Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Cadena SER irratiko La Ventana Euskadi irratsaioan

Idoia Mendiak azpimarratu egin du Euskal Sozialistok “gure gizartearen gehiengoa ordezkatzen duen Estatutu bat lortu nahi dugula”

PSE-EEren idazkari nagusiak ohartarazi duenez, EAJren eta EH Bilduren arteko akordioa “ez doa bide onetik”, eta, ondorioz, “gainerako indarrekin ahal bezain adostasunik handiena lortzeko nahiaz” lan egitearen alde jo du

1. argazkia
Idoia Mendia en los estudios de Radio Bilbao de la Cadena SER | Foto: Cadena SER

“Nazionalismoak ezin du nahi izan sozialistok nazionalista bihur gaitezen”. Horrela laburbildu du PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Gernikako Estatutuari buruzko ponentziaren egoera, EAJk eta EH Bilduk eginiko akordioaren ostekoa. Euskal Sozialistek boto partikularra aurkeztu dute haren aurka.

Euskal Sozialistok denok ordezkatuko gaituen Estatutu bat lortu nahi dugu; izan ere, gizartearen zati bat soilik ordezkatuko badu –azaldu du Mendiak–, “ez diot etorkizun oparorik espero”.

Mendiak azpimarratu duenez, Euskal Sozialisten nahia da “ahal bezain adostasun handiena lortzea gainerako indarrekin”. Helburu horretarako, esan duenez, “mugitu egin gara eta zenbait konturi uko egin diogu, hala nola Konstituzioa eta Estatutua berritzeari”. “Sozialistok beti babestu dugunez, Estatutua berritzeko, Euskadi modernizatu behar da eta lortu ditugun eskubide sozialak bermatu ere bai; eta, horretarako, lehenbizi Konstituzioa berritu beharra zegoen. Baina onartu egin dugu, atzera egin dugu eta proposamenak egin ditugu, baina EAJk eta EH Bilduk ez dituzte onartu”, azaldu du.

Buruzagi sozialistak buruzagi nazionalistei eskatu die “memoria egin dezaten”, “nazionalistek 1931n Errepublikaren Konstituzioa errespetatu gabe Estatutu bat egiten saiatu zirenean, adostasuna bilatu genuen eta 1936ko Estatutua onartzea lortu ere bai. Eta gauza bera egin genuen 1979an, gaur egungo Estatutua osatzeko”. Bestalde, nazionalistek Ibarretxe Plana bultzatu zuten, eta orain egin duten erreforma-proposamenak kanpo uzten du euskal gizartearen zati bat.