Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak #25S

Idoia Mendiak Podemosi leporatu dio Bilduren “diskurtso zaharra" erosi duela eta azpiegitura guztien aurrean ezetz esaten duela

PSE-EEko Lehendakarirako hautagaiak ohartarazi du Gipuzkoa geldialdia izan zuela EH Bildu gobernatu zuenean, eta esan du Podemosen “oso ona oinarririk gabe” esaldiak geldiarazi dezakeela berriz Gipuzkoa eta Euskadi. Idoia Mendiak Amara eta Altza arteko ibilbidea egin du, orain dela gutxi inauguratu baita Patxi Lopezen gobernu sozialistak sustatutako geltokia, Urkulluren gobernuak gelditu nahi izan bazuen ere. Egun, Altzako 15.000 bat pertsona erdigunera joan ahal dira 10 minututan

1. argazkia
Idoia Mendia en Altza

PSE-EEko idazkari nagusi eta Lehendakarirako hautagaiak, Idoia Mendiak, esan du "Euskadik ezin duela beste lau urte galdu Euskadirekin zer egin ez dakiten eta politika argirik ez duten politikari berrien erruagatik”, Podemosen inguruan. Hortaz, azpiegiturei dagokienez, ohartarazi du alderdi moreak "Bilduren diskurtso zaharra, pankartako politika zaharra” erosi duela, eta geldialdia eta konfrontazioa baino ez zuela ekarri gobernura iritsi zenean.

Mendiak hori guztia esan du Euskotrenek Altzan egin duen geltoki berria (Donostia) inauguratzeko ekitaldian. Ekitaldi horretan, aldarrikatu du sozialistek lan handia egin dutela azpiegitura hori "egia bihurtzeko", eta 15.000 pertsonari ematen diela zerbitzu. Gainera, egungo Eusko Jaurlaritzako sailburuak kritikatu dute, “haiei esker egin dela" esan baitute.

Hori dela eta, gogoratu du “gauzak ez direla erraz egin”, “denok ez baitzuten modu berean lanen alde egin”.  “Orain dela lau urte EAJren Gobernuak Donostialdeako Metroko proiektua geldiarazi nahi izan zuen eta arrazoi tekniko, legal eta ekonomiko bitxienak erabili zituen horretarako”, nabarmendu du.

PSE-EEk EAJ behartu zuen “proiektuari berriz ekitera eta auzorako eta Donostiarako oinarrizko den azpiegitura sustatzera". Baina orain "geltokietara joaten dira argazkiak egitera eta dominak jartzera horren eraikuntzaren aurrean zenbait oztopo jarri zituztenak”.

Hautagai sozialistak nabarmendu du Odón Elorza eta Enersto Gasco “Udaletik hasi zirela borrokatzen Ibarretxeren Gobernuak onar zezala Altzako geltokia". Gainera, sozialistak izan dira, oposiziotik, “obra geldi dezaten galarazi dutenak, Gipuzkoan dena gelditu baita EAJk erabakiak hartu behar dituenean”.

Mendiak nabarmendu du “jarraitu behar dela lan egiten eta Donostialdeako metroan Topo zaharra aldatzeko proiektuaren alde, Hondarribitik Zumaiarako metroa da, geltoki gehiago izango ditu, maiztasun handiagoa eta konbinazio gehiago; gainera, Donostiako erdialdean eta unibertsitateko campusean sartuko da”.

“BEHIN BETIKO BULTZADA”

Bere ustez, datorren legegintzaldian “Donostialdeako Metroari, garraio publikoari eta iraunkortasunari behin betiko bultzada eman behar zaio”, baita Abiadura Handiko Trenari (AHT) ere, “euskal herritarrak gure artean eta Europako biztanleekin konektatzeko”.  Horretarako “Alderdi Sozialista eraginkorra eta funtsezkoa behar dugu”, esan du.

Hori dela eta, PSEk euskal Y proiektuan lan handia egin duela aldeztu du, eta, bere ustez, "azpiegitura horrek aurrera egiten badu ez da EAJri eta PPri esker; PPk Espainiako Gobernutik atzerapenak eta definizio-eza baino ez baititu ekarri”.  “AHT sustatzea Euskadin enplegua, gure ekonomiaren hazkuntza eta euskal herritarren aurrerapena eta ongizatea sustatzea da”, ziurtatu du.

Hori dela eta, Mendiak esan du kezkatuta dagoela alderdi berrien diskurtsoekin, “oinarririk gabe dena ontzat hartzetik, ezetzaren plataformara joan baitira".  “Donostialdeako Metroari ez, Abiadura Handiko Trenari ez, modernitatea, aurrerapena eta lurraldearen geroa ekarriko duten azpiegiturei ez; denbora luze eman dugu iraganera begira”, esan du.

Agintari sozialistak esan du "ezin dugula berriz akats bera egin”, eta ezin ditugula aurrekontuak utzi “panfletoak idatzi baino ez dakitenen esku”.  “Legegintzaldi honetan gure herriko azpiegituren behin betiko bultzada egin behar dugu”, esan du amaitzeko.