Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Topaketa

Idoia Mendiak sektore eszenikoen arloko Harrobia kolektiboko profesionalekin haztatu ditu Otxarkoaga bezalako auzoetako kultur eskariak

1. argazkia
Idoia Mendia, durante la visita a las instalaciones de Harrobia, en Otxarkoaga.| Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Harrobia instalazioak bisitatu ditu. 2011. urtean sortutako irabazi asmorik gabeko kolektibo horrek euskal eszena-sektoreko profesionalak biltzen ditu eta lankidetza publiko-pribatua sustatzen du alor horretan. Bilboko Otxarkoaga auzoan dago, dinamizazio-zeregin garrantzitsua betetzen du eremu horretan, kultur jarduera azpimarragarria sustatuz.

Kulturak “gizartearen eraldaketarako eta aldaketa sozialak kudeatzeko tresna gisa” duen garrantziaz jakitun, Idoia Mendia Amaia Ibáñez kolektiboaren zuzendariarekin eta Pello Gutiérrez Plangintza eta Proiektuen arduradunarekin bildu da kultur eragileekin egin ohi dituen kontaktuen ildotik eta PSE-EEren hauteskunde programan txertatzeko proposamenak biltzera zuzendutako eginkizunaren barruan.  

 Bisitan izan dira ere Alfonso Gil, Bilboko Udaleko alkateordea, eta udalbatzako beste hainbat ordezkari.