Ernesto Gasco, en el paseo de La Concha | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarirako hautagai Idoia Mendiak botoa emateak ez duela ezertarako balio pentsatzen dutenei edo botoa eman edo ez erabaki ez dutenei esan die etxean ez gelditzeko eta Euskal Sozialistei emateko botoa "bizikidetza demokratikorako" botoa delako.

“Indarkeriako iraganarekin amaitu nahi ez dutenen aurrean, ustelkerian nahastuta jarraitzen dutenen aurrean, nahi dutena ezkutatzen dutenen aurrean, ezeren inguruan diskurtsoak egiten dituztenen aurrean, benetako Euskadi berdintsuaren alde bozkatzeko eskatzen dut nik", esan du.

Mendiak ekitaldi politiko batean parte hartu du Gipuzkoako zerrendaburu Susana Corcuerarekin batera, eta azaldu du Euskal Sozialistek “Euskadi hobea nahi dugula, gizarte-eskubideen Euskadi, eta ez subiranotasunaren Euskadi".  “Euskadi berritzaile, bikain, talentutsu berreskuratu nahi dugu”, gaineratu du.

Enplegua, gazteak, I+G, osasuna, euskara askatasunez, ingelesa ikasgeletan zenbait proposamen sozialista dira eta Idoia Mendiak gogoratu ditu gau, hauteskunde-kanpainaren azken egunean.  “Euskadin kanpainak askatasunean bizi ditugu, mehatxurik gabe, eta hori Sozialisten lorpena da! Euskal gizarte osoaren lorpena!, amaitu du.