Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiak britainiar enbaxadoreari esan dio Euskal Sozialistek autogobernua babesten dutela ekonomiaren garapenera, enplegura eta kohesio sozialera orientatuta

1. argazkia
Idoia Mendia y el Embajador británico en España, Simon Manley | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, bilera bat izan du gaur Espainiako britainiar enbaxadorearekin, Simon Manleyrekin. Bileran gaur egungo egoera politikoa aztertu dute, bai eta Pedro Sánchez presidentearen gobernu sozialistaren agintaldiak ekarri dituen aldaketak ere. Berrikuntza horiek baloratzeaz gain, Idoia Mendiak enbaxadoreari azaldu dizkio Alderdi Sozialistak Euskadiri dagokionez dituen lehentasunak, Euskal Sozialistak betetzen ari diren papera erakundeak egonkortzeko eta PSE-EEren ekintza politikoaren lehentasunak.

“Gure lagun britainiarrekin ditugun harremanak oso garrantzitsuak dira Euskadirentzat. Asko eskertzen diot Simon Manley enbaxadoreari PSE-EEren ikuspegia ezagutzeko interesa, PSE-EE euskal erakundeak gobernatzen dituen alderdia den heinean. Halaber, eskertu nahi diot aukera eman izana azaltzeko sozialismoarentzat lehentasunezkoa dela gure erakundeen ekintza politikoa eta autogobernua ekonomiaren garapenera, enplegura eta kohesio sozialera bideratuta egotea”, azaldu du Idoia Mendiak. Bileran hainbat gai landu dituzte. Esate baterako, euskal industriaren eta Erresuma Batuaren arteko merkataritza-harremanak, bereziki, automobilgintzaren, aeronautikaren, energiaren edo garraioaren sektoreen bitartez.