Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSE-EEren eta PSNren arteko bilera

Idoia Mendiak eta Luis Tudancak Euskadiren eta Gaztela Leonen arteko lankidetzaren alde jo dute industrializazioaren eta I+G+b-ren alorretan

Mendiak uste duenez, «egonkortasun ekonomiko, sozial eta politikoko testuinguruak eragitea funtsezkoa da enpresariek eta ekintzaileek aukera izan dezaten beren proiektuak garatzeko, gure lurraldean inbertsioak egiteko eta enpresen deslokalizazioa saihesteko, beste toki batzuetan gertatzen den moduan»

Gaztela Leongo eta Euskadiko Sozialisten ordezkaritza batek Tecnaliako sare inteligenteetarako laborategi bat bisitatu du, Euskadiko berrikuntza- eta lankidetza-sistema publiko-pribatua ezagutzeko, eta Euskadin bizi diren komunitate horretako eskualde-zentroetan bildu dira

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak Euskadiren eta autonomia-erkidego mugakideen, hala nola Gaztela Leonen, arteko lankidetza eta itunak indartzearen alde jo du berrindustrializazioari eta ikerkuntza zein garapenari dagokienez. Sozialistok nahiago dugu sinergiak sortzea, beste batzuk «mugak eraikitzen» dituzten bitartean, azaldu du Mendiak, zeinak uste duen «egonkortasun ekonomiko, sozial eta politikoko testuinguruak eragitea funtsezkoa dela enpresariek eta ekintzaileek aukera izan dezaten beren proiektuak garatzeko, gure lurraldean inbertsioak egiteko eta enpresen deslokalizazioa saihesteko, beste toki batzuetan gertatzen den moduan».

 

Euskal Sozialisten buruzagiak potentzia handiko sare inteligenteen proiektua bisitatu du Tecnaliako InGRiD laborategietan. Harekin batera izan da Luis Tudanca Gaztela Leongo PSOEren idazkari nagusia eta bertako ordezkaritza sozialista bat, hauexek osatu dutena: Ana Sánchez GLgo PSOEren Antolakuntzako idazkariak eta Pedro González GLgo PSOEren Ekonomiaren Garapen, Industria eta Enpleguko idazkariak. Idoia Mendiarekin batera egon den Euskal Sozialisten ordezkaritza hauexek osatu dute: Iñaki Arriola Etxebizitza, Ingurumen eta Lurralde Plangintzako sailburuak eta Miguel Ángel Morales PSE-EEren Antolakuntzako idazkariak.

 

Bisita horri esker, industria-berrikuntzako eta lankidetza publiko-pribatuko euskal sistema ezagutu dute, euskal industria eraldatzeko eta atzerrian lehiakortasuna bermatzeko funtsezko elementuak.

 

Mendiak babestu du erakundeen, enpresarien eta sindikatuen arteko eztabaida soziala, «gure ekonomiaren eta industriaren garapenerako politikak adostu ditzaten, enplegu gehiago eta hobeak eragite aldera». 

 

Luis Tudanca

 

Gaztela Leongo PSOEko idazkari nagusiak, autonomia-erkidego horretako Batzarra zuzentzeko hautagaiak, nabarmendu du «aukera dagoela euskal zentro teknologikoek eta enpresek Gaztela Leonekin lankidetzan aritzeko», erkidego horrek «barrura begiratzeari utzi eta inguruan dituen lurraldeekin elkarlanean aritzeari ekin behar diolako». «Gaztela Leongo presidente banaiz, nire helburua berrindustrializazioaren alde jotzea izango da, Gaztelako hainbat gunetako despopulatzeari aurka egiteko», adierazi du.

 

Tudancak kalitatezko enplegua berreragitearen alde jotzen du, berrindustrializazioaren bitartez eta ikerkuntzaren eta garapenaren alde joz, talentua bertan mantentzeko eta krisi-garaian kanpora joandakoa berreskuratzeko. Izan ere, arrazoi horregatik bildu da Gaztela Leongo eskualde-zentroetako kideekin, Barakaldon bizi direnekin, zeinei esan dien egunen batean beren lurraldera itzultzea gustatuko litzaiokeela.

 

Azkenik, Luis Tudancak eskerrak eman dizkie Euskal Sozialistei «herrialde osoko proiektu sozialistari laguntzeagatik».