Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Alfredo Pérez Rubalcaba hil da

Idoia Mendia: «Alfredo laguna izan zen, eta Euskadin politika egitea bizitzarekin ordaintzen zenean, etengabeko laguntza eman zigun»

Idoia Mendia, PSE-EEren idazkaria, Iñaki Arriola Euskal Sozialisten presidentea, Miguel Ángel Morales Antolakuntzako idazkaria, Patxi López lehendakaria, Jesús Eguiguren eta Rodolfo Ares bihar, larunbatean, Alfredo Pérez Rubalcabari agur egiteko ekitaldietan izango dira Madrilen

1. argazkia
La Secretaria General del PSE-EE, Idoia Mendia, ha comparecido en la sede de los Socialistas Vascos en Bilbao tras el fallecimiento de Alfredo Pérez Rubalcaba | Foto. Socialistas Vascos

Premiazko agerraldia egingo dut min handiarekin, Alfredo Pérez Rubalcaba kidearen heriotzaren balorazioa egiteko.

Oso pertsona maitatua zen sozialistentzat, bereziki, euskaldunontzat, Alfredo beti izan baitzen lagun, erreferentzia eta etengabeko laguntzailea, batez ere, urte gogorrenetan, zeinetan politika egitea bizitzarekin ordaintzen zen Euskadin.

Politikari nabaria joan zaigu. Estatuaren aldeko gizona, bere bizitza Espainiari eta espainiarrei eskaini ziena. Beren askatasunak defendatzeko, eskubideak zabaltzeko, ahulenei babesteko.

Pertsona gutxik dute berak bezalako zerbitzu-orria. Politikari gutxik begiratu ahal diogu nabarmenki justifikatutako mirespenarekin.

Sozialismoa lutoan dago gaur. Eta galera hori bereziki mingarria da hemen Euskadin, Alfredok haren askatasunaren alde asko borrokatu zuelako eta sakrifizio handia egin zuelako.

Arriskuan jarri zuen bere burua, bai eta zikindu ere, eta asko sufritu zuen herrialde honi askatasuna ekartzeko. Gaur terrorismoaren mehatxurik gabe bizi gaitezen hemen.

Kursaalen esan zigun bertan geunden guztioi, ETAren amaieraren bi egun ondoren, malko artean: «Zirrara honi ekarpenik egin badiot, nire bizitza politiko osoa ontzat ematen dut».

Eta ekarpena egin zion, jakina. Dena egin zuen.

Horregatik, uste dut espainiar gizarteak, eta, bereziki, euskaldunek, asko eskertuko diotela.

Eta uste dut Euskadik eta Espainiak oraindik aitorpena egin behar diotela, gure bizitzak aldatzeko pertsona erabakigarrienetakoa izan zelako.

Eta, aitorpen hori iritsi bitartean, Euskal Sozialiston izenean bere izena goraipatu nahi dut, ezer eskatu gabe hainbeste egin zuen gizonaren izena.

Alfredo isiltasunez joan da, hark ez baitzuen ohi egin behar izan harrotasunik handiena sentitzeko: bere atzean herrialde askeagoa uztea.

Hori da bere lanik handiena, orain guk zaindu eta gorde behar duguna.

Goian bego.

Lagun min bat galdu dugu, kide hurbila, bereziki Euskal Sozialistentzat. Dena eman zuen gure askatasunaren alde. Bere denbora, bere amets orduak... Denetarik entzun behar izan zuen, herri honen alde egin egin zuen sakrifizioarengatik.

Eta zorretan egongo gara betirako. Gaur Euskadi gizarte libre eta ireki bat baldin bada; gaur euskal herritarrak elkarbizitza demokratikoa gozatzen badugu, Alfredo Pérez Rubalcabak egindako lanagatik da.

Esker on hori beharrezkoa da. Euskadin eta Espainia osoan. Eta Euskal Sozialistak lan egingo dugu, Rubalcabak gizarte honen alde egindako lan guztia inoiz ahaztu ez dadin. Goian bego