Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Euskadin elkarrizketaren eta legearen bidea har dadin PSE-EE egiten ari den ekarpena nabarmendu du Idoia Mendiak

Ohartarazi du EAJk "PPrekin hitzartzen duela batzuetan eta beste batzuetan, berriz, independentistekin elkartzen dela, egindako lana pikutara ez bidaltzeko"

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak gaur ziurtatu duenez, Euskal Sozialistei esker, Euskadin politika jendearen benetako arazoei ematen ari zaie arreta, herritarrak zatitu eta ezegonkortasuna sortzen duten proiektu soberanistei eman beharrean, Katalunian gertatzen ari den moduan. Bestalde, ohartarazi du "EAJk PPrekin hitzartzen duela batzuetan eta beste batzuetan, berriz, independentistekin elkartzen dela, egindako lana pikutara ez bidaltzeko".

Idoia Mendiak Arabako Errioxako Mahats-bilketaren festaren XXIII. edizioan parte hartu du. Festa Ekoran egin da aurten, eta Idoia Mendiarekin batera Arabako sozialisten ordezkaritza handia egongo da: idazkari nagusia eta diputatu nagusiaren ordezkoa, Cristina González; eta beste kargu sozialista batzuk, hala nola Iñaki Arriola eta María Jesús San José ahokulariak.

"Urtero legez, festa honetan parte hartu nahi izan dugu; izan ere, egun handia da gure ekonomian eta sozialistok herrialdeari dagokionez dugun errealitatean berebiziko garrantzia duen eskualdearentzat eta sektorearentzat. Eskualde hau puntakoa da enplegua sortzeari eta ekonomia jasangarria garatzeari dagokienez", ziurtatu du.

Egoera politikoari dagokionez, Idoia Mendiak baieztatu du Euskal Sozialistak harro daudela gobernagarritasunaren eta agenda sozial eta ekonomikoaren aldeko apustuaz. Horrez gain, Kataluniako deribak kezkatzen diola onartu du. "Gaur balio handiagoa du udaletan eta aldundietan egonkortasunaren alde egin genuen apustuak, duela urtebete Eusko Jaurlaritzarako akordioekin berretsi genuena". Gainera, azpimarratu du PSE-EE gobernuaren parte den bitartean, "Euskadin ez dela legez kanpoko ezer egingo. Zuzen gaudela ikus dezakegu gaur, bi urte hauetan ateak ireki dizkiogulako elkarrizketari, elkarbizitzari, akordio plural eta anitzei; beste leku batzuetan, Katalunian esaterako, gertatzen denaren kontrakoa", esan du.