Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #Idoia bidean

Idoia Mendia: “Gu gara ezker baliagarria; boto sozialista bakoitzak enplegua, eskubideak eta zerbitzu publikoak defendatzeko balioko du”

PSE-EEko lehendakarigaia Euskadin barrena ibiliko da, "Idoia bidean" ekimenarekin, herritarren eskaerak bildu eta horiek agenda sozialistan sartzeko

1. argazkia
Idoia Mendia, junto a la furgoneta con la que visitará localidades de Euskadi. | Foto: Socialistas Vascos

Euskal Sozialisten idazkari nagusi hautatu nindutenetik 5 urte daramatzat alderdia euskal gizartearekin birkonektatzen. Horixe jarraituko dut egiten, #Euskadin batetik bestera, herritarrei kezkak entzunez eta sozialisten proposamenak azalduz. #IdoiaBidean pic.twitter.com/bqY60xxIjI

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) February 14, 2020

 

 

Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusi eta lehendakarigaiak azpimarratu du PSE-EE dela “ezker baliagarri eta konprometitua”, “herritarren kezkei” erantzuteko balio duena. “Erakutsi izan dugu badakigula posizio koherente bat mantentzen, hori baita benetako ezker baliagarri batetik espero dena. Fidagarriak gara eta boto bakoitza enpleguaren, eskubideak zabaltzearen eta zerbitzu publikoak defendatzearen politiken alde erabiliko dugu”, esan du.

Idoia Mendiak “Idoia bidean” kanpaina aurkeztu du, datozen asteetan buruzagi sozialista Euskadiko txoko guztietara eramango duen ekimen bat, PSE-EEren proposamenak azaltzeko, baina, batez ere, “jendeari entzuteko, eta euren eskariak ezagutu eta gure agendan txertatzeko”.

 Hautagaiak azpimarratu du Euskal Sozialistek duten “akordioetara iristeko gaitasunari, baliagarritasuna zein fidagarritasunari” esker lortu izan duela Euskadik “inoiz ezagutu duen etapa egonkor eta lasaiena bizitzea”, eta egoera hori zaintzeko duen asmoa adierazi du. “Aurrerabidea, aniztasuna eta elkarbizitza bermatzen ari gara”, erantsi du. Horren haritik, azaldu du PSE-EEk jakin izan duela aliatuak aurkitzen bere proposamenak burutzeko alor guztietan, “euskal politikan, eragile sozial eta ekonomikoetan, eta orain baita Espainiako Gobernuan, udal eta aldundietan eta Europan ere”.

 PSE-EEko buruzagiak “egonkortasunaren bide horri eustera" eta “zaintzea hainbeste kostatu zaigun aniztasunarekin ez jokatzera” deitu du. Horretarako, uste du datorren hauteskunde autonomikoak erakundeen “koherentzia eta egonkortasuna bermatzeko aukera bat" direla, eta Euskal Sozialistena dela horretarako proposamenik onena.

 Euskadiko, Espainiako eta Europako erakunde nagusietan sozialistek duten presentzia gogora ekarri ondoren, Idoia Mendiarentzat hauteskunde-deialdia “aukera bat da gure erakunde guztietako erloju guztiak bere orduan jartzeko, aukera bat gure ekintza lerrokatzeko eta zahartzeari, iraultza digitalari edo trantsizio ekologikoari heltzean eskutik aritzeko".

“Lasaitasun handiarekin iristen gara hitzordu honetara, aurrerabideko, berdintasuneko eta bizikidetzako proiektu batekin; proiektu soziala eta plurala, inondik ere, Euskadiren eraldaketa berri bati heltzeko", ondorioztatu du.

EiTBren azken hauteskunde-inkestaren emaitzei buruz –PSE-EE 12 eserlekuraino igoko litzateke, horren arabera–, Mendiak adierazi du “geure tokia berreskuratzen nola goazen islatzen” duela, eta herritarrek Euskal Sozialistak “ziurtasunak eskaintzen dituen ezker baliagarri eta konprometitu” bezala ikustearen froga dela.